2026-10-07
InicioEnseñanzaCentros Iniciativa SocialGreba eguna Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan irailaren 26an

Greba eguna Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan irailaren 26an

Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatu guztiek (ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT) oso larritzat jotzen dituzte EAEko itunpeko irakaskuntzako patronalek 2010eko maiatzetik aurrera hartu dituzten erabakiak. Honen aurrean mobilizazio jarraituak planteatu dituzte, lehen erreferentzia irailaren 26an sektore osoan deitu duten greba eguna izango da.

Gogora arazi behar dugu Eusko Jaurlaritzak kontzertazio moduluak murrizteko erabakiaren aurrean, itunpeko irakaskuntzako patronalek murrizketa hauen zama nagusiena sektoreko langileen bizkar jartzea erabaki zutela, inolako elkarrizketa eta negoziaziorik izan gabe eta soldatak murriztuz.

Auzitegiek instantzia gorenetan langileen ordezkarioi arrazoia eman dietenean ere, patronalek bata bestearen atzetik etorri diren epaiak betetzeari uko egin diete behin eta berriro, oraindik ere 2013an zor dituzten kopuruekin gertatzen den moduan.

2010az geroztik ezartzen ari diren baina ekintza sindikalak eta epaiek eragozten dizkieten murrizketak legeztatu asmoz, bai Kristau Eskolak baita IZEAk ere, EAEko hitzarmenaren negoziazio mahaia bertan behera uztea erabaki zuten eta estatuko hitzarmena ezartzeko bere asmoa agertu (VI Convenio de Colectivo de Empresas de Enseñanza Privada sostenidas total o parcialmente con fondos públicos). Erabaki hau epaitegien aurrean salatua izan da eta epaiaren zain daude.

Ezarritako gatazka kolektiboak izan dezakeen ibilbidetik aparte ordea, sektorean ordezkaritza dugun sindikatu guztiok oso larritzat jotzen dugu patronalak Auzitegi Gorenaren aurreko epaia betetzeko asmorik ez izatea, murrizketak inposatzen jarraitzea eta oraindik ere zor dituzten soldatak ordaintzeari uko egitea. Hau honela ordea, are larriagotzat jotzen dugu negoziazio mahaia bertan behera utzi izana eta EAErako hitzarmen berri bat helburu duen negoziazioari berriro ekiteko inolako asmorik ez izatea.

Egoera honen aurrean, sektoreko sindikatu guztiek langileei mobilizaziora dei egiten diete Kristau Eskola eta IZEA patronalei, murrizketak alde batera utzi eta EAEko hitzarmenaren negoziazioari ekin diezaiotela eskatzeko, inolako murrizketa planteamendurik gabe eta beharrezko diren aplikazio bermeekin. Modu berean, sortu den egoera larrian ardura zuzena duela uste dugulako eta egoerak honek ia hezkuntza sistemaren erdiari eragiten diolako, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu bitartekaritza lana egin eta gatazka honi konponbidea aurkitu eta hezkuntza sistemari eta langileen egoerari egonkortasuna emango dion irteera bidea aurki dezala.

Honegatik guztiagatik, mobilizazio jarraituak planteatzen ditugu hurrengo hilabeteetan, greba egun, lanuzte, manifestazio, elkarretaratze, etab. deituz. Lehenengo erreferentzia datorren irailaren 26an izango da sektore osorako greba eguna deitzen dutelarik. Deialdi honek jarraipena izango du urriaren 21etik 25erako astean lanuzteak, manifestazioak eta elkarretaratzeak deituko dituztelarik. Eta aldarrikapenek erantzunak izan ezean beste mobilizazio astea deituko dute azaroaren 25etik 29ra, ikastetxe bakoitzean egin daitezken ekimenei ate irekiak utziz eta adierazitako datetatik aurrera mobilizazioei jarraipena emateko aukera irekiz. 

LAB sarean
{module[111]}

       


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB propondrá mañana a su Asamblea Nacional convocar una huelga general el 11 de noviembre en Euskal Herria

A consecuencia del trabajo realizado por una convocatoria conjunta con agentes sindicales y sociales y tras mantener contactos con la Confederación de Sindicatos de Inquilinas del Estado español, LAB propondrá mañana por la tarde a su Asamblea Nacional convocar una huelga general por el derecho a la vivienda y por los salarios dignos el próximo 11 de noviembre.

Se le acaban las excusas a FVEM, LAB y el resto de sindicatos presentamos una plataforma conjunta para el convenio del metal de Bizkaia

Hoy se ha celebrado la novena reunión de la mesa negociadora del convenio del metal de Bizkaia. En esta reunión, LAB, junto con el...

Nos hemos concentrado en los centros de atención primaria para exigir a Osakidetza propuestas concretas que den respuesta a las reivindicaciones de la plantilla

En la reunión de celebrada el pasado 30 de septiembre la dirección de Osakidetza explicó la propuesta que remitió a las y los miembros...