2024-12-12
InicioNotasGreba OrokorraLANGILE LANGABETUAK GREBA OROKORRAREN ALDE

LANGILE LANGABETUAK GREBA OROKORRAREN ALDE

Hego Euskal Herrian, 211.274 pertsona bidali gaituzte langabeziara. Kopuru hau hazten eta hazten ari da. Enplegu duinerako eskubidea paper errea gertatzen da. Era berean, aldi luzez langabezian daudenen kopurua eta familiako kide denak langabezian dauden kopurua areagotzen ari da. Honekin batera, jendarteko erantzun ezak, etxeetako bidaltzeen mehatxuek eta oinarrizko premiak duintasunez betetzen utziko dizkiguten gutxieneko diru-sarrerarik ez izanak agerian uzten dute Madriletik, Iruñetik eta Gasteizetik ezartzen ari zaizkigun politiken izaera: Euskal Herrian bizi garenoi gizarte-eredu zuzenagoa eta berdintasunezkoa sortzeko dagozkigun eskubide sozialak eta laboralak ukatzen dizkigutelako.

Abagune honetan, PP-ren lan-erreforma langileria osoari ondorio benetan larriak ekarriko dizkion eraso berria dugu: lanean ari direnenei nahiz langabezian direnei.
Egoera honi aurre egiteko, langabetuok agintzen dugu lan-eskubideen eta gizarte-eskubideen alde egingo dugula lan.

Salatu nahi dugu langabetuez egiten ari den erabilpen hipokrita eta hauen erabilpena, erreforma honen ezarpenetik datozen ondorio larriak zuritzeko. Zehaztearren:

A) Erreformak ez du enplegurik sortuko, egitekotan, suntsituko du. “Ekintzaileei laguntzeko” kontratuarekin egozpen edo kaleratze libre eta doakoa ezartzen da. Urtebetean, enpresariak egotzi ahal izango du, egintza justifikatzen duen ziorik argudiatu gabe. Orobat, talde-egozpena merkatzen du eta erraztasunak areagotzen ditu. Beste hainbeste esan dezakegu gaixotasun arruntaz, aurrerantzean egozteko zergatia izango da ere, osasunerako dugun eskubidea amilduz.

B) Lan-erreformak ez du enplegurik sortuko, eta egitekotan, lana izan arren, bizi-baldintza duinak ziurtatzea are zailago bihurtuko du. Gaur egun, jadanik, lana izateak ez du bermatzen txirotasunetik ihes egin ahal izatea. Soldata apalek eta behin-behineko eta aldi bateko kontratuek eragiten dute, langileen %20ak baino gehiagok, aipatu egoera jasan behar izatea. Egoera hori zuzendu baino, erreforma berriak aldi baterako kontratuen iraupena luzatzen du. Egun zatiko kontratuei dagokienez, ordu estrak legeztatzen ditu, iruzurra eta elkartasun eza elikatuz eta kotizazioei eta prestazioei eraginez gainera. Hau bide berria dute gizarte-aldeak, era geldiezin batez, bizkortzeko.

C) Lan-erreformak kalitateko enplegua sortu baino, langabetuak jazarriko ditu. Langabetuek gizarte-lanak egiteko derrigortasunak agerian uzten du egungo politika ekonomiko eta sozialak erabakitzen dituztenen zitalkeria. Hamaika erabakien lekuko izan gara, behar besteko autonomiaz bizi ahal izateko lan duina eta ekonomia-baliabideak ukatu zaizkien pertsona horiei errua egotzi eta gaizkile bihurtu nahian. Xede horretan, etengabe, gezurrak eta gezurrak darabiltza.
Langabezian dagoenari, berak hautatu ez duen era batez amaitu zaio lana. Nork erabakitzen du langabezian egotea? Langabetuak ez behintzat, Enplegua Erregulatzeko Espedientearen iraungipena sinatzen eta onartzen duenak baizik, egozten duenak, aldi baterako kontratua eteten duenak,… Horiexek dira benetako arduradunak, erreforma berriak zuritu eta babestu nahi dituenak.

