2024-04-19
InicioSecretaría de Salud LaboralLan istripuakPrekarietatea, enpleguaren kalitate eskasa eta prebentzio neurri desegokiak daude lan istripuen oinarrian

Prekarietatea, enpleguaren kalitate eskasa eta prebentzio neurri desegokiak daude lan istripuen oinarrian

LABek 2017ko lan istripuen eta laneko gaixotasunen inguruko txostena aurkeztu du gaur Donostian. Hala, azken urteotan izandako bilakaeraren berri eman dugu agerraldian, eta datuekin batera, langileon lan osasuna eta segurtasuna hobetzeko neurriak proposatu ditugu. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak eta Lan Osasuneko idazkari Luli Erasok hartu dute hitza, komunikabideen aurrean.

 

Garbiñe Aranburu oso argia izan da lan istripu eta gaixotasunen arazoaren irakurketan: "Gai sozial honek arduradun zuzenak ditu, patronala, eta erakundeek beste alde batera begiratzen dute". Hori esanda, arazoa estrukturala dela nabarmendu du.

Ildo honetan osatu ditu sindikatuak 2017ko txostenaren ondorioak: "Eskandalu bat da, urtero, lan egiteagatik hamarnaka hildako egotea".

Hain zuzen ere, azken urteetan langileak lan osasunaren atalean ondorio bera duen arazo bien aurrean aurkitzen gara: lan istripuena eta lanbide gaixotasunena. Eta biek ondorio bera uzten dituztela esaten dugu, biek langileen biziarekin amaitzen ari direlako.

Laneko biolentzia arazo sozial larria da, arazo estrukturala, inposatzen diguten politika neoliberalen ondorio zuzena. Hildako langileen zenbakiek zer pentsatu eman beharko lukete. Hala ere, gaiak daukan gordintasunean azaleratzeko ez dago interesik Hego Euskal Herriko gobernuen aldetik. Ez da guzti honen atzean dagoen patronalaren buruzko irakurketa politikorik egin nahi. Botere politiko zein instituzionala behin eta berriz lerrokatzen dira patronalarekin, beraien prekarizazio politikak bultzatuz eta babestuz.

Izan ere, prekarietatea, enpleguaren kalitate eskasa eta prebentzio neurri egokiak ez hartzea dira lan istripu eta gaixotasunen oinarrian dauden egiturazko arrazoiak: azpikontratazioa, aldi baterakotasunak, kontratu partzialak, lan erritmo biziak, formakuntzarik eza… Larriena dena da, honen atzean dagoen zio bakarra, enpresen diru gosea dela, lan kosteak murriztu eta irabazi tasak mantentzeko sakontzen da prekarietatean, eta ez da prebentzio neurririk hartzen. Batzuk gehiago irabazten jarraitzeko, gero eta gehiago dira egunero egunero, beraien bizitza arriskuan jartzera behartuak, baita hiltzen diren langileak. Istripu ia guztiak oinarrizko segurtasun neurri batzuekin ekidin zitezkeela azpimarratu nahi dugu. Prekarietate egoera gordinetan gertatutakoak izan dira, eta horrelako kasuek agerian uzten dute prebentzio arloan atzera goazela prekarietatearen ondorioz. Hau oso larria da, hildako hauek ekidin zitezkeen.

Lanbide gaixotasunei dagokionez, mutualitateek ukatu egiten dute patologien laneko jatorria, enpresek egiten dieten presioa onartuz. Gizarte Segurantzaren Institutu Nazioanalak, era berean, mutualitateen irizpideak jarraitzen ditu eta gaixoek epaiketa luze eta bihurriei aurre egin behar diete laneko gaixotasunak onartuak izan daitezen.

Estatistikek argi uzten dute lan istripuetan jazotzen den heriotza bakoitzeko lanbide gaixotasunek 18 heriotza eragiten ditula Europar Batasunean. Aitzitik, Euskal Herrian, amiantoak eragindako gaixotasunengatik bakarrik, azken sei urtean, 201 langile hil dira (2008an 12, 2009an 18, 2010ean 24, 2011ean 14, 2012an 29, 2013an 14, 2014an 22, 2015ean 20, 2016.ean 27 eta 2017an 19). Baina horrelako parametroak neurtzen dituen estatistikarik ez da existitzen, datuak eta ondorio hilgarriak ezkutatuz.

