2026-02-01
InicioFederacionesIndustriaGarbiñe Aranburuk salatu du Jaurlaritzaren plana enpresen irabaziak salbatzeko dela, inolaz ere...

Garbiñe Aranburuk salatu du Jaurlaritzaren plana enpresen irabaziak salbatzeko dela, inolaz ere langileak babesteko

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk berretsi du Eusko Jaurlaritzaren neurriak patronalaren mesedetan direla, inoiz ez langileak babesteko, Gasteizko Gobernuak atzo aurkeztutako delako berpizte planari buruz galdetuta. Hain zuzen ere, Industria arloan gertatzen ari diren itxiera eta kaleratzei buruz aritu da  Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan. «Eredu bera jarraitzen dute kasu guztiek. Diru publiko izugarria jaso duten enpresak dira, eta diru publiko hori enplegu prekarioa sortzeko eta akziodunen poltsikoak betetzeko baliatu dute. Enpresa horiek guztiek, Gestamp, Tubacex, Gamesa edo aeronautikako sektorekoek, kasu, milioi askoko irabaziak izan dituzte eta dibidenduak banatu dituzte. Orain, lehen arazoekin, kaleratzea libre izateko aukera ematen duten lan erreformak baliatuz, ez dute inongo lotsarik langileak kalean uzteko, lan harremanak prekarizatzeko edo soldatak jaisteko», adierazi du. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...

El pre-acuerdo alcanzado en el Convenio de limpieza de edificios y locales de Araba supone una rendición, y condena al sector a la precariedad

En el día de hoy, 30 de enero, las Patronales del sector y los sindicatos UGT, CCOO y USO han alcanzado un pre-acuerdo para...