2026-04-13
InicioIndustriaMetalMendiguren y Zarraua enpresako langileek Greba bertan behera utzi dute akordioa lortu...

Mendiguren y Zarraua enpresako langileek Greba bertan behera utzi dute akordioa lortu eta gero

Mendiguren Y Zarrauan enpresako langileak martxoaren 4a geroztik  greba mugagabean izan dira hiru eskakizunekin: soldatak %15 jaisteko erabakia bertan behera lagatzea, Espaniako lan erreformaren aurrean langileen eskubideak eta lan baldintzak blindatuko dituen hitzarmen kolektiboa negoziatzea eta lanpostuen bermea onartzea. Atzo gauen zuzendaritzak eskaera guztiak onartu zituen eta orain horien garapena negoziatzea geratzen da.

Urte luzeak daramatzate Mendiguren y Zarrauan zuzendaritzaren jarrera salatzen, 2009ko uztailean 48 langile kaleratu zituzten eta jazarpen sindikala ere etengabea izan da, batez ere, LAB eta ELA sindikatuen kontrakoa.

Mendiguren Y Zarrauako langileak egoera guzti hau jasateaz nazkatuta eta azken erasoaren aurrean enpresari beraien haserrea erakutsi diote. 2013ko urtarrilean, Bilboko Lan Arloko 10. epaitegiak bertan behera utzi zuen enpresak 2012ko irailean aurkeztutako etendura EEEa. EEE honek 227 langileri eragiten zien.

Epaia jakin eta segituan, enpresak 32 langile kaleratzeko mehatxua egin zuen. Hala ere, egun batzuk beranduago, eta Espainiako Lan Erreformaren onurak aprobetxatuta, soldata jaisteko eskaera ofiziala egin zion adminsitrazioari, hori dela eta martxoaren 4ean greba mugagabea hasi zuten. Langileek hiru eskakizun jarri dituzte mahai gainean: soldatak %15 jaisteko erabakia bertan behera lagatzea, Espaniako lan erreformaren aurrean langileen eskubideak eta lan baldintzak blindatuko dituen hitzarmen kolektiboa negoziatzea eta lanpostuen bermea onartzea.

Martxoaren 6ean enpresak, gutun bidez, langile guztiei esan zien greba bertan behera uzten ez bazuten, ez zutela negoziatuko eta astelehen horretan bertan likidazioa eskatu beharko zutela. Langileek gogor eutsi zioten mehatxuari, eta greba mantendu zuten. Martxoaren 11ean ez zen likidazio eskaerarik egon eta, horren ordez, enpresako gerenteak dimititu egin zuen.

Enpresa-Taldeko arduradun nagusi bi etorri ziren negoziatzera. Tartean hainbat enpresa garrantzitsu urduritzen hasiak zeuden beraiei ere laster eragingo baitzien Mendiguren Y Zarrauako grebak, adibidez Mercedes. Horiek enpresa guztiek, presio egin diote Jaurlaritzari eta atzo, sinatuta atera ziren martxoaren 12an, alde sozialak deia jaso genuen Jaurlaritzak bitartekari egingo zuela esanez eta arratsaldeko 14:00tan bilera hasiko zela Bilbon esanaz. Negoziazio gogorra izan zen, eta luze iraun zuen gainera, baina gaueko 22:00etan akordioa lortu zen enpresa eta langileen ordezkarien artean.

Enpresak langileen eskaerak onartu ditu eta orain horien garapena negoziatzea dagokigu, batez ere Hitzarmen kolektiboarena, baina beti ere, kaleratzerik egongo ez denaren segurtasunarekin eta Espainiako Lan erreforma ez dela aplikatuko jakingo.

Atzo gauean bertan, langileak akordioaren berri edukitakoan lanera bueltatu ziren. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB y ELA iniciarán una dinámica de huelga en los ayuntamientos de la CAV

Exigirán a EUDEL y a los partidos políticos PNV, EH Bildu y PSE-EE que mejoren las condiciones laborales en las mesas negociadoras del Udalhitz...

LAB exige políticas públicas propias para que la regularización en Nafarroa sea un punto de partida para materializar derechos en materia de empleo y...

A convocatoria de la presidenta del Gobierno de Nafarroa hoy se ha celebrado una reunión para abordar el tema del empleo y la regularización...

Los trabajadores de Estaños Matiena de Zumaia irán a la huelga para exigir que se garantice su salud y seguridad

Se trata de una empresa en la que se han producido varios accidentes laborales y en la que falleció un trabajador el pasado 31...