2024-04-22
InicioAcción SocialLABek gizarte segurantzari buruzko espainiar legediak emakumeak diskriminatzen dituela salatu du

LABek gizarte segurantzari buruzko espainiar legediak emakumeak diskriminatzen dituela salatu du

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2012ko azaroaren 22ko epai berriak adierazi du gizarte segurantzaren alorrean espainiar araudiak emakumeen eta gizonen arteko tratu berdintasunaren printzipioaren aplikazio progresiboa hausten duela. Hau salatzeko urtarrilaren 22an, 11:30ean elkarretaratzea egingo du LABek Gizarte Segurantzaren Bilboko probintzia-zuzendaritzaren aurrean.

2013. urtea pentsioei buruzko erreforma berri baten mehatxuaz hasi da. Datozen asteotan, Toledoko Itunaren bilera batzuk daude aurreikusita, gure erretiro-pentsioen etorkizunaz erabakitzeko, gurekin kontatu gabe. Urtarrilaren 1ean indarrean sartu den erreformari gehitzen zaizkion eraso berriak. Erreforma hau PSOEko gobernuak, CEOEk eta CCOO eta UGT sindikatuek adostu zuten. Beraren eraginez, erretiratzeko adina poliki-poliki igoko da, 67 urtera iritsi arte; halaber, pentsioaren kalkuluan kontuan hartzen den urte kopurua handitzen da (15 urtetik 25 urtera), eta urte gehiago exijitzen dira oinarri arautzailearen % 100 kobratu ahal izateko (35 urtetik 37 urtera). Erreforma horren ondorioak larriak dira: erretiro-pentsioa eskuratu ahal izateko baldintzak gogortu egin dira (emakume eta gazteei eragingo die nagusiki) eta adineko pertsonak pobreago bilakatuko dira, zeren pentsio horiek gero eta txikiagoak baitira. Erreforma horri greba orokor batez erantzun genion Euskal Herrian.

Madrilen lantzen ari diren erreformaren helburua da erretiro aurreratua eta errelebu-kontratua ezabatzea. Hori beste oztopo bat da pertsona gazteak enplegura iritsi daitezen. Ez da baztertzekoa pentsioen zenbatekoa are gehiago murriztuko duten neurriak onartzea.

Dena dela, pentsioen erreformen ondorioek eragin berezia dute emakumeen kolektiboan, eta kalte egiten diote modu espezifikoan. Izan ere, XXI. mendean ondo sartuta egon arren, emakumeentzat ezinezkoa da, lehen bezala, enplegura iristea gizonek dituzten aukera berdinekin. Emakumeek lanaren eremuan duten parte-hartzearen ezaugarria da posizio subsidiario batean daudela, baldintza prekarioekin eta soldata txikiekin, lanaldi partzialeko kontratuen bidez eta lan segregazioaren bidez, hau da, kualifikazio txikiagoko eta soldata eskasagoko lan jardueretan aritzera behartuta egonda. Oso ondo dakite hori garbiketa, merkataritza, telemarketinga, menpekotasunarekiko arreta edo osasungintzan ari direnek. Emakumeen lan egoera horrek ondorio negatiboak ditu gizarte babesera sartzerakoan. Horretarako bi datu emango ditugu: Alde batetik, gizonen % 78,5ek erretiro-pentsioa kobratzen duen bitartean, emakumeen kasuan % 42,3k soilik kobratzen du pentsio hori, eta hauetatik % 47k alarguntza-pentsioa kobratzen du. 2012ko abenduan, gizonen batez besteko erretiro-pentsioa 1.117 euro ziren, eta emakumeena 670 euro, hau da, gizonen pentsioa baino % 40 txikiagoa.

