2026-10-06
InicioSecretaría de Salud LaboralLa precariedad mataSidenor enpresan lan ezbeharrez hildako langilearen heriotza salatzeko deitutako mobilizazioekin bat egiten...

Sidenor enpresan lan ezbeharrez hildako langilearen heriotza salatzeko deitutako mobilizazioekin bat egiten du LABek

Basauriko Gerdau GSE (lehengo Sidenor) fabrikan atzo lanean ari zela elektrokutatuta hil zen Basauriko 53 urteko langilearen heriotzaren aurrean, jazoaera salatzearekin batera, LAB sindikatuak hildako beharginaren familiari, lagun eta lankideei dolumina eta elkartasuna adierazi nahi die.

Gerdaurentzat azpikontrata moduan lanean ari zen PINE Instalaciones y montajes enpresako langilea zen hildakoa, eta horregatik, bi enpresetan deitu dira mobilizazioak langilearen heriotza ekarri duen lan ezbeharra salatzeko.

LAB sindikatuak bat egin nahi du Gerdau GSEko eta PINE lantegietako enpresa batzordeek deitutako mobilizazioekin: PINEn 24 orduko lanuztea dago deitua gaur eguerdiko 14.00etan hasita. Bertan elkarretaratzea egin dute langileek arratsaldeko 15.00etan.

Gerdaun komiteak deituta 24 orduko lanuztea hasi zuten atzo bertan, gaur gaueko 22.00ak arte luzatuko dena. Bihar eguerdiko 12.00etan egingo dute elkarretaratzea.

Lanuzteekin eta elkarretaratzeekin bat egiten du LAB sindikatuak, eta langileei dei egiten die, heriotz istripua salatuz protestetara batzeko.

Urteko lehen astea hasi eta jada 2014ko lehen heriotz istripuaren aurrean gaude. Iaz gutxienez 35 lan istripu hilgarri gertatu ziren Euskal Herrian.

Azken aldi honetan patronalak eta administrazio publikoak lau haizetara zabaltzen aritu dira lan istripuak murriztu direla, baina hori ez da guztiz egia, kopurua soilik zenbaki absolutuetan murriztu delako, krisi kapitalistaren ondorioz. Alegia, langile gutxiagok dihardutenez lanean, logikoa da lan istripu gutxiago gertatzea. Gainera, krisiak modu estrukturalean eragin du ezbehar larri eta heriotza-kopuru altuen zuten sektoreetan (industria eta eraikuntza). Prekarietatea da lan istripiuen eragilerik garrantzitsuena.

Eta hori aldatu ezean langile klasearen osasuna eta bizia arriskuan dira. Eredu aldaketa bat behar-beharrezkoa dugu. Benetako eredu aldaketa exijitzen dugu, eredu ekonomikoa aldatu beharra dago, osasuna ez dadin egon irizpide ekonomikoen menpe eta izan dezagun prebentzio eta osasun sistema propioa, kalitatezkoa, unibertsala eta parte hartzailea.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Pedimos a la consejera Pedrosa reforzar el euskera, desarrollar los acuerdos, implementar nuevas medidas y recursos y replantear el modelo de digitalización

LAB pide a la consejera de Educación, Begoña Pedrosa, medidas para reforzar el euskera, nuevos recursos, desarrollar los acuerdos alcanzados y abrir una reflexión sobre el modelo de digitalización.

Llamamos a participar en las movilizaciones convocadas por Gernika-Palestina para el 8 de octubre

Este jueves a las 19:00 se llevarán a cabo concentraciones en los ayuntamientos de Euskal Herria. LAB se adhiere a ellas y llama a intensificar la solidaridad internacionalista frente al imperialismo que ataca a trabajadores y trabajadoras y a los pueblos.

El recién publicado convenio estatal de artes gráficas perpetúa la precariedad de las personas trabajadoras del sector en Araba y Nafarroa

LAB siempre ha defendido los ámbitos de trabajo y decisión propios en Euskal Herria, ya que negociar y decidir aquí permitiría conseguir mejores condiciones laborales para las y los trabajadores.