2024-04-26
InicioServicios PrivadosLimpiezaLan Erreformaren ondorioak neutralizatu dituen Gipuzkoako Kale Garbiketa eta Zabor Bilketako hitzarmena...

Lan Erreformaren ondorioak neutralizatu dituen Gipuzkoako Kale Garbiketa eta Zabor Bilketako hitzarmena sinatzea lortu da

Atzo, maiatzak 8, Gipuzkoako Kale Garbiketa eta Zabor Bilketako hitzarmena sinatu zen Prekon. Apirilaren 28an lortu zen aurreakordio eta lan erreformak hitzarmenari eragin ondorioak gelaraztea eta sektoreko langileen ia eros-ahalmen osoa bermatzea lortu da. LAB sindikatuak sektoreko langile guztiak eta LABeko kideak bereziki zoriondu ditu egindako borrokagatik.

LABen balorazioa

«Apirilak 24ean sinatutako aurreakordioaren bidez gure asmoa gauzatu ahal izan dugu, alegia, lan erreformak hitzarmenari eragin ondorioak gelarazi ditugu eta sektoreko langileen eros-ahalmen osoa ia-ia bermatu dugu. LABen ustez bost izan dira aurre akordio hau lortzeko gakoak:

1º Lau sindikatuon arteko ekintza batasuna eta diagnostikoan bat etorri izana.

2º kontrata guztietara iristeko eta banan-bana langile guztiekin harremanetan jartzeko egin dugun ahalegin handia.

3º Hitzarmen honek eragindako sektore hontako ia langileen %100ak azaldu duten jarrera eta borrokatzeko gogoa.

4º Bildu koalizioak (balizko grebak eragingo zituen udal eta mankomunitateetan gehiengoa duena) adierazi digun laguntza eta egin duen kudeaketa, hartu gintuelako eta jakin badakigulako akordioa gauza zedin lagundu zuelako.

5º LABeko kide guztiak prozesuan hitzarmen duin bat aurrera ateratzeko helbururuarekin izan dugun ardura eta konpromisua,paper oso garrantzisu bat jokatu dugula harro esan dezakegu beraz.

Zehazteko, lortu duguna:

Hitzarmenaren indarraldia lau urtekoa izango da: 2012-2015

Hitzarmenaren ultraktibitateak 6 urte iraungo du, behin honen indarraldia iraungi denean. Honez gain, espresuki adierazten da Hitzarmenen honen ondoz-ondoko negoziazioetan, gutxieneko ultraktibitatea, gutxienez, beste sei urtekoa izango dela.

Malgutasuna, Lan Erreformaren ondorioz, Langileen Estatutuaren 34.2 artikuluan adierazten den moduan, ez zaio ezarriko Hitzarmen honi.
Balizko malgutasuna arautu dugu, beti ere, sektorean gertatzen diren egoera zehatzetan, adibidez, matxuretan eta ezusteko gertaeretan. Hauek gauzatzeko, oso baldintza zehatzak bete behar izango dira hala ere.

Itundi diren baldintzak ez aplikatzeko prozedurak espresuki ezabatzen du Estatuko Aholku-batzordearen aginduei edo Euskadiko Autonomia Erkidegoan sortuko litzatekeen parekidea den organoari edo prozesuari men egiteko derrigorrezkotasuna.
Argitzearren, ezabatu dugu Derrigorrezko Arbitraia prozesu honetatik; geure helburuetako bat ezabatu dugu, alegia.

Soldata-igoerei dagokienez, 2012. urtean, soldata-taulak %2an handituko dira 2011koekin alderatuz; 2012ko urtarrilaz bataz geroztik, atzeraeraginezko ondorioak izango ditu. 2013. urteari dagokionez, 2012ko taulak %2,4an areagotuko dira, eta 2014 eta 2015. urteei dagokienez, eguneratuko dira EAEko aurreko urteko KPIri dagokion portzentajea ezarriz.

Igoera honekin, eros-ahalmena bermatua dagoela esan dezakegu.

LABek oso onuragarria irizten diogu arreakordio honen sinatzeari.

Lortu egin ditugu jarri genituen helburuak.

Hitzamen honi dagokionez, lan erreformaren ondorioak neutralizatu ditugu. Badugu luzerako hitzarmena! Soldata igoera nabarmenak lortu dira ere bai.

Patronalaren kontraesanak nabarmendu nehi genituzke. Akordio hau sinatu duen patronalak Estatu osoan hedatua dago, eta Confederación Española de Organizaciones Empresariales (CEOE) osatzen duen Elkarte garrantzitsua izanik, Lan Erreforma babesten eta txalotzen du.

Gure aburuz, meritu handia du Erreformaren ondorioei uko egin izanak Hitzarmen honetan.

Jakingo duzuenez, ADEGI ere CEOEren partaidea da, jakina, askoz ere eragin txikiagoz. Marka da patronal horretako oilarrek erreforamren aurkako klausulak onartzea eta sinatzea, eta gure patronalak hura aldarrikatzea.

SEKTOREKO LANGILAK ZORIONTZEN DITUGU, LABeko KIDEAK BEREZIKI!!! »

AURREAKORDIOA

Hitzarmenaren indarraldia lau urtekoa izango da: 2012-2015

Ultraktibitatea: 6 urte iraungo du, behin honen indarraldia iraungi denean. Honez gain, espresuki adierazten da Hitzarmen honen ondoz-ondoko negoziazioetan, gutxieneko ultraktibitatea beste sei urtekoa izango dela.

Malgutasuna: Baliozko malgutasuna arautu dugu, beti ere, sektorean gertatzen diren egoera zehatzetan, adibidez, matxuretan eta ezusteko gertaeretan. Hauek gauzatzeko, oso baldintza zehatzak bete behar izango dira hala ere.

Itundu diren baldintzak ez aplikatzeko prozedurak: Ezabatu dugu Derrigorrezko Arbitraia prozedura honetatik. 

Soldata-igoerei dagokionez: 2012.urtean soldata-taulak 2011ko tauletatik %2a . 2013.urtean 2012.ko tauletatik %2’4, 2014 eta 2015 ean E.A.Eko KPIa.

Igoera honekin, eros-ahalmena bermatua dagoela esan dezakegu.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    


Artículo anterior
Artículo siguiente

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos la actitud de la empresa con las y los huelguistas de Imegar y reivindicamos la legitimidad de la lucha

Durante estos días las y los trabajadores de Imegar (Laudio) han estado movilizándose y pidiendo a la empresa que readmita a sus compañeros de trabajo y que de solución a este conflicto.

Denunciamos la nefasta gestión de Alex Aranzabal

Mediante esta nota informativa queremos aclarar los hechos acontecidos en los últimos meses en la empresa Aguirre y Aranzabal (AYA) y el papel que ha jugado Alex Aranzabal. Hemos visto en primera persona cómo, según pasaba el tiempo, la decadencia era más palpable en todos los ámbitos de gestión.

Ser bolleras, una decisión que nos hace libres. Una decisión que queremos vivir con libertad. ¡LIBERTAD EN LOS CENTROS DE TRABAJO!

Ser acosadas y castigadas por ser lesbianas es una situación que todavía vivimos muchas de nosotras.