Gizarte segurantzari buruzko legediak ez du ezer ere egin emakumeen kolektiboaren egoera sozio-laborala arintzen laguntzeko; aitzitik, neutraltasunaz mozorrotuta, diskriminazioa betikotzen lagundu du. Horri dagokionez, LAB sindikatuak azpimarratu nahi ditu gizarte segurantzaren alorrean salatzen dugun diskriminazioa agerian jartzen duten bi erabaki berri: Europako Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2012ko azaroaren 22ko Epaia, lanaldi partzialeko kontratuei aplikatzen zaien gizarte segurantzako araudiari buruzkoa; eta etxeko langileen gizarte babesari buruzko abenduaren 28ko 29/2012 Errege Lege-dekretua.
Europako Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2012ko azaroaren 22ko epai berriak adierazi du lanaldi partzialeko lanean jardutean erretiro-pentsiorako egiten diren kotizazioen konputua arautzen duen espainiar araudia EBko Zuzenbidearen aurkako dela, zeren 79/7/CEE Zuzentaraua hausten baitu, alegia, emakumeen eta gizonen arteko tratu berdintasunaren printzipioaren aplikazio progresiboa, gizarte segurantzaren alorrean. Araudi horrek jarduera-aldi luzeagoak exijitzen dizkie lanaldi partzialeko kotizazioak dituzten pertsonei, ezarritako gutxieneko epea betetzeko, eta horrek oztopatzen du gizarte babesa eskuratzea (arau orokorra da gutxienez 15 urtez kotizatu behar dela erretiro-pentsioa eskuratzeko eskubidea sortzeko).

Horrenbestez, erregulazio horren eraginez, pentsio txikiagoa lortzen da langilearen lan bizitzan lanaldi partzialeko garaiak daudenean, eta, gainera, prestaziora iristeko bidea bera oztopatzen da, zeren lanegun gehiago exijitzen baitira kasu bakoitzean eskatzen den gutxieneko kotizazio epea (ezaldia) egiaztatzeko.

Epaiak dioenez, “gizonen eta emakumeen arteko tratu berdintasunaren printzipioa gizarte segurantzaren alorrean progresiboki aplikatzeari buruzko Kontseiluaren 1978ko abenduaren 19ko 79/7/CEE Zuzentarauaren 4. artikulua zentzu honetan interpretatu behar da, auzi nagusiaren moduko zirkunstantzietan: EBko Estatu baten araudiaren aurkakoa da, baldin eta Estatu horrek lanaldi partzialean diharduten langileei –gehienak emakumeak izanik- exijitzen badie, osoko lanaldian diharduten langileen aldean, proportzionalki handiagoa den kotizazio-aldi bat erretiro-pentsio kontributibora iristeko –hala dagokioenean-, beren lanaldiaren partzialtasunaren arabera murriztutako zenbateko batean.

EBJAk zeharkako diskriminazioa hartu du oinarritzat bere erabakia hartzerakoan, hau da: itxuraz neutroa den xedapen, irizpide edo praktika batek desabantailan jartzen ditu sexu bateko pertsonak, beste sexuko pertsonen aldean, hemen aztertu dugun egoeran bezala.

Hego Euskal Herriko datuen arabera, biztanleria okupatuaren % 15 lanaldi partzialean aritzen da, eta datu horiek ere egoera hori islatzen dute, zeren lanaldi partzialeko lanen banaketa oso desberdina baita generoen arabera. Hala, 170.000 pertsona inguru aritzen dira lanaldi partzialean eta horietatik 136.000 emakumeak dira, hau da, osoko kopuruaren % 80, nahiz eta emakume okupatuak osoko biztanleria okupatuaren % 46,4 soilik diren Hego Euskal Herrian.

Babesgabetasun egoera hori Gizarte Segurantzaren Sistemaren prestazio guztietan errepikatzen da, hots, kotizazio-aldiak eskatzen dituzten prestazio guztietan, eta babesgabetasun hori are larriagoa da exijitzen den kotizazio-aldia handiagoa den neurrian, lan erreformek behin eta berriz ezarri duten bezala.

Bada, espainiar gobernuak oraindik ere ez du epaia bete, eta aztertu baino ez duela egingo esan du; argi utzi du, dena dela, bete gabe utziko duela sistemaren iraunkortasuna arriskuan jartzen badu. Edonola ere, Luxenburgoko Auzitegiaren epaiak diskriminatzailetzat jo duen araudia desplazatuta eta aplikaziorik gabe geratzen da, EBko zuzenbidearen alde, eta, hortaz, LABek bere defentsa eramango du auzitegietara. Horretarako, gizarte segurantzara jotzera deitzen die emakumeei:

− Erretiro-pentsioa eskatzera, erretiratzeko adina beteta dutenei eta gutxienez 15 urte kotizatuta dituztenei, lanaldi partzialean izan arren.

− Jadanik onartuta dagoen erretiro-pentsioa berraztertzeko eskatzera, horren kalkuluan lanaldi partzialeko lanak kontuan hartu badira, zeren EBko zuzenbidearen eta aipatutako epaiaren aplikazioak zenbatekoa igoaraz baitezake zenbait kasutan.

