2026-02-03
InicioGreba orokorraGreba egunaELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuen lehen balorazioa

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuen lehen balorazioa

Dauzkagun datuen arabera, gaur Hego Euskal Herrian deitu dugun greba orokorra oso erantzun zabala izaten ari da goizeko orduetatik abiatuta.

Duela astebete egindako agerraldian 900 enpresa komiteen datua eman genuen eta egun hauetan datu hori erabat handitu da, asanbladatan eginiko bozketak grebaren alde ia erabatekoak izan direlarik.
Enpresetako komiteen atxikimendua edo enpresetan egindako batzarraz gain azpimarratu nahi dugu enpresa txikietan (sektore guztietan) izaten ari den erantzuna. Kooperatibetan ere erantzuna aparta ematen ari da grebaren helburuekin bat etorriaz.

Garraio sektorean grebaren erantzuna estalia izan da gehiegizko gutxiengo zerbitzuen ondorioz, baina dena den oso erantzun zabala du une honetan, nahiz eta bestetan baino askoz bidaiari gutxiago izan.

Irakaskuntzako datuak azpimarratu beharrean gaude. Hezkuntzaren maila guztietan erantzuna handia izaten ari da eta ikastetxe gehienak, haurreskolatik hasita Irakaskuntza Ertainak eta Unibertsitateraino, bere ateak itxi dituzte dagoeneko.

Osasungintza sektorean grebari emandako erantzuna eragina izaten ari da osasun zentroetan nahiz ospitaleetan, eta gehiegizko zerbitzu minimoak ari dira funtzionatzen.

Eta datuekin batera sozialki ematen ari den erantzuna oso positiboki baloratzen ari gara.

Gaur Hego Euskal Herriko enpresetan eta kaleetan oso argi ikusten ari gara euskal langileriaren eta jendartearen ezezkoa berriki inposatu diguten Lan Erreforma berri honi.

Baina erantzun hau ez da soilik mugatzen azken erreforma honi, gaurko greba orokorrarekin ezetz esaten ari gara dinamika oso bati, krisi hau hasi zenetik eramaten ari diren neurri eta politika guztiei ezetz esaten diogu hain zuzen ere.

Eta greba orokor honekin bihar Rajoyren exekutiboak iragarriko dituen murrizketa berriei ere ezetz esaten ari gara. Gaur argi geratuko da, inposatzen diguten bidearekin eta honek ekartzen dituen ondorioekin (ongizate estatuaren suntsiketa, sektore publikoaren desmantelazioa, lan merkatuaren eta negoziazio kolektiboaren desarautzea, e.a.), ez gaudela ados. Bestelako politikak eta neurriak eskatzen ditugu.

Euskal Herrian, 2012ko martxoaren 29an
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA y CGT denuncian la actitud de VW Navarra, UGT y CCOO para eludir la ley y amenazar a la plantilla

Desde los sindicatos ELA, LAB y CGT queremos denunciar, por considerarla inadmisible, la actuación de VW Navarra, UGT y CCOO, intentando presionar y coaccionar...

LAB denuncia el acuerdo del PNV con el Gobierno español para desahuciar a las personas en situación más vulnerable

Con este acuerdo los jeltzales atentan contra los derechos de los inquilinos y inquilinas sin ofrecer ninguna alternativa para las personas en situación de...

La Marcha Mundial de las Mujeres* de Euskal Herria ha presentado una herramienta de lucha renovada para seguir articulando respuestas colectivas frente a la...

LAB asume el compromiso de participar en ella. La reivindicación de la autodefensa feminista ha ocupado un lugar central, reforzando el protocolo para hacer frente...