Gizarte-zereginak egin beharra, doako enpleguari legeztatzeaz gain, neurri hertsatzailea eta diziplinazkoa da; langabezian egotea erosoa eta abantailatsua dela pentsatzen dutenek ezartzen duten jendaurreko zigorra da, eta hortaz, sustagarria kenduz, langileak egoki dakizkion kostu txikiko merkatuari. Eta horretarako, besteak beste, langabetuak erabili nahi dituzte, langileek beren buruak haiengan islatuak ikus ditzaten eta onartezina dena onar dezaten, edozein lanpostua betetzeko etengabeko erabilgarritasunera behartuz.

D) Lan-erreformak enplegua sortu baino, langabetuak negozioa egiteko salerosgai bilakatuko ditu, enplegurako agentzia pribatuak legeztatuz. Hauek, edozein kontratu mota lotzeko garaian, bitartekaritza lanak egin ditzakete. Honek ekarriko du kontratazio oro enpresaren agindu pean egingo dela, eta hortaz, biztanleria generoaren, naziotasunaren, ideologiaren eta abarren arabera baztertu ahal izana ahalbidetuz.

Erreformak enplegua askatasunez aukeratzeko, gogozko prestakuntzarako eta birgaizteko eskubideak ukatzen ditu, era berean, langileei, aldez aurretik kotizatzean, dagokien prestazioa indargabetzen du.

Hortaz, langabezian gauden langileok bat egiten dugu martxoaren 29 egingo den Greba Orokorrarekin. Euskal Herriko langileriak adierazi nahi dugu kapitalaren interesen guztiz menpekoa den eta bere biziraupena soilik axola zaion Estatu honi irmoki aurre eginez, egituratuko den erantzunean gogotsu parte hartzeko dugun borondatea.

Bestelako Euskal Herria eraiki behar da, non euskal langileria eta honi dagozkion eskubideak izango diren protagonistak. Eredu hau lanaren eta aberastasunaren banaketan eta kalitateko enpleguaren sorkuntzan oinarrituko da.

LABen aburuz, agerikoa da ezin dela ezer espero kapitalaren interesen morroi direnengandik. Dagoeneko, premiazko zeregina da Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua eta bestelako Enplegu Politika sortzeko oinarriak ipintzea, hori era bakarra delako eraso horiengandik babesteko: gure herrian erabaki eta eraiki ditzagun gure lan harremanak gobernatzen dituzten arauak, eta baita ezarpenik gabeko ekoizpen-esparru berria era dadin eta pertsona oro duintasunez bizi ahal izateko ekonomia-baliabideak dauzkatela berma dadin ere.

Bilbon, 2012ko martxoaren 27an
Artículo anterior
Artículo siguiente

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Aunque presenten avances, los de Araba no son los presupuestos que necesitan los y las trabajadoras de cuidados

Las y los trabajadores de los sectores privatizados de cuidado somos empleadas y empleados públicos. Garantizamos un servicio público absolutamente necesario. El PNV decidió hace décadas que el modelo que respondería a estas obras tendría tres pilares: mercantilización, privatización y precariedad.

Felicitamos a los y las trabajadoras de Salvesen Logística por lograr un pacto de empresa que mejora sus condiciones laborales

Las y los trabajadores de la empresa de Zornotza, que han protagonizado concentraciones y huelgas, han alcanzado un pacto de empresa que mejora sustancialmente varios apartados del convenio estatal de grandes almacenes.

La plantilla de Osasunbidea muestra su malestar ante la propuesta de anteproyecto de Ley Foral de Salud

La Comisión de Personal del Servicio Navarro de Salud – Osasunbidea manifiesta su profundo malestar y posicionamiento contrario ante la propuesta de anteproyecto de Ley Foral de Salud en la que se plantea cambiar la naturaleza jurídica del Servicio Navarro de Salud - Osasunbidea (SNS - O) y del Instituto de Salud Pública y Laboral de Nafarroa (ISPLN), dejando de ser organismos autónomos adscritos al Departamento, para pasar a ser entes públicos empresariales (esto es, de titularidad pública con aplicación del derecho privado para el personal).