2025-12-05
InicioSindicato LABLABGarbiñe Aranburuk adierazi du "politika ausartagoak" hartu behar direla gurasotasun baimenetik harago

Garbiñe Aranburuk adierazi du «politika ausartagoak» hartu behar direla gurasotasun baimenetik harago

Euskal Telebistako "Egun On Euskadi" saioan izan da Garbiñe Aranburu idazkari nagusia, gaurkotasun gaiei buruz hitz egiteko. EAEko Funtzio Publikoko Mahai Orokorra eta Bizkaiko Metalgintzako borroka izan ditu hizpide, baita gurasotasun baimena ere, besteak beste.

Euskal Telebistako saioak formato berri bat asmatu du ikasturte berrirako. Aurreko eguneko gonbidatuak galdera uzten dio hurrengo eguneko gonbidatuari. Kasu honertan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gurasotasun baimenari buruzko galdera egin zion atzo Garbiñe Aranbururi, ea zer iruditzen zaion Jaurlaritzaren erabakia. LABeko idazkari nagusiak zintzo erantzun du: "Noiz (Martxoaren 8ko testuinguruan) eta nola (negoziazio mahaitik kanpo) egin zuten kontutan hartuta, propaganda da helburua".

Garbiñe Aranbururen hitzetan, "Jaurlaritzak ez du ezer berririk asmatu, Madrildik dator". Gurasotasun baimenaren neurria egokia dela esan du, baina "askoz politika ausartagoak" behar direla nabarmendu du.

Bizkaiko Metalgintzako borrokari buruz, Garbiñe Aranburuk adierazi du sektoreko langileek emandako erantzuna "izugarria" izan dela, eta, patronalaren eskaintza "guztiz ez nahikoa" denez, grebekin jarraitzea beste biderik ez dagoela.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...