2026-06-19
InicioSecretaría de Salud Laboral28 de abrilLan heriotzek sortutako odolustea irudikatu dugu kale eta iturrietan

Lan heriotzek sortutako odolustea irudikatu dugu kale eta iturrietan

Euskal Herriko hainbat txokotan mobilizatu gara, Lan Osasuna eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan.

Apirilaren 28a da bihar, Lan Osasuna eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna. Bada, egun horren bezperan, LAB kalera irten da lan istripuak eta lan gaixotasunak salatzeko. Hain zuzen ere, lan instripuek eragindako osasun galera eta heriotzak salatzearekin batera, arreta jarri dugu aurten lan gaixotasunetan, ikusezinak eta ahaztuak izaten jarraitzen baitute. Hala, Mobilizazioak egin ditugu hainbat lekutan: Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Arrasaten, Urretxu, Hernani, Beasain, Vianan… iturriak gorriz tindatu ditugu zenbait lekutan, eta Lan Ikuskaritzaren eta patronalaren aurrean protestak egin ditugu.

Iruñean, esaterako, 12 minutuz blokeatu dugu Lan Ikuskaritzako sarrera, iaz Nafarroan hildako 12 langileak gogoratzeko. Vianako Printzearen iturria tindatu dugu ere Nafarroako hiriburuan. Donostian, berriz, Bilbo plazako iturria gorriztatu dugu, eta elkarretaratze bat egin dugu bertan. Arrasaten ere tindatu dugu iturri bat, Bilbon ere bai, Plaza Eliptikoan dagoena, Confebasken bulegoen eraikinaren sarreran protesta egiteaz gain. Elkarretaratze honetan buzo gorriz jantzitako 19 lagun bildu ditugu, iaz Bizkaian hildako 19 langileen lan heriotza salatzeko. Gasteizen, Lan Ikuskaritzan elkartu eta gero, Fremapeko bulegoa okupatu dugu.

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk adierazpenak egin ditu Donostiako mobilizazioan, buzo gorriz jantzitako 15 lagunen aurrean, iaz Gipuzkoan hildako langileen isla: "Laneko gaixotasunen inguruko errealitatea agerrarazi nahi izan dugu, hauek baitira, lanean gaudela jasaten ditugun osasunaren galeren aurrean, izkutuen geratzen direnak. Hor badaude datu batzuk oso esanguratsuak direnak, iturriak gorrituz irudikatu nahi izan ditugunak".

Datu horietako batzuk aipatu ditu LABeko idazkari nagusiak: "Lan istripuz hildako langile bakoitzeko 18 langile hiltzen dira laneko gaixotasunez. Honek esan nahiko luke iaz 1.000 langile hil zirela lanean izandako osasun galerengatik. Hala, iturrien gorriarekin irudikatu nahi izan dugu langile klasea isurtzen ari den odola".

18 bider gehiago
Esan bezala, lan gaixotasunei eman diegu garrantzia aurtengo Lan Osasuna eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunaren harira.

Hain justu, lan istripuek eragindako laneko heriotz bakoitzeko 18 langile hiltzen dira lan gaixotasunagatik, baina, berehalako ondorioak ez dituztenez, behar baino gutxiago deklaratzen dira eta jatorrian dauden arriskuei aurre egiteko beharra alde batera uzten da.

Gaixotasun profesionalak ezkutatzeak zer ikusi handia du bajei loturiko planteamendu ekonomikoekin. Gaixotasuna laneko gaixotasun gisa aitortu ala ez, mutuak ala osasun sistema publikoak, batak ala besteak, hartzen du bere gain. Mutuek kontingentzia profesional gisa ez aitortzeko irizpidearekin dihardurte, gaixotasuna artatzea eta hari dagokion prestazio ekonomikoa osasun sistema publikora bideratzeko.

Mutuak dira egoera larri honen erantzuleak, eta patronala, egoeraren onuraduna, gaixotasunen laneko jatorria ukatzea aitzakia bihurtzen baita prebentziorik ez egiteko.

Lanean jarraitu behar dugu lakra sozial honen aurkako borroka egin eta gaurko lan osasuneko ereduaren alternatibak garatzeko. Osasunaren babeserako sistema alternatiboa aldarrikatzen dugu, pertsonen bizitza eta osasuna erdian jarriko dituena.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La plantilla de CEMOSA denuncia que el amianto mata

El pasado 9 de mayo falleció el trabajador de CEMOSA, empresa situada en Atxondo, Juan Mazorriaga Maguregui Matxorri, como consecuencia de su exposición al...

Seguimiento masivo de la huelga en la planta embotelladora de PEPSICO de Etxebarri-Ibiña

La plantilla de PEPSICO está secundando una jornada de huelga, a convocatoria de su comité de empresa, para denunciar el uso abusivo y arbitrario...

Desde LAB exigimos que se corrija inmediatamente la financiación del salario de las trabajadoras familiares

Tras la instancia presentada en el Departamento de Derechos Sociales del Gobierno de Nafarroa, en marzo recibimos la respuesta de que se iba a realizar un “análisis” de los módulos de financiación de las trabajadoras familiares recogidos en el DF 48/2020. Tres meses después aún no tenemos una respuesta y este colectivo de los servicios sociales de base sigue sufriendo un agravio comparativo intolerable.