2025-12-14
InicioServicios PúblicosServicio SociocomunitarioSto. Domingo Zahar Etxe publikoan 20 ohe huts daudela salatu du LABek

Sto. Domingo Zahar Etxe publikoan 20 ohe huts daudela salatu du LABek

LABeko delegatuek kontzentrazioa egin dute Gizarte Ongizateren aurrean, zonaldeko beste zahar etxe pribatuetan itxaron-zerrendak dauden bitartean Lizarrako Santo Domingo zahar etxean 20 ohe huts daudela salatzeko. Sindikatuaren arabera, "Nafar Gobernuaren politikaren ondorio latza dugu hau, sistema publikoari bizkarra eman eta kudeaketa pribatuari sektorea eskeintzen diona". .

Nafarroan, hirugarren adineko bi egoitza ditugu soilik: Vergel Iruñean eta Santo Domingo Lizarran. Gure adinduen beharren arreta, zerbitzu publikoa izan beharko luke, bi zentru hauek salbuespen, guztiz pribatizatua dago ordea. Irizpide merkantilisten arabera mugitzen den negozioa bihurtu dute helburu sozialei erantzun beharko lieken zerbitzua. Bere burua aurreratutzat duen gizarteak, pertsonok bizitzako azken fase honetan ditugun beharrei erantzuteko beharrean dago. Inork ez du zalantzan jartzen, gaixotzen garenean, osasun zerbitzu publikora jotzeko eskubidea, ezta gure seme alabak eskola publiko batera eramateko aukera izatea ere. Zahar Egoitzekin aldiz, pribatizazioa normaltzat ikus dezagun lortu dute, normalizatu nahi izan dute, Administrazioak menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta, negoziozaleen eskuetan utzi izan du eta hauengana zuzentzen gaituzte baliabide pertsonalak agortzen ditugunean.

Kudeaketa eredu honek, familiak dirutza xahutzera daramatza, enpresak, Administraziotik jasotzen dituzten kontzertu eta diru laguntzak direla medio, onura propioa ateratzen dutelarik.

Gobernuak arlo publikoa pribatizatzen du. Adibide argi bat, Lizarrako Santo Domingo egoitzan dugu. Honetan dauden 100 plazetatik, 20 bete gabe mantentzen ditu, Lizarrako egoitza pribatua, betea eta itxaron zerrendarekin aurkitzen delarik. Publikoarekin azaltzen duen utzikeria hau, ez da kasualitatea, eredu pribatuaren sustapenean oinarritutako estrategiari erantzuten dio. Gobernuaren logikaren arabera, ohe gutxiago betez, langile gutxiago behar dira, beraz, libre dauden oheak hala mantentzekotan, ez da enplegu publiko gehiagorik sortu beharrik.

Duela pare bat urte, antzeko egoera bat bizi izan genuen El Vergel zahar egoitzan. Orduan ere bai, eskaria bazegoen arren, hainbat plaza publiko hutsik mantentzen ari ziren, baina LABek ekintza sindikala bitartez egin zuen salaketak, irirzpide aldaketa bultzatu zuen.

Santo Domingon, deuseztapena, instalazioekin duten utzikeriarekin lagunduta dator ere bai, ez dira beharrezkoak diren konponketak eta egokitzapenak egiten ari. Ze helbururekin? Azken denboraldian, bi zahar egoitza publikoetan sartzen ari den erabiltzaile perfila aldatzen ari da. Arazo sozialak dituzten pertsonak sartzen ari dira, ez soilik adinduak. Behar bereziak dituzte hauek, baina Administrazioak ez dio hauen arretari erreparatu eta langileek, ez dute behar hauei erantzuteko baliabide egokituekin kontatzen.

LABek ez du hau onartuko. Sail sozialaren politikaren aurrean aurpegia erakutsiko dugu; langileon, erabiltzaileon, senideon eta herritarron artean abiatuko dugu kanpaina baten bidez oraingoan. Datorren asteazkeneko Lizarrako Santo Domingo zahar etxearen parea kontzentrazioa egingo dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB exigirà los contenidos que faltan de la propuesta del convenio de residencias de mayores de Araba en la mesa negociadora del martes

Valoramos positivamente las mejoras obtenidas en la propuesta del primer convenio de residencias y viviendas comunitarias de Araba, ya que recoge las reivindicaciones por...

Ante la propuesta recibida para el convenio de residencias de mayores de Álava, LAB ha convocado una asamblea de delegadas para tomar una posición

Tras 6 años de lucha y 60 días de huelga, el sindicato debe hacer una valoración adecuada de la propuesta que ha remitido la...

Alcanzado un acuerdo para el servicio de ayuda a domicilio subcontratado por el Ayuntamiento de Pasaia

ELA y LAB han firmado un nuevo convenio colectivo para regular las condiciones laborales de las trabajadoras del Servicio de Ayuda a Domicilio del ayuntamiento de Pasaia, subcontratado con la empresa Matia Goxara.