2024-04-24
InicioNotasNazioarteaKapitalaren Europaren aurrean Herrien Europa Soziala eraiki dezagun!

Kapitalaren Europaren aurrean Herrien Europa Soziala eraiki dezagun!

Azken urteetan oso ohikoak zaizkigu zerbitzu publikoak Euskal Herritik kanpora eramatea, jubilazioak ez ordezkatzea, soldata murrizketak, enplegu publikoaren suntsiketa, kaleratzeak, ordezkapenak ez betetzea, osasun zerbitzuetako itxaron zerrendak luzatzea, zerbitzu eta enpresa publikoen pribatizazioak. Hau esatean ezin jakin Nafarroako edota EAEko Mahai Orokorrez ari garen, Ipar Euskal Herriko zerbitzuetaz ari garen, ala Grezia, Portugal, Italia, Kataluniaz, … ari garen.
Europako herrioi, bankaren osasun onaren izenean, oso errezeta gogorrak ezartzen ari zaizkigu. Europar Batasuneko ustezko “demokrazia” honek bankaren eta enpresa lobbyen interesak elikatzen ditu herritarron eskubideon kontura.

Orain gainera, batere disimulurik gabe egiten dute: lehen Gobernuak zeuden tokian orain zuzenean teknokratak daude, bankak izendatutako teknokratak daude zuzenean agintzen Europar Batasunean, zein Europar Batasunak esku hartutako herrialdeetako gobernuetan. Estatuen Europa honetan ez dago demokraziarik, egungo agertokian oso garbi islatzen ari da errealitate gordin hau.

Testuinguru honetan Euskal Herria ez da salbuespena, are gehiago, Estaturik gabeko nazioa izanik, are okerragoa da gure egoera erasoen aurrean herri bezala erantzutea badugulako baina zoritxarrez, langileok ditugun premiak asebeteko dituen eredu sozial eta ekonomikoa eraikitzeko eskuduntza mekanismoak ukatuak ditugulako.

Euskal Herria, Estatuen Europa honetan, Paris eta Madrilek erabakitzen dutenaren pentsu eta menpean dago. Eta Madril zein Paris, biak ala biak, Troikak agintzen dienaren zerbitzura daude.

Hala, Euskal Herrian ere zerbitzu publikoak alarma gorrian daude, zerbitzu publikoak pribatizazio bidean jarri zituzten, zerbitzu publikoetako langileon soldatak murriztu zituzten, ordezkapenak mugatu, lanpostuak amortizatu, … Eta esaten zigutenaren kontra murrizketa hauek guztiak ez ziren eta ez dira krisialditik atera ahal izateko halabeharrez hartu eta asumitu beharreko trantsiziozko ondorioak, murrizketa hauek Europan agintzen duten bankaren teknokratak euren interes eta negozioak gehiago elikatzeko ireki nahi duten fase berri baten oinarria dira.

Teknokrata hauek zuzentzen duten Estatuen Europa honetan fase berri bat prestatzen ari dira non zerbitzu publikoak suntsituz diru publikoa haien etekinetara bideratuko duten, eta non honetaz gain osasun edota hezkuntzarekin negozioa ere egin ahal izango duten.

Ipar Euskal Herrian, azkeneko urteotan zerbitzu publiko batzuk Pabera eraman dituzte. Beste batzuk, bertan utzi badituzte ere, zerbitzuak erabat itxi ez badituzte ere, baliabideak eta ordutegiak murriztu dituzte. Postan adibidez, herri gehienetan zerbitzua zegoen; orain, herrietako posta agentziak edo posta puntuak ezarri dituzte, zerbitzu osoaren ordez. Merkatari batek gutxieneko zerbitzua ematen du, baina bezeroek bestelako zerbitzurik nahi badu, Baionara edo herri handi batera jo beharko du. Egun hauetan urtero egiten den “carte escolaire” delakoa (datorren ikasturterako ikastetxetako plantilak finkatzen dituena) Administrazioak aukeztu du, eta aurten ere, datorren ikasturterako plantila murrizketa ekartzen du.
Hego Euskal Herrian, zerbitzu publikoen finantziazioaren erreformaren atarian gaude, hau ere, gainerakoen modura euskal langileoi indarrez ezarriko digute. Erreforma honek oso ondorio larriak ekarriko ditu ez bakarrik zerbitzu publikoetako langile bezala baizik eta herritar bezala: zerbitzu publikoen sistema goitik behera suntsitzea da ezarri nahi diguten erreformaren helburua, horrek, zerbitzu publikoetako langileon lanpostuak suntsitu eta gure lan baldintzak okertzeaz gain eskubide sozialak beraiek ere desagertze bidean jarriko ditu.

Gaur, hemen, Irun eta Hendaia artean, gure nazio eskubideak zanpatzen dituzten Estatuek Euskal Herria zatikatzeko altxatu zuten muga artifizial honetan LABeko kideok zera aldarrikatu nahi dugu: euskal langileok Madrilen eta Parisen zerbitzu publikoak suntsitzeko diseinatzen ari diren estrategiari aurre egingo diogu, aurre egingo diogu borrokatuz baina baita gure eredu propioa eraikiz, zerbitzu publikoen garapenean oinarritutako eredu propioa eraikiz.

Hemen LAB egiten ari garen bezala konfrontazio sindikatuak Europa osoan zehar mobilizatzen ari dira: Portugalen, Italian, Suedian, …. edota Grezian!

Herri hauetan guztiotan gauza bera aldarrikatzen ari gara, BURUJABETZA, burujabetza ekonomikoa, herrien burujabetza Europa eraikitzeko bai, baina ez banka eta estatuak eraikitzen ari diren Europa hau, ez langileen esplotazioaren gainean eraikitako Europa, ez Troikak eraikitako Europa, EZ!, herrien burujabetza Europa soziala eraikitzeko, herrien burujabetza langileok gure eskubideen gainean bestelako Europa bat eraiki ahal izan dezagun. Euskal langileok bide horretan egin ahal dugun ekarpenik handiena behingoz gure bide propioa egin eta langileon Euskal Herria eraikitzea da.

Euskal Herrian, 2012ko otsailaren 23an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El tiempo se agota y el Gobierno Vasco no asume sus compromisos

El próximo 26 de abril, si ninguna sorpresa lo evita, terminará el periodo de consultas del ERE que la multinacional Stellantis ha presentado para llevar adelante el cierre de Mecaner. A lo largo de las diversas reuniones mantenidas en este periodo de consultas la mayoría del Comité de Empresa ha argumentado que la decisión tomada por la multinacional no responde ni a motivos económicos, ni a motivos productivos u organizativos, sino a una decisión estratégica y ha puesto encima de la mesa un plan de transición ecosocial que planteaba alternativas productivas.

Escenificamos un encierro en Iruñea para denunciar el bloqueo de las negociaciones del convenio de las residencias privadas de Nafarroa

Miembros del sindicato LAB y trabajadoras de residencias hemos representado esta mañana un encierro por las calles de Iruñea, como acto de protesta por el bloqueo continuado que sufren las negociaciones del primer convenio de residencias privadas de Nafarroa. Con el mismo fin, habíamos llamado para hoy otro día de huelga en las residencias.

No vamos a permitir despidos en ZF LEMFORDER TVA

Desde LAB denunciamos el despido de un joven trabajador en el empresa ZF LEMFORDER TVA, en Ermua. La empresa llamó al trabajador cuando le tocaba por antigüedad ser el próximo contrato relevo, pero lejos de eso, le comunicó que ese día era el último trabajando en la empresa.