2025-12-06
InicioServicios PrivadosLimpiezaHitz gutxiago eta ekintza gehiago eskatu dituzte Garbialdiko langileek

Hitz gutxiago eta ekintza gehiago eskatu dituzte Garbialdiko langileek

Ignazio Deunaren egunagatik urtero legez, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun nagusiak harrera egin du gaur Foru Jauregian, eta han izan dira Garbialdiko langileek, euren aldarrikapenekin.

Hauxe da Garbialdiko langileek igorritako oharra, gaurko elkarretaratzearen harira:

Duela urtebete, harrera hau ospatzen ari zen bitartean, Unai Rementeriak Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Aldundiaren zerga-bilketa 2011. urtetik %30a handitu egin zela ospatu zuen, politika sozial eraginkorrena enplegua zela aitortuz. Era berean, soldatak igotzeko unea heldu zela baieztatu zuen eta langileek krisi ekonomikoa iraun duen bitartean galdutako eros ahalmena berreskuratzeko beharraz hitz egin zuen ere.

Unai Rementeriak mintzaldi hau ematen zuen bitartean, gu, aldundiko garbitzaileak Jauregi Foralaren aurrean elkarretaratu ginen, egun gutxi batzuk lehenago enplegu-erregulazio mehatxu baten berri izan genuelako.

Azken urteetan, Aldundiko garbikuntzako kontratan 20 lanpostu baino gehiago amortizatu egin dira, horrek dakarren lan-zamen areagotzearekin. Ez dituzte bajan dauden langileak ordezkatzen; baja horiek gero eta gehiago dira gainera, eta gero eta luzeagoak lan erritmo hauek gaixoarazten gaituztelako.

Pasa den abenduaren 5etik astero mobilizatzen ari gara 8 urte daramatzagulako soldata igoerarik izan gabe; horren aurrean, enpresaren eskaintza erraz laburbildu daiteke: 14 zentimoetako igoera soila; eta hori lanaldi osoa duenarentzat gainera.

Duela zenbait aste, 6 egunetako greba egin genuen. Aldundiko arduradunek bilera bat eskatu ziguten orduan. Batzar horretan, enpresak egiten zuen eskaintza benetan baxua iruditzen zitzaiela aitortu ziguten eta enpresa deitzeko konpromisoa hartu zuten. Geroztik, ez dugu dei bat ere ez jaso, ez digute eskaintza berririk egin, 14 zentimotako igoera horretan mantentzen dira. Enpresak gainera, Aldundiaren aldetik deirik jaso ez duela esan digu.

Horrela isilaraziko gintuztela uste baldin bazuten, okertuta zeuden. Mobilizazioekin aurrera jarraitu dugu eta jarraituko dugu. Aldundiaren aurrean, Liburutegiaren aurrean edo gaur bezala, Jauregi Foralaren aurrean protestatuko dugu. Haiek beraiek duela urtebete esandakoa gogoraraziko diegu, soldatak igotzeko unea heldu dela, krisia iraun duen bitartean galdutako eros-ahalmena berreskuratzeko unea heldu dela. Etxetik has daitezela. Hitz gutxiago eta ekintza gehiago.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...