2026-02-02
InicioRepresiónLABek Jon Lizarribar eta Ruben Gelbenzuren atxiloketak salatu eta biak aste uztea...

LABek Jon Lizarribar eta Ruben Gelbenzuren atxiloketak salatu eta biak aste uztea exijitzen du

Lehenik eta behin, ekainaren 11ko goizaldean Guardia Zibilak Urnietan eta Andoainen egindako atxiloketak salatu nahi ditugu eta Jon Lizarribar eta Ruben Gelbenzu LABeko kideei eta bere senide eta lagunei gure besarkada beroena helarazi nahi diegu.

Euskal Herrian hilabeteak pasa dira fase politiko berria ireki zenetik. Euskal jendarteak desiratzen duen eszenatokian kokatzeko bidean gauden honetan, zoritxarrez, Estatu Espainolak gatazkaren konponbide demokratikoa blokeatu ezezik, erasotzeko jarrera irmoa hartu du eta Urkulluren exekutiboaren diskurtso epelarekin egiten dugu topo.

Euskal Herrian bizi dugun aro berriaren aurrean espainiar Estatuak, espainiar Gobernuak eta noski Gasteizko exekutiboak jada buru-belarri aritu behar lukete garai berriak eskatzen dituen erantzun moldeak bilatzen eta jorratzen. Baina, halako eskaintza batetik urrun, errezeta zaharretan tematuta jarraitzen dute. Bake prozesuari, gatazkaren konponbide demokratikoari berriro galga jarriz.

Euskal jendarteak ez du inondik inora ulertzen, ez eta babesten, Estatuen aldetik dagoen erasorako jarrera zentzugabea. Euskal Herriak, estatuei arduraz eta heldutasunez jokatzeko eskatzen die. Estrategia erasokor honekin jarraitzea, herri oso baten eskaerari bizkar emateaz haratago, herri honen eskubideen ukazio sistematiko batean sakontzea da.

Ez dugu prozesuaren aurkako erasorik onartuko. LAB sindikatutik, gatazkaren erresoluzioari traba besterik egiten ez dioten atxiloketa hauek gogor salatzen ditugu. Gatazkaren Konponbidea burura eraman ahal izateko denon inplikazioa beharrrezkoa dela gogorarazi nahi diogu EAJri eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko tenorea ailegatu zaiola esan nahi diogu. Denen lana eta ekarpena beharrezkoa da erresoluzio fase honetatik, gatazkaren superazioa lortu nahi badugu.

JON eta RUBEN ASKATU!

Errepresioa ez da bidea! Prozesuaren aurkako erasorik ez! 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...

El pre-acuerdo alcanzado en el Convenio de limpieza de edificios y locales de Araba supone una rendición, y condena al sector a la precariedad

En el día de hoy, 30 de enero, las Patronales del sector y los sindicatos UGT, CCOO y USO han alcanzado un pre-acuerdo para...