2026-02-02
InicioServicios PúblicosServicio SociocomunitarioMurrizketek interbentzio sozialean duen eragina salatu dute gaur Gasteizen

Murrizketek interbentzio sozialean duen eragina salatu dute gaur Gasteizen

Interbentzio sozialean langileek pairatzen dituzten arrisku psikosozialak jendarteratzeko ekimena egin dute gaur ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek. Deuston gizarte hezitzaile batek maiatzan jasandako eraso gogorra salatu eta gastu sozialetan murrizketak inposatzen ari direnetik egoera larriagoa dela ohartarazi dute. Udatik bueltarako mobilizazio lan ildoa aurkeztu dute. 

INTERBENTZIO SOZIALA ALARMA GORRIAN
ELA,  CCOO,  LAB,  ESK eta UGT

Pasa den maiatzean, Deustun kokatutako harrera zerbitzu batean, gizarte hezitzaile batek oso eraso gogorra pairatu zuen. Ez da gertaera isolatu bat izan, interbentzio sozialean arrisku psikosozialak nahiko ugariak izaten bait dira, are gehiago erakunde publiko gehienen gastu sozialen murrizketak inposatzen ari direnetik.

Gertaera larri hori salatu eta erasotutako langilearekiko gure elkartasuna adierazi ondoren, horrelakoak berriro gerta ez daitezen neurriak gauzatzeko lanean jartzeko unea da. Horregatik, Arabako interbentzio sozialeko sindikatu guztiak indarrak biltzea erabaki dugu beste behin ere.

Zerbitzu publikoak pribatizatzea oso joera errotuta da aspaldiko partez Erakunde publikoetan, joera horren helburu argi eta bakarra gastuak murriztea delarik. Bide horretan urrats berriak eman dituzte azken urteotan, zerbitzu publikoak gizarte ekimenen esku hitzarmen bidez uztetik, enpresa kate handiei merke saltzera pasatuz.

Orohar, sektorearen prekarizazioa ekarri dute politika pribatizatzaile horiek, eta kalteak maila guztietan nabaritu izan dira: aspaldiko partez erabat finkaturik zeuden gizarte ekimen asko kolokan jartzeraino eraman dituzte; erabiltzaileek zerbitzuen kalitatearen jaistea ikusi dute; eta langileen egoerak ere txarrera jo du.

Lanpostu hauetan ematen diren arrisku psikosozialak larriak eta ugariak dira: estresa, burnout sindromea, hitzezko indarkeria, indarkeri fisikoa… Administrazio publikoak ez ditu arrisku horien gaineko ardura bereganatzen, nahiz eta Lan Osasunaren Legearen arabera beraiei dagokie, zerbitzuen kontratatzailea den heinean, zerbitzu horietan aritzen dirten langileen lan osasunaren gaineko ardura osoa.

Oso plantilla murritzak ditugu; askotan pertsona bakar batek artatu behar ditu interbentzio oso maila altuak eskatzen dituzten kolektiboekin non, tentsio egoerak oso maiz ematen diren, horrek dakartzan arriskuekin.

Egoera honetara daramatzaten erabaki okerrak normalean zerbitzu hauen finantziazioan murrizketak erabakitzen diren bulegoetan hartzen dira; baremoak diseinatu eta errekurtsoak erabaki eta banatzen diren tokietan.

Ekimen honen bidez, udatik bueltan abiatuko dugun epe luzeko lan ildoa iragarri nahi dugu. Eta honako hauek izango dira gure aldarrikapenak:
-Erakunde publikoei exijituko diegu interbentzio sozialeko zerbitzuak dauden behar errealei egokitzea.
-Osalani eta Lan Ikuskaritzari, zera exijituko diegu: erasoak salatzen direnean, gertakariei jartzea arreta eta ez emandako lesioen larritasun mailari.
-Jakin badakigu lan egiten dugun entitateek interes handia dutela horrelako neurriak lortzean. Horregatik, ziur gaude hitzarmenerako ireki berri dugun negoziazio mahaian gai honetan ere adostasuna lortuko dugula.
-Langileei beraiei ere dei egiten diegu: haien osasunaren eta segurtasunaren gaineko ardura har dezaten. Ematen duten zerbitzuaren kalitatea bi elementu horiekin erabat lotuta dago.

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB rechaza cualquier tipo de destrucción de empleo en Tubos Reunidos y exige responsabilidades a la empresa y a las instituciones

LAB rechaza de forma rotunda el ERE anunciado por la dirección de Tubos Reunidos en las plantas de Amurrio y Trápaga.  No aceptamos que se...

LAB ha reivindicado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a trabajar y vivir en euskera

LAB ha reivindicado que el euskara tenga los mismos derechos que el castellano en las administraciones públicas de Hego Euskal Herria ante las administraciones...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...