Beraz, 4 baieztapen egin behar ditugu bizi dugun egoera ulertzeko:

1.- Gure lan harremanetan prekarietatea da lan istripu eta gaixotasunen oinarrian dagoena.
2.- Hego Euskal Herriko gobernuek murrizketak egin dituzte lan osasunera bideratutako gastu publikoan eta babesa aitortzen diote patronalari bere prekarizazio politiketan.
3.- Ez dago enpresen gaineko egiazko kontrolik, ikuskaritzarik edo zigor eredugarririk.
4.- Krisiaren aitzakiarekin enpresa askotan prebentzio arloko inbertsioak murriztu egin dira.

Zein da irtenbidea?
a) Enplegu duina eta kalitatezkoa sortzea lehentasunezkoa izan behar da gobernuen ekintzan. Osasuna bermatuko duen enplegua sortzeko eta prekarietatea ezabatzeko enplegu politikak aldarrikatzen ditugu.
b) Lan osasun politikak errotik aldatzeka. Hori eskatzen diegu gobernu guztiei, horretarako behar diren baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak handituz.
d) Enpresen gaineko kontrola, ikuskaritza eta zehapen eredugarriak areagotzea.
e) Lanbide-gaixotasunei beharrezkoa duten zentraltasuna ematea lan osasun politiketan. Erregistro bat sortzea eskatzen dugu.

Nola lortu?
• Langileen sentsibilizazio eta formakuntza landuz.
• Tresna eraginkorrenak diren mobilizazioa eta ekintza sindikala areagotuz, patronala eta erakundeak interpelatzeko eta presionatzeko: enpresako langileak antolatu, mobilizatu eta ahalik eta erantzun irmoena ematea, lanuzteak, elkarretaratzeak…

Datu beldurgarriak
Lan istripuen eta lanbide gaixotasunen datuek ez dute zalantzarako tarterik uzten. 2017ko urtean, lan ezbeharren egoerak nabarmen egin du txarrera: azken 5 urteotan, hau da, 2013tik, lan ezbeharrak 13.000 inguru handitu dira. Egunero 289 lan istripu jazotzen dira. Edo bestela esanda, 5 minuturo lan istripu bat gertatzen da.

Lanbide gaixotasunei dagokienez, egunero 12 bat lanbide-gaixotasun sortzen dira. Horietako 8k ez dute bajarik eragiten, eta lauk egun bat baino gehiago eragiten dute.

2017an, 53 langile hil ziren lanean Hego Euskal Herrian: 41, Euskal Autonomia Erkidegoan; eta 12, Nafarroan.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB no firma el preacuerdo en ambulancias de la CAV, ya que no recoge ni siquiera los mínimos planteados durante esta lucha que ha...

ELA, CCOO y UGT dejan de lado la homologación de los trabajadores y trabajadoras de ambulancias con sus compañeros y compañeras de Osakidetza, así como el resto de contenidos que van más allá del salario; en las últimas semanas han actuado por su cuenta dando la espalda a LAB, que no ha firmado el preacuerdo.

Denunciamos en Gasteiz que la precariedad sigue matando frente a la indiferencia de patronal e instituciones

Este pasado fin de semana hemos tenido conocimiento de las muertes de dos trabajadores vascos, un transportista en Lleida y un trabajador autónomo, en Gasteiz. Nuestra solidaridad y abrazo más sincero a los allegados.

Acompañaremos la elaboración de la ILP anunciada por el Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria para que de manera urgente se complementen las pensiones...

Ayer, 19 de abril, miles de pensionistas vascos salieron a la calle. En la movilización celebrada en Gasteiz se abordaron las mociones presentadas en más de 170 ayuntamientos para que se garantice de una vez por todas una pensión mínima de 1080 euros, así como la Proposición no de Ley en la que se trabaja sobre si va a ser su continuación. LAB se suma a las reivindicaciones del movimiento y manifiesta su apoyo a esta nueva iniciativa.