2026-10-02
InicioSecretaría de Salud Laboral28 de abrilLangileen osasunaren defentsan elkarlana indartzera goaz

Langileen osasunaren defentsan elkarlana indartzera goaz

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako ordezkariak medioen aurrean izan dira gaur apirilaren 28ko, Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguneko, mobilizazioen berri emateko. “Zatiketaren gainetik instripuen kontrako erantzun bateratua beti egon da eta aurten elkarlan hori indartzera goaz” adierazi du LABeko Idazkari Nagusi den Ainhoa Etxaidek. Horrez gain elkarlan honek oinarri izango duen lerro sindikala jasotzen duen dokumentua ezagutarazi da agerraldian.

Datuek agerian uzten dute langileriaren osasunak okerrera egin duela. Hala nola 2016an, 53 langile hil dira lan istripuetan eta 2015ean baino %9 lan-istripu gehiago izan dira. Beraz, apirilaren 28 honetan, "berriro heriotza horiek salatu nahi ditugu, baina ez gara salaketa horretara mugatu, gure arreta gunea handitu nahi dugu, laneko gaixotasunetan gertatzen dena salatzeko konpromisoa berretsi nahi dugu” azpimarratu du Etxaidek.

Hego Euskal Herrian, lan gaixotasunen inguruan, 2016an jaso ditugun datuak langileek pairatzen duten egoera larriaren adierazgarri dira: Lan-gaixotasunak % 8,2 igo dira, 2015aren eta 2014aren aldean; 10 laneko gaixotasun inguru gertatzen dira egun bakoitzeko —horietatik 6k ez dakarte bajarik; 4k, ordea, egun batetik gorako baja eragiten dute— eta egun batetik gorako baja eragiten duten lan-istripuak eta laneko gaixotasunak kontutan hartzen baditugu egunero 96 pertsonak jasotzen dute baja. Handitu egin dira beraz osasunari eragindako kalteak eta honen atzean prekarietatea dago.

Bestalde LABeko Idazkari Nagusiak salatu du “egiten diren ikerketa eta azterketek ez dutela errealitate osoa islatzen, emakumeak kanpo geratzen baitira”. Hain zuzen ere emakumeek hein handiagoan sufritzen dute lan eta gizarte arloko prekarietatea. Beraz inor baztertzen ez duen berdintasunezko lan osasuna aldarrikatzeko unea da.

Egoera hau errotik aldatuko luketen eskakizun zehatzak plazaratu ditu Etxaidek. Lehenik eta behin “errealitatea ezkutatzeari utzi eta begiratu diezaiotela behingoz arazoari, bestalde har ditzatela benetako prebentzio neurriak osasuna ez galtzeko eta lan gaixotasunen-ez beharren ondorioak sendatzeko eta amaitzeko ken diezaiela Patronalari gure osasunaren gaineko erabakiak hartzeko pribilegioa eta zerbitzu publikoen bitartez zaindu eta babestu dadila langileen osasuna.

Aldarrikapen hauek ozen entzunaraziko ditugu apirilaren 28an, Bilbon 11:00etan Confebasken egoitzan hasi eta Arriagara arte egingo den mobilizazioan eta Iruñean 12:00etan Fremap mutuatik irtengo den manifestazioan. Bezperan Gasteizen mobilizatuko gara. SEA patronalaren egoitzaren aurrean, 11:00etan, elkarretaratze bat egingo dugu kasu honetan.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Desde LAB pedimos al Gobierno de Nafarroa que expropie las viviendas en poder de los fondos buitres

Desde el sindicato hemos planteado la necesidad de dar una solución duradera a las viviendas en manos del fondo buitre Testa, junto con medidas estructurales para hacer frente al negocio de la vivienda. Llamamos a movilizarse este sábado y el 17 de octubre junto a los y las inquilinas en esta lucha.

El Gobierno Vasco vuelve a imponer el contrato de relevo en las administraciones con recortes y sin acuerdo

LAB trasladará propuestas a las administraciones y empreas públicas para hacer fijo al personal relevista.

LAB y ESK rechazamos el IV Convenio de Intervención Social de Araba y exigimos a la Diputación avances reales hacia la equiparación

Hoy, 1 de octubre, los sindicatos LAB y ESK nos hemos concentrado frente a la Diputación Foral de Álava —principal financiadora del sector— para...