2025-12-05
InicioAcción SindicalNafarroako ordezkaritza sindikalaren bilakaera 2008-2025 urteetan

Nafarroako ordezkaritza sindikalaren bilakaera 2008-2025 urteetan

Nafarroa Garaiko lau sindikatu nagusiek ordezkaritza sindikal osoaren ia %90 izan dute azken hamazazpi urteetan. UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek ordezkaritzaren %89,67 zuten 2008 urtean, eta 2025eko uztaila %89,44rekin bukatu zuten. Hau da, hamazazpi urteetan bakarrik 0,23 puntu portzentual jaitsi da haien ordezkaritza. Alegia, lau sindikatu horien zenbakietan izan diren aldaketak, batez ere, haien arteko zenbaki trukaketak izan dira; bertze sindikatu txikiagoetara apenas mugitu baitira ehuneko horiek.

UGT-k beherakada nabarmena izan du azken urteetan. 2008an ordezkaritza osoaren herena izatetik gertu zegoen (%31,02), eta bigarren sindikatua ia zazpi puntura zuen. Baina 2025eko uztailerako 6,51 puntu galduak zituen eta CCOO ia puntu erdira zuen (0,54).

Historikoki, UGT izan da beti Nafarroako lehen indar sindikala. 2020ko azaroan, CCOO-k lehen postua kendu zion. Baina une txiki bateko kontua baino ez zen izan; urte hura lehen indar sindikal gisa itxi baitzuen UGT-k berriz. Dena dela, arestian erran bezala, CCOO lehen postutik oso hurbil dago. Baina hori hala bada ez da izan ikaragarri igo delako, baizik eta UGTren beherakada oso handia izan delako. Berez, 2008tik 2025eko uztailera, CCOOk 0,58 puntu portzentual galdu ditu.

ELAk 2022ko abuztuan 1.500 delegaturen langa gainditu zuen lehenbiziko aldiz eta Nafarroako lehen sindikatuko 90 ordezkari baino gutxiagora kokatu zen. 2025eko uztailean 118 zen aldea. Bere igoera apala izan da: 2008. urtean %21,65eko ordezkaritza sindikala zuen eta 2025eko uztailean %22,87koa; alegia, hamazazpi urteetan 1,17 puntu portzentual goititu da.

2008an LABek 18,54 puntura portzentualera zuen UGT. Aitzitik, 2025eko uztailean, 6,42ra zuen. Hau da, 12 puntuko tartea jan dio azken hamazazpi urteetan. LAB izan baita, alde handiz, 2008tik 2025eko uztailera gehien hazi den sindikatua: 5,61 puntu egin ditu goiti.

Kontzertazio sindikatuak (UGT eta CCOO) eta kontraboterezko sindikatuak (LAB eta ELA) blokeetan jarriz gero, oso azpimarratzekoa da Nafarroako eremu sindikalean gertatu den aldaketa. UGTk eta CCOOk 2016an utzi zioten ordezkaritza osoaren erdia baino gehiago izateari, eta 2025eko uztailean %48,48rekin zeuden. Kontrako noranzkoan, LABen eta ELAren blokeak hamar urte daramatza gorakada etengabean: 2025eko uztaila %40,96rekin bukatu zuten. Hau da, 2008tik ia 14 puntu laburtu da bi blokeen arteko aldea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...

Gobierno Vasco: ¡garantiza la financiación necesaria para la universidad pública! Partidos políticos del Parlamento: ¡defended firmemente la EHU!

El paro y la concentración de hoy son la cuarta de las movilizaciones llevadas a cabo esta semana en los campus de la EHU,...

Condiciones de vida y trabajo de la clase trabajadora de Navarra: una de cada dos navarras sigue viviendo en situación de precariedad

En Navarra el salario medio ha subido en el último año, pero tanto las desigualdades sociales como las situaciones de pobreza están aumentando. Por...