2026-02-01
InicioServicios PúblicosTransporteGreba eguna tren sektorean

Greba eguna tren sektorean

LABek deituta Renfe, FEVE eta ADIF trenbide arloko enpresetan, Nafarroan zein Euskal Autonomia Erkidegoan, lan egiten duten langileek greba egingo dute gaur pribatizazio eta liberalizazioen aurka.

►LABen balorazioa
LABek euskal trenbide sektore publiko eta soziala aldarrikatzen du, kalitatezkoa eta eraginkorra; Erabiltzaileak kontuan hartu eta langileen lan baldintzak eta eskubideak errespetatuko dituen eredua. 

Halaber, zerbitzuen eskaintzari dagokionez, garraio publikoen kudeaketa pribatua eraginkorragoa dela dioen diskurtso publikotik ihes egin behar dugu, kontrakoa aldarrikatuz, garraioaren azpiegiturak ezin direla era masibo batean pribatizatu. Ezin dira eskaintza-eskaera legearen arabera antolatu. Zerbitzu publikoen pribatizazioak zerbitzuen kalitatea eta segurtasuna okertzera eramaten ditu eta ez dizkie kalitateko zerbitzuak bermatzen erabiltzaileei.

Espainiako Gobernuak trenbide-alorra pribatizatu eta liberalizatuko duela iragarri du eta albiste horiek langileak eta jendartea larritu ditu. Herri honi eragiten dioten gaiak hemen erabaki behar direla kontuan hartuta, argi eta garbi adierazten dugu Hego Euskal Herrian lan egiten dugunez, hemen hartu behar ditugula herri honen garapenean hain funtsezko eta hain estrategikoak diren trenbide –egitura eta azpiegiturei buruzko erabakiak. Gaur inoiz baino garrantzitsuagoa dugu eremu sozio-ekonomikoan tresna eta baliabide guztiak berreskuratzea, Euskal Herrian erabaki ahal izateko zer nolako zerbitzu publikoak behar ditugun eta lan harremanetarako eta babes sozialeko eredua propioa lortzeko.

30 urte baino gehiago pasatu dute Eusko Jaurlaritzan zein Nafarroako Foru Gobernaun orain arte izandako kudeatzaileek trenbide-ahalduntzeak gurera eskualdatzea galdegin barik. Orain arte beharrezkoa bazen, gaurko zalantza –giro honetan gehiago, bada garaia dagokigun eskubide hori behingoz gauzatzeko. Horregatik, bi Gobernu horien gaurko kudeatzaileei eskatzen diegu galdegin eta aldarrikatzeko Estatuko administrazioaren mendeko izanik, Hego Euskal Herrian dauden trenbide- azpiegituren, langileen eta aktiboen gaineko erabakimena gure herriari emateko, guk geuk bertan kudeatzeko.

Horrela urrats handia egingo genuke Euskal Herriko trenbide–garraioaren erabateko garapenean, lehendik euskal administrazioen esku dauden trenbide- garraioko enpresa publikoekin batera ( Euskotren,ETS, Metro Bilbao), trenbide- kudeatzeko enpresa publiko bakarra eratzeko, erabakimenez, etorkizunean gainerako garraiobideen funtsezko sare nagusia izan behar duen oinarrizko zerbitzu publikoa herritar guztien zerbitzura jartzeko, gutxi batzuen interes ekonomikoen gainetik eta gure herriaren onerako.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...

El pre-acuerdo alcanzado en el Convenio de limpieza de edificios y locales de Araba supone una rendición, y condena al sector a la precariedad

En el día de hoy, 30 de enero, las Patronales del sector y los sindicatos UGT, CCOO y USO han alcanzado un pre-acuerdo para...