Beste alde batetik, LAB sindikatuak etxeko langileen gizarte segurantzako erregimena ere salatu nahi du, emakumeak diskriminatzen dituelako. Izan ere, abenduaren 28an onartu eta oraingo urtarriletik aurrera indarrean dagoen 29/2012 Errege Lege-dekretuak aldaketak egin ditu erregimen horretan, eta neurri berri horiek atzerapauso bat ekarri dute erregimen orokorrarekin parekatzeko bidean egindako aurrerapen txikian. Berriki onartu den araudi berri horrekin, afiliazio, baja eta altekin zerikusia duten betebeharrak betetzeko eta kotizazioak biltzeko eta ordaintzeko ardura hilean 60 orduz baino gutxiagoz aritzen diren etxeko langileei egotziko zaie, hori enplegatzaileak eta langileak adosten dutenean. Beraz, horrek aldatzen du etxearen titularraren edo enplegatzailearen betebeharra, zeren betebehar hori etxeko langilearen bizkar uzten baita berriz ere. Etxeko langileen gizarte segurantzaren erregimenaren erregulazioak jarraitzen du oinarrizko prestazio batzuk kanpo uzten, hala nola, langabezia-prestazioa. Horrenbestez, zeharkako diskriminazioa aurkitzen dugu berriro hor, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiaren aipatutako epaiak eta EBko zuzenbide orokorrak argudiatzen duten bezala. Itxurazko neutraltasunaren azpian, etxeko lanaren gizarte segurantzari buruzko araudiak –berriki onartu diren neurriekin- eragin esanguratsua du emakumeengan; horren froga da erregimen horretako afiliazioen % 95 emakumeei dagokiela.

Pentsio sistema funtsezko zutabe bat da bidezkoa eta solidarioa izan nahi duen gizarte ereduarentzat. Une honetan, Euskal Herrian ukatu egiten digute zutabe hori eta, gainera, justizia eta elkartasunaren beste muturrean dagoen eta emakumeak diskriminatzen dituen gizarte eredu bat ezartzen digute. Edo CEOE, Bankaren patronala, Toledoko Ituna, espainiar Gobernua eta sindikatu estatalistak dira gure pentsioak kudeatzen dituztenak, edo geu gara, Euskal Herrian bizi garenok, gure zerga eta kotizazioak nola kudeatu eta zertarako erabiltzen ditugun erabaki beharko genukeenok. Geu horren alde mobilizatuko gara; horregatik, LAB sindikatuak kontzentrazio bat egiteko deialdia egin du, urtarrilaren 22an, asteartea, 11:30ean, Gizarte Segurantzaren Bilboko probintzia-zuzendaritzaren aurrean, geure pentsio sistemaz erabakitzeko eskubidea exijitzeko eta emakumeek gizarte segurantzaren alorrean pairatzen duten diskriminazioa salatzeko.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB no firma el preacuerdo en ambulancias de la CAV, ya que no recoge ni siquiera los mínimos planteados durante esta lucha que ha...

ELA, CCOO y UGT dejan de lado la homologación de los trabajadores y trabajadoras de ambulancias con sus compañeros y compañeras de Osakidetza, así como el resto de contenidos que van más allá del salario; en las últimas semanas han actuado por su cuenta dando la espalda a LAB, que no ha firmado el preacuerdo.

Denunciamos en Gasteiz que la precariedad sigue matando frente a la indiferencia de patronal e instituciones

Este pasado fin de semana hemos tenido conocimiento de las muertes de dos trabajadores vascos, un transportista en Lleida y un trabajador autónomo, en Gasteiz. Nuestra solidaridad y abrazo más sincero a los allegados.

Acompañaremos la elaboración de la ILP anunciada por el Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria para que de manera urgente se complementen las pensiones...

Ayer, 19 de abril, miles de pensionistas vascos salieron a la calle. En la movilización celebrada en Gasteiz se abordaron las mociones presentadas en más de 170 ayuntamientos para que se garantice de una vez por todas una pensión mínima de 1080 euros, así como la Proposición no de Ley en la que se trabaja sobre si va a ser su continuación. LAB se suma a las reivindicaciones del movimiento y manifiesta su apoyo a esta nueva iniciativa.