2026-06-17
InicioAcción SindicalEtxaide: «Beti izan gara eta izango gara sindikatu soziopolitikoak»

Etxaide: «Beti izan gara eta izango gara sindikatu soziopolitikoak»

LAB eta ELA Confebasken aurrean azaldu gara gaur gu ilegalizatzeko erakutsitako asmoak salatzera. Confebaskek ELA eta LAB jokoz kanpo nahi gaitu. Bilatzen duten pobrezia eta prekarietatearen garai berrian borrokarik ez egotea funtsezkoa da haientzat, baina ez dute lortuko, ez diegu utzuki. Zilegitasuna Euskal Herriko langileek ematen digute. Egiten dugun sindikalgintza ereduaren indarra eta babesa euskal langileek erabakitzen dute.

Gaur Confebask patronalaren aurrera atera gara LAB eta ELA legez kanpo uzteko erakutsitako asmoak salatzera. Confebask-ek Bilbon duen egoitzaren aurrean mobilizatu gara “Confebask nos quiere ilegalizar. Askatasun sindikalaren alde” lelopean. Elkarretaratzean Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñoz "Txiki"k hartu dute hitza.

AINHOA ETXAIDEren interbentzioaren audioa

Etxaidek bere interbentzioaren hasieran sindikatu izatearen harrotasuna azaltzearekin batera sindikatuon papera aldarrikatu du. “200.000 langabetutik gora daudenean (…), gazteak kanpora joatera behartuak daudenean (…) edota emakumeoi miseriazko soldaten truke lan egitera behartzen gaituztenean…” sindikatuon lana erabakiorra da Etxaideren hitzetan.

Sindikatu baten egitekoa langileak defendatzea eta langileei borrokatzeko tresnak ematea dela esan du eta Confebasken asmoen atzean hori deusestea badago eta bide horretan LAB eta ELA traba kontsideratzen baditu “pozten gera. Hori da gure asmoa” esan du.

Confebasken asmoen aurrean Jaurlaritzaren eta CCOO eta UGT sindikatuen jarraren salatu du Etxaidek, zeinak “Confebaskek ELA eta LAB jokoz" uzteko nahiaren aurrean babesa eman dioten gehiengo sindikala alde batera utziz mahaia osatu izanak argi uzten du hori.

“Bidea ankerra bada, okerragoa da helburua” Etxaiderentzat, egiten ari diren politika antisozialen aplikazioa erraztuz Europako gobernuek egin dutena babesten dute. Bide horretan kokatu du lehenengo Madrilen eta gero gure eremuan atzo eman zuten urratsa: “azken 6 urteetan egin dutena ontzat ematea eta hartutako bidea sendotzeko paktuak egiteari ekitea”. 

“Iruzurra”. Honela kalifikatu du LABeko idazkari nagusiak Jaurlaritza, Confebask eta CCOO eta UGT sindikatuen arteko bilera, “gezurra da bertan erabakirik hartuko denik. Ezer berririk ez behintzat politika instituzionaletatik kanpo”. 

“Kutxanbaken pribatizazioak bezalaxe, honetan ere gidoi bat idatzi dute eta txintxo ari da bakoitza bere papera betetzen” LABeko idazkariaren esanetan, “orain krisiari amaiera eman behar zaiola erabaki dute eta azken atala antzeztea erabaki dute”. 

Omen fase berria irekitzen dela diote, ontzat ematen da egin diren erreformak eta murrizketak (hori da CCOO eta UGTk atzo madrilen eta hemen egindakoa) eta garai berria gatazkarik gabekoa nahi dute eta logika horretan kokatu du Etxaidek Confebasken eskakizuna. 

Krisiaren kudeaketan “ez dugula parte hartu” adierazi du eta “sekula ez dugula krisi honetan gertatutakoa ontzat emango” ere, “bere ondorien gainean itunak eraikiz”. “Eskubideen basamortu bat utzi du krisiak” eta sindikatuon erronka eskubide berreskuratzean eta bizi baldintzak duinak ziurtatzea ekarriko duen prozesu sozialaren suspertzean kokatu ditu LABeko idazkari nagusiak.

Etxaiderentzat LAB eta ELA sindikatuei zilegitasuna eta egiten duten sindikalgintza ereduari indarra eta babesa Euskal Herriko langileek ematen diote. Eta bide horri jarraituz aldarrikapen batekin amaitu du bere interbentzioa: “Beti izan gara eta izango gara sindikatu soziopolitikoak. Helburu oso argia dugu: politika eta ekonomia herritarron zerbitzura jartzea”.
  

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

En el plazo de dos días ha habido dos muertes y seis personas heridas, dosde ellas en graves, en tres accidentes laborales en Euskal...

El pasado domingo, a las 20:00 de la tarde, hubo un incendio en una empresa de construcción en la que estaban preparando el material...

Nos reunimos con el presidente de Euskal Hirigune Elkargoa

Hemos pedido a la mancomunidad liderada por Alain Iriart que dé pasos para crear una estructura socioeconómica para Ipar Euskal Herria y favorecer espacios de negociación colectiva para los trabajadores y trabajadoras, y le hemos trasladado la propuesta elaborada por LABen ese sentido.

Exigimos la retirada del ERTE y reclamamos explicaciones a la dirección de Tubacex

Hoy se ha celebrado la primera reunión del periodo de consultas del ERTE planteado por Tubacex para sus plantas de Laudio y Amurrio. En dicha reunión, la dirección ha hecho entrega de la documentación con la que pretende justificar la medida y ha planteado un ERTE basado en causas productivas y organizativas.