2026-02-01
InicioIndustriaMetalTS Fundiciones enpresako langileak lantegia irikita mantentzearen alde negoziatzeko prest azaldu dira

TS Fundiciones enpresako langileak lantegia irikita mantentzearen alde negoziatzeko prest azaldu dira

TS Fundiciones enpresako langileak prentsaurrekoa eskaini zuten atzo lantegia irikita mantentzearen aldeko negoziazioetan hasteko prest daudela esatera. Proiektuan sinistu eta etorkizuna baduela adierazi dute langileek eta zuzendaritzari bideragarritasun proiektu bat exijitu diote alternatibak egon badirelako. Jaurlaritzari ere enpleguaren alde jar dadila eskatu diote, Urola Kostarako benetako politika industrialak martxan jarriz.

Joan den ostiralean enpresa ixteko erabakiaren berri izan zuten langileek, 156 familia kale gorrian eta pobreziaren zuloan murgilduta utziko duen erabakia. Zuzendaritzak azken bezeroa galduta zorra handitu dela eta likidazio falta argudiatu du.

TS Fundicioneseko langileek argudio hori enpresa ixteko Soraluzetarrek (TSko akziodun nagusiak) martxan jarritako eta aurrez ederki diseinatutako estrategia zapaltzailea besterik ez dagoela ohartarazi dute.

Enpresak errua langileena dela komunikabideetan zabaldu izana ere salatu nahi izan dute eta "aspertuta eta amorrazita" daudela adierazi dute gezur kanpaina horren aurrean.

Honen aurrean, langileak mobilizatzen jarraituko dutela adierazi nahi izan dute eta lantegia irikita mantentzearen alde eta enpleguaren alde borrokan eta negoziazioetara irikita daudela adierazi dute.

Jaurlaritzari ere, "deskapitalizazio beldungarri" honen aurrean, gutxi batzuen interesak defendatzeari utzi eta TS-n ematen ari den injustuzia honen aurrean langileon alde posizionatu eta TSrentzat eta orokorrean Urola Kostako enpresentzat benetako politika industrialak martxan jarri ditzala exijitu diote.

Gaur, eguerdiko 12:00etan, manifestazioa egingo dute Zestoan enpleguaren defentsan eta Urola Kostako ehun industrialaren alde.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...

El pre-acuerdo alcanzado en el Convenio de limpieza de edificios y locales de Araba supone una rendición, y condena al sector a la precariedad

En el día de hoy, 30 de enero, las Patronales del sector y los sindicatos UGT, CCOO y USO han alcanzado un pre-acuerdo para...