2026-10-18
InicioNotasZerbitzu PublikoakORDEZKAPENIK EZ = KALITATEA OKERTZEA, LAN KARGAK HANDITZEA, LANPOSTUAK SUNTSITZEA...

ORDEZKAPENIK EZ = KALITATEA OKERTZEA, LAN KARGAK HANDITZEA, LANPOSTUAK SUNTSITZEA…

Gizarte Urtgazpenerako Foru Erakundeak (GUFE), behar gehien duten kolektiboei ematen die zerbitzu eta babesa; hirugarren adineko egoitzak, tutoretza duten umeen etxebizitzak, minusbaliotasuna duten pertsonen egoitzak, etabar. 2010. urteaz geroztik, Gufe-k arlo hauetan langile ordezkapenak murriztu egin ditu. Lehen murrizketa %25ekoa izan zen baina orain %34 gehitu behar diogu Foru Aldundiaren 2012rako aurrekontua aintzat hartzen badugu.

Datu hauek zer esan nahi dute? Gaixotasun, baimen edo oporren ondorioz izaten diren gabeziak, neurri handi batean ez direla betetzen eta honen ondorioz, langile faltagatik, zerbitzu publikoa bete gabe geratzen dela. Oso deigarria da ohiko edo eguneroko langile kopurua, GUFEk berak gutxiengoak ezarri behar direnean (grebetan adibidez) jartzen dituenak baino txikiagoak direla. Hala eta guztiz ere, ez dituzte hauek ordezkatuko dituzten langilerik kontratatzen.

Ondorioak oso larriak dira:

• Erabiltzaileak pairatzen ditu langile faltaren ondorio nagusiak. Langile faltaren ondorioz, Adineko pertsona dutxatzen ez denean, gure etxebizitzetan ditugun umeei eskola-ordutik kanpoko jarduerarik bermatu ezin diegunean, minusbaliotasuna duten umeei irteerak eta txangoak ematerik ez dugunean, instalakuntzak behar diren moduan garbitu ezin direnean,… Ehunka adibide jarri ditzazkegu, zoritxarrez.

• Denok dakigu txandako lankide bat falta denean zer gertatzen den: gainontzekoen lan-karga handitu egiten dela. Kontuan eduki behar da ez dugula makinekin edo torlojuak egiten lan egiten, pertsonekin baizik. Murrizketak, gure bizkar gainean erortzen dira zuzen-zuzenean, hau da, betikoen bizkar gainean… Gure nagusien bizkarren gainean ez, noski!

• Enpleguaren suntsitzea: Egoera ekonomiko larri honetan, arduragabekeri itzela da enplegua suntsitzea. Ordezkapenak lankontratuak suposatzen dute eta hauen bitartez, pertsona horiek beraien bizi baldintzak duin bihurtu ditzakete. Murrizketa hauen aurrean, Aldundiko zein Gufe-ko agintariek beraien pribilegioak ez dituzte kentzen ez eta murrizten: gehigarri pertsonalak, dedikazio gehigarriak, dietak, kotxe ofizialak, taxiak, “visa”k… mantentzen dira (hauek guztiak urtero 8 milioi eurotik gorako gastua suposatzen dute). Hau guztia gutxi balitz, superestruktura ere mantentzen dute: nagusiak, nagusi-ordeak, aholkulariak…

LAB-ELA-UGT-CCOO
2012/02/21

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las familias afectadas por Testa anuncian que se quedarán en sus viviendas cuando venzan sus contratos

La manifestación convocada por LAB y los y las inquilinas de Testa ha reunido a más de 2.000 personas en Iruñea, y ha reclamado...

La plantilla de la Diputación Foral de Bizkaia y del IFAS realizará paros el 21 de octubre para reclamar una negociación real

En la asamblea del pasado 7 de octubre, con el apoyo de más de 400 trabajadoras y trabajadores, la plantilla decidió por unanimidad dar...

Rechazamos el acuerdo marco a nivel estatal de Siemens Gamesa y defenderemos el ámbito de negociación de Euskal Herria

Denunciamos que Siemens Gamesa pretende establecer un acuerdo marco a nivel estatal, con el riesgo que ello supone de que se eliminen los marcos...