2026-03-21
InicioAcción SindicalLABek enpresetara eramango du sektore hitzarmenen aldeko borroka

LABek enpresetara eramango du sektore hitzarmenen aldeko borroka


LABek Negoziazio Kolektiboaren suntsiketak dakartzan arazo sozial eta politikoak mahaigaineratu ditu gaur, beste behin, Bilbon eskainitako prentsaurrean. Suntsiketa honek langabezia eta pobrezia sortuko duela jakitun, Negoziazio Kolektiboaren defentsan sindikatuak aurrera begira ezarritako erronkak jasotzen dituen adierazpena aurkeztu du. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, jadanik delegatuekin konpartitu den adierazpena, 
datozen egunetan Euskal Herriko langile, sindikatu eta instituzioei helaraziko zaiela adierazi du.

LABek bereganatzen dituen konpromisoak
Adierazpenean LABek kalitateko enplegua eta pobreziaren aurkako borroka lehentasuna izango dela dio. Horretarako, helburu horri erantzuten dion negoziazio kolektiboaren alde egin eta euskal esparruan negoziatzen diren eta eduki duinak izango dituzten hitzarmenen alde borrokatuko da:

– Hitzarmenak negoziatzeko orduan langile guztiek euskal eremuan negoziatzeko duten eskubidea defendatuko da.
– Enplegu suntsiketarik ez dugu onartuko, ez kalerapenen bidez ezta lanaldia luzatuz edota lanaldia malgutuz suntsitzea ere.
– Soldata murrizketarik ez onartzea, ez zuzenean ez eta zeharka ere.
– Kontratazio berrientzat aurrekoen baldintza berdinak exigitzea eta borroka hori gaurko baldintzen defentsarekin parekatzea.

Langileon garrantzia
Egoera honi aurre egiteko harresi bakarra langileria dela azpimarratu du LABek. Modu antolatu batez lantokiz lantoki eta sektore guztietan lan eginez irabazi beharreko borroka baita eskuartean duguna.

Sindikatuen arteko fronte bat osatzeko beharra
Borroka honetan ezinbesteko ikusten du LABek fronte sendo bat osatzea eta aliantza horiek lortze bidean, beste sindikatuekin lan harremanetarako euskal esparrua erakitzeko helburuaz eta negoziazio kolektiboaren marko propioaren alde egiteko estrategia adosteko bilerak eskatuko dituela adierazi du.

Kupula enpresarialen interesen gainetik
Enpresariei ere luzatu die enplazamendua LAB sindikatuak; uztailaren 7an CONFEBASKek zabaldu zuen eskenatoki berriaren gainetik, lan erreformaren bidea alboratu dezatela eta euskal ekonomiaren mesedetan, lan harreman eredu berri eta propio baten alde lan egitera deitu ditu.

Instituzioei enplazamendua
Negoziazio Kolektiboaren suntsiketa arazo laboral hutsa ez denez, LABek instituzioei, interes orokorra zaintzeko funtzioa duten heinean, gehiengo langilearen eta euskal ekomoniaren aldeko apustua egin dezatela eskatu die. 
 

LAB sarean
{module[111]}
 

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB llama a luchar con todas nuestras fuerzas contra la discriminación racial

Que no sea un día corriente. Que sirva para, de verdad, avanzar en algunos de los (muchos) pendientes que tenemos. Como organización sindical, LAB, podemos optar por ser un tentáculo más del pulpo o, por el contrario, luchar con todas nuestras fuerzas contra él

LAB llama a las y los trabajadores vascos a participar masivamente en Korrika

Mañana comenzará la 24ª edición de Korrika en Atharratze, bajo el lema Euskara Gara, y el sindicato LAB se ha sumado un año más a la Korrika, tal y como lo ha hecho desde el inicio de esta gran carrera en favor del euskera. Ha adquirido varios kilómetros y su militancia está participando activamente en la organización de Korrika, tanto en comités locales como en los centros de trabajo. Ahora es el momento de salir a la carretera. Por ello, LAB hace un llamamiento a los y las trabajadoras vascas a reforzar la ola en favor del euskera a partir de mañana.

LAB exige soberanía, el control público de la economía y un salario mínimo propio para asegurar condiciones de trabajo y vida dignas aquí

El Consejo Económico y Social de Nafarroa (CES) ha celebrado una reunión extraordinaria con el objeto de analizar el impacto de la guerra de...