LAB eta ELA sindikatuek eginiko deiari erantzunez Corrugados Azpeitiako langileak greban dira enpresak egin nahi dituen 60 kaleratzeen aurka. Hasiera batean, astebeterako deitua zuten greba, baina atzo langileek hartutako erabakiaren ostean, hilaren 23tik aurrera greba mugagabean bihurtuko da. Langileek egunero elkarretaratzeak egingo dituzte enpresaren aurrean. Atzo 190 lagun inguru elkartu ziren bertan.
Ekainak 19
10.00etan Azpeitiko Olatz plazan.
Ekainak 21
11.00etan Donostian, Lan Delegaritza aurrean.

