2025-12-06
InicioEnseñanzaIkastolakNafarroako Ikastoletako Langileen Batzarrak mobilizazioei ekitea erabaki du

Nafarroako Ikastoletako Langileen Batzarrak mobilizazioei ekitea erabaki du

LABek deituta atzo egin zen batzarrean, 300 langile inguruk parte hartu zuen. Estatu mailako itunpeko irakaskuntzako hitzarmenaren inposaketa arbuiatzen dute langileek, eta Ikastolen hitzarmen propioa defendatzen.

Gatazkaren oinarria, Nafarroako Ikastolen Elkarteak ekainean langile guztiei bidali zien gutunan dago. Gutun horretan, Ikastolen Elkarteak zera jakinarazi zuen:

1. Irailaren 1etik aurrera soldatei dagokionez estatu mailako itunpeko irakaskuntzako lan hitzarmena aplikatuko zuela.

2. Urtea bukatu aurretik Ikastolen hitzarmen berriaren inguruko adostasunik ezean, gainontzeko lan baldintzei dagokionez ere aipatu hitzarmena aplikatuko zuela.

Bere erabaki unilaterala justifikatzeko, Ikastolen Elkarteak argudiatzen du Uztailaren 7an Ikastolen lan hitzarmena iraungitu zela. Alabaina, bi zehaztapen egin beharra dago:

Batetik, ez dago Ikastolen Elkartea lan hitzarmena ez aplikatzera behartzen duen inolako legerik. Lan erreformak ez dio Patronalari ezertara derrigortzen, baizik eta ahalbidetzen. Eta Ikastolen Elkarteak erabaki du PPren lan erreformak ematen dion ahalmen horretaz baliatzea. Beraz, Ikastolen Elkartea bidegabea da. Areago eta gehiago: lan erreforma aplikatzen hasi denetik, bere langileei estatu mailako hitzarmena ezartzen dien Nafarroako lehenengo patronala da.

Bestetik, Ikastolen lan hitzarmenean badago ultraaktibitatea bermatzen duen klausula: lan hitzarmen berria sinatu bitartean, indarrean jarraituko du aurrekoak. Ondorioz, Ikastolen Elkartearen erabakia ilegala da.

Gauzak horrela, Ikastolen elkartearen erabakiak negoziazio mahaia zapuztu eta langileen eskubideen urraketa ekartzen zuenez, LABek batzarrak antolatu zituen ikastolaz ikastola. Horren ondotik etorri da Langileen batzar orokorra eta bertan estatu mailako hitzarmena aplikatzearen kontra eta Ikastolen lan hitzarmenaren aldeko mobilizazio dinamikari ekitea erabaki zuten langileek.

Gatazkari konponbidea emateko, honako hau da langileen jarrera:

1. Estatu mailako lan hitzarmena aplikatzeko erabakia bertan behera utzi beharra dago.

2. Behin aipatu erabakia bertan behera utzi ondotik, Ikastolen lan hitzarmen berriaren inguruko negoziazioei berrekin behar zaie.

Batzarrean adostu zenez, ostiralero mobilizazioak izango dira Nafarroako ikastoletan aipatutako bi helburu horien alde.

  

LAB sarean
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...