2026-02-02
InicioConflicto vascoPresoen etxeratzearen aldeko aldarri sindikala Bilbon, urtarrilaren 7ko mobilizazioen atarian

Presoen etxeratzearen aldeko aldarri sindikala Bilbon, urtarrilaren 7ko mobilizazioen atarian

Presoak etxera bideak jartzeko eskatuz, euskal presoen eskubideen defentsan mobilizatu gara gaur Bilbon sindikatuok (LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde), Sareren eskutik. Bertan izan da Garbiñe Aranburu LABeko Koordinatzaile Orokorra eta salatu du urte luzez kolektiboak pairatu behar izan duen dispertsio politika, eta horrek preso zein senideentzat ekarri duen «sufrimendu justifikaezina». Gaur presoak etxetik gertuago izatea “mobilizazioari eta presioari esker” dela adierazi du, “eremu politiko-instituzionalean bai sindikatuen artean, bai eremu sozialean adostasun zabaletara iristeko borondatea eta determinazioa izan delako».

Gaur oraindik presoen kolektiboari salbuespenezko neurriak aplikatzen zaizkiola salatu du LABeko ordezkariak, “haien eskubidek urratzen dira, eta sufrimendua, luzamendua dakar etxera bueltatzeko eskubideari dagokionean”.


Egoeraren aurrean «ahotsa altxa, kalean mobilizatu eta presio egiten jarraitzeko» deia egin du Aranburuk, datozen egunetan presoen eskubideen aldeko mobilizazioetan parte hartzearen garrantzia azpimarratuz. Dei berezia egin die afiliaziazioari eta euskal jendarteari, urtarrilaren 7ko manifestazioetan parte hartzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...

El pre-acuerdo alcanzado en el Convenio de limpieza de edificios y locales de Araba supone una rendición, y condena al sector a la precariedad

En el día de hoy, 30 de enero, las Patronales del sector y los sindicatos UGT, CCOO y USO han alcanzado un pre-acuerdo para...