2026-02-02
InicioIndustriaMetalDeba Beheako LABeko metalgintzako delegatuek herrialdeko hitzarmenaren aldeko kanpaina aurkeztu dute

Deba Beheako LABeko metalgintzako delegatuek herrialdeko hitzarmenaren aldeko kanpaina aurkeztu dute

Urtarrilaren 24an