2026-02-01
InicioSin categorizarUnibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan deitutako grebak %80 inguruko jarraipena izan du

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan deitutako grebak %80 inguruko jarraipena izan du

Bilbo

Martxoaren 22ko grebari jarraipena emanez, gaur ere milaka langile irten dira kalera murrizketa politikak alde batera utzi, lan-baldintzak hobetu eta pertsonen eta jendartearen garapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatzera, LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek deituta.

Ia 28.000 langile unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Publikoan (irakasle, heziketa bereziko langile, sukaldari eta garbitzaile) eta 1.200dik gora langile Haurreskolak Partzuergoan deiturik zeuden gaurkoan grebara, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Langileen %80 inguruk egin dute bat deialdiarekin. Grebak oso jarraipen zabala izan du lurralde eta eskualde guztietan eta grebara deituriko kolektibo ezberdinetan. Haurreskoletan jarraipena %85 ingurukoa izan da.

Martxoaren 22ko greba eta mobilizazioei jarraipena emanez, langileen erabateko gehiengoak bat egin du deialdian jasoriko eskaera eta aldarrikapenekin.

Gasteiz

Hezkuntza inbertsioa, plantilak eta baliabideak handitzea eskatzen dugu. Onartezinak diren behin- behinekotasun mailak murriztea. Gelako ikasle kopurua murriztea. Soldatetan, ordezkapenetan, bajetan, erretiroan… ezarritako murrizketak alde batera uztea. Ikasle euskaldun eleaniztunak sortu dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea. LOMCE eta Heziberri bertan behera uztea. Eta hez- kuntzaren merkantilizazioa alde batera utziz, hezkuntza berdintasuna, justizia soziala, integrazio eta gizarte kohesioa bermatzeko oinarrizko tresna izatea.

Hezkuntza Sailburuak dioenaren kontrako bidean, gure hezkuntza sistemaren premia larrienei erantzuten die eta irtenbideak eskaintzen dizkie aipaturiko aldarrikapenek. Beraz, LAB, ELA eta steilas sindikatuok Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu, orain arteko jarrera alde batera utzi eta egoera honi irtenbidea emango dien proposamen zehatzak mahai gainean jar ditzala grebara dei- turik dauden kolektibo ezberdinetan.

Langileak, haserre
Jendetza bildu da Gasteizen, Bilbon eta Donostian egindako mobilizazioetan. Donostian, LABeko Irakaskuntzako kide Julen Urkiak hartu du hitza, manifestazioa hasi aurretik: “Modu baikorrean baloratzen dugu deialdia. Irakaskuntzako, heziketa bereziko, Haurreskolen Partzuergoko eta garbiketa eta sukaldeetako langileek oso haserre jarraitzen dute, ikusi baitute Administrazioak ez duela negoziatu nahi. Zazpi urte eman ditugu murrizketak pairatzen, eta murrizketa horiek hezkuntzaren kalitateari eta lan baldintzei eragin die. Horregatik gaude hemen".

Donostia

Urkiaren hitzetan, "espero dezagun, gaurko mobilizazioarekin eta larunbatean familiekin batera egingo dugun deialdiarekin, Administrazioa behingoz esertzea negoziatzera. Hori bai, negoziazioa ganorazkoa izan dadila eskatzen dugu, maiatzaren 4an planteatutakoa ez bezala; irakasleei deitu zieten bakarrik, beste sektoreak bazterrean utzita, eta mahai gainean jarritako neurriak lotsagarriak izan ziren”. 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...

El pre-acuerdo alcanzado en el Convenio de limpieza de edificios y locales de Araba supone una rendición, y condena al sector a la precariedad

En el día de hoy, 30 de enero, las Patronales del sector y los sindicatos UGT, CCOO y USO han alcanzado un pre-acuerdo para...