2026-02-04
InicioConflicto vascoLABen irakurketa, ETAren azken komunikatuaren aurrean

LABen irakurketa, ETAren azken komunikatuaren aurrean

ETA erakunde armatuak gaur igorritako komunikatuaren aurrean, LABek iritzi publikoarekin eta, orohar, Euskal Herriko jendartearekin aipatu erakundeak eman duen urratsaren garrantzia partekatu nahi du.
Gure ustez ETAk traszendentzia handiko konpromisoak hartu ditu, eta bultzada erabakigarria ematen dio Euskal Herrian hamarkadatan indarrean den gatazka politikoa gainditzea ahalbidetuko duen prozesu demokratikoari. Su-eten iraunkor, egiaztagarri eta orokorra adieraziz, zalantzarik gabe, ETA Bruselako Deklarazioaren eta Gernikako Akordioaren parametroetan kokatu da. ETAk, aldebakarreko konpromiso hauek hartuz, Euskal Herriak behar dituen akordio politikoei ekitea posible eta beharrezko izango den eskenatoki bat irekitzen du behin-betiko. Uste dugu ordua iritsi dela konpromisoak aldeaniztunak izan daitezen, Euskal Herrian benetako baldintza demokratikoak emateko. Horregatik guztiagatik, gure herriaren etorkizunerako garrantzia politiko ukaezina duten konpromiso historikoak hartzeko ETAren erabakia txalotzen dugu.

Oker daude, euren interesak lehenetsiz, Euskal Herrian ziklo politiko berri bat ireki izanari bizkar eman, eta beren posizio inmobilista antzuak betikotu nahi dituztenak. Ez dira arinkerietan aritzeko garaiak, une politiko honek eskatzen duen erantzukizunarekin jokatu eta lanari ekiteko momentua da. Horregatik, elkarrekin lan egiteko dei egiten diegu euskal langileraiari, alderdi politikoei, sindikatuei eta gizarte eragileei, prozesu demokratikoa garatu eta egonkortzeko. Hori da, zalantzarik gabe, inolako injerentziarik gabeko prozesu batean aurrera egiteko bermea.

Euskal Herrian, 2011ko urtarrilaren 10ean

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB propone dignificar el servicio de cuidados en las Residencias de Bizkaia y eliminar la precariedad de las condiciones laborales del sector

Desde LAB queremos comenzar esta negociación con una afirmación clara: La actual política de privatización de Residencias supone normalizar situaciones de maltrato, tanto para...

LAB, ELA y CGT denuncian la actitud de VW Navarra, UGT y CCOO para eludir la ley y amenazar a la plantilla

Desde los sindicatos ELA, LAB y CGT queremos denunciar, por considerarla inadmisible, la actuación de VW Navarra, UGT y CCOO, intentando presionar y coaccionar...

LAB denuncia el acuerdo del PNV con el Gobierno español para desahuciar a las personas en situación más vulnerable

Con este acuerdo los jeltzales atentan contra los derechos de los inquilinos y inquilinas sin ofrecer ninguna alternativa para las personas en situación de...