2025-12-05
InicioServicios PúblicosMedios de ComunicaciónLABek ulertezintzat jotzen du PSEk Eusko Irratian inoiz egin den Enplegu Publikoaren...

LABek ulertezintzat jotzen du PSEk Eusko Irratian inoiz egin den Enplegu Publikoaren deialdirik handiena bertan behera utzi nahi izatea

LAB sindikatuaren ustetan, ulertezina da PSEk Eusko Irratian inoiz egin den Lan Eskaintza Publikorik handiena bertan behera uzteko Legebiltzarrean aurkeztu duen legez besteko proposamena.

Are ulertezinagoa erabaki hau hartu zen Administrazio Kontseiluaren bileran kontra azaldu zen eragile bakarra Alderdi Popularra izan zela kontuan hartuz; orduan, PSE abstenitu zen eta gaurkoan aldiz, PPren posizioarekin lerrokatu egiten da. PSE agintean egon zenean arazoa konpontzeko urratsik ez zuen eman, eta aurpegia garbitzeko oraingoan ere ez dio muzin egiten kontraesanetan erortzeari. Lanpostuen deialdia atzera botatzen saiatzeko proposamenarekin bat egin du PSEk, PP eta UpyDrekin, esplizitu eta publikoki EITBko plantilla murriztu egin behar dela baieztatu dutenak.

LABen ustetan, Administrazio Kontseiluak hartutako erabakia positiboa da, besteak beste honako arrazoiengatik:

• Lehenik eta behin, Irratiari orain arte ziren baino 49 egiturazko plaza gehiago ematen dizkiolako bi urteko prozesuan eta hau amaitutakoan beste zortzi, eta honenbestez, orain arte Eusko Irratian izan den Lan Deialdi Publikorik handienari bide emateaz gain zerbitzu publikoa bera sendotu egiten duelako.
• Bigarrenik, soluzioa ematen diolako irregularra eta bidegabea zen egoera bati, alegia, bere garaian LEP (sarbiderako hautaketa prozesu) batera aurkeztuta eta berau gaindituta ere egunera arte irratian lan egiterik izan ez duten lan poltsako pertsonekiko bidegabea zen egoera bati, eze orain arte zuzendaritzak pertsona hauek kontratatu beharrean beste langile batzuk kontratatuta eduki ditu modu diskrezionalean, berdintasun, gaitasun eta merituen printzipioak frogatu gabe urte hauetan guztietan kontratatuak izan diren beste langile batzuk. Orain guztiek izango dute aukera bera lanpostu hauek lortzeko, eta aukera bera baita lan poltsaren bidez kontratatuak izaten jarraitzeko.
• Hirugarrenik, irratian izugarrizko urratsa ekarriko duelako euskararen normalizazioan; honek, langileon euskararen ezagutzak eta erabilerak, zerbitzu honen funtsezko zeregina komunikazioa dela aintzat harturik balio bikoitza hartzen duelarik.
• Eta laugarrenik akordio honi esker, Eusko Irratiko egiturazko plantillaren gaineko urrats garrantzitsu hau Zuzendaritza eta Administrazio Kontseiluaren erabaki diskrezionala izatetik, berau ezinbestez erakundearen langileen ordezkarien adostasunez hartu beharreko erabakia izatera pasatzen da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...

Gobierno Vasco: ¡garantiza la financiación necesaria para la universidad pública! Partidos políticos del Parlamento: ¡defended firmemente la EHU!

El paro y la concentración de hoy son la cuarta de las movilizaciones llevadas a cabo esta semana en los campus de la EHU,...

Condiciones de vida y trabajo de la clase trabajadora de Navarra: una de cada dos navarras sigue viviendo en situación de precariedad

En Navarra el salario medio ha subido en el último año, pero tanto las desigualdades sociales como las situaciones de pobreza están aumentando. Por...