2026-08-06
InicioNotasLAB sindikatuaMartxoaren 29an Greba Orokorra

Martxoaren 29an Greba Orokorra

LAB, ELA, STEE-EILAS, EHNE eta ESK sindikatuak greba orokorra egitera deitzen dizuegu Euskal Herriko gizon eta emakume guztiei martxoaren 29an. Inposatu berri diguten erreforma salatzera deitzen dizuegu, erreforma honen helburuak langileoi soldatak jeistea eta lan baldintzak guztiz okertzea delako.

Erreformak patronalak betidanik egin dituen eskakizun guztiak betetzen ditu. Lan baldintzetan eta eredu sozialean mende bat atzera egitea ekartzen du. Ez da erreforma orekatu bat, gaur ez dagoelako oreka posiblerik elite ekonomikoaren eskakizunen eta gehiengo sozialaren eskubideen artean. Kapitala inposatzen ari den ereduan ez dago inolako eskubiderik herritarrentzat, ez dago inolako eskubiderik langileentzat. Gobernuek badakite, eta bere egin dute eredu hori, paperik doilorrena betez: herritarren izenean herritarrei eskubide guztiak kentzea eta botere guztia patronalaren esku uztea, euren kasara erabaki dezaten nola jarraitu aberasten gu guztion bizi baldintzen gainetik, gure bizi baldintzen kontura.

Martxoaren 29an inposaketa berri hau salatzera kalera ateratzeko dei egiten dizuegu, erreforma honen atzean dagoen erabaki politikoaren kontra gaudelako. Erreformak adierazten du gobernuek herritarrak pobreziara kondenatzea erabaki dutela, gutxi batzuek aberasten jarraitu ahal izateko. Erreforma honek muturreko prekarietatea ekarriko du gehin gehienentzat, eta batez ere, gaur langabezian eta bazterketa sozialean daudenen egoera betikotu egingo du.

Gehiengoaren indarrarekin alternatiba badagoela aldarrikatzeko greba orokorra izango da. Alternatiba badagoelako: lana eta aberastasuna banatzea, eredu sozial berri bat eraikitzea da alternatiba. Euskal Herrian posiblea da eta behar- beharrezkoa da.

Euskal Herrian alternatibaren bide egitea erabaki behar dugu. Ze etorkizun nahi dugun erabakitzeko eskubidea dugu eta erreforma honi ezetz esatea erabaki dugu. Gure lan baldintzak erabakitzeko eskubidea dugu, krisi honen aurrean egin behar diren politikak erabakitzeko eskubidea dugu, gure bizi baldintzak ziurtatuko dituen eredu ekonomiko eta sozialaz erabakitzeko eskubidea dugu. Eta errespetatu dezaten borroka egingo dugu, patronalaren eta gobernuen aurrean.

Demokrazia eta justizia soziala aldarrikatzen dugu. Demokrazia eta justizia soziala Euskal Herriarentzat eta euskal langileontzat, hemen bizi eta lan egiten dugun guzti guztiontzat. Zilegia da, bidezkoa da eta krisi honek duen irtenbide bakarra da: euskal langileei hitza ematea eta erabakitzen duguna errespetatzea. Jai dugu erabakiak kapitalaren eta gobernu hauen esku uzten baditugu.

MARTXOAREN 29an KALEAK HARTUKO DITUGU, DENAK GREBARA!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las condiciones laborales matan

Hoy hemos tenido conocimiento de que J.A.A.T., trabajador del sector forestal de 44 años, falleció en el día de ayer en un accidente laboral...

Navarrabiomed sale a la calle para dar a conocer su labor y exigir un convenio digno que fortalezca la capacidad investigadora del Sistema Público...

El Comité de la fundación pública reclama voluntad para poner fin a 40 años de carencia de un convenio propio que recoja las peculiaridades...

Los y las trabajadoras de la gasolineras de Moeve en Gipuzkoa irán a la huelga del 14 al 16 de agosto por la mejora...

Los y las 150 trabajadoras de las 16 gasolineras que tiene Moeve en Gipuzkoa harán huelga desde las 22:00 del 14 de agosto a...