2026-02-11
InicioIndustriaEnergíaOrmazabal enpresako aurreakordioa ESKASA dela dio LABek

Ormazabal enpresako aurreakordioa ESKASA dela dio LABek

Atzo eguerdian Igorreko Ormazabal enpresan lan hitzarmenaren gaineko aurreakordioari baiezkoa eman ala ez bozkatu zuten langileek, eta baiezkoa estu gailendu zitzaion ezezkoari: 98 langile alde eta 78 kontra. Aurreakordioak 2011-2012ko iraupena eta KPI gehi 0,2ko igoera ekarriko du. ELAren babesa duen aurreakordio hau eskasa iruditzen zaio LABi eta hori baino gehiago merezi eta lortu zitekeela pentsatzen dugu.

Uda aurretik abian ziren negoziazioak blokeo egoeran izan dira geroztik. Ondorioz, mobilizazioak hasiak zituzten langileek. Enpresa honek 300 langile ditu eta 2010ko urtean, esaterako, 12 miloi euroko etekin garbiak izan zituen, hau da, langile bakoitzak 40.000 euroko irabaziak sortu zizkion enpresari. Ormazabal mundu mailako enpresa eredugarria baldin bada, langileen baldintza eredugarriak ere izan beharko lituzke. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB se movilizará en los ayuntamientos de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa contra el bloqueo en la negociación del convenio de Udalhitz

El 26 de febrero se movilizará en EUDEL contra el bloqueo de la negociación y pondrá en marcha una dinámica que no descarta las...

La proposición de ley registrada en el Parlamento acerca la posibilidad de que Navarra tenga un SMI propio

EH Bildu y Geroa Bai registraron la semana pasada una proposición de ley con el objetivo final de que Navarra tenga competencias para fijar...

LAB denuncia que el convenio del Consorcio Haurreskolak sigue sin publicarse

LAB firmó hoy hace un año el nuevo convenio que puso fin al ciclo de huelgas y movilizaciones. Además, siguen sin crearse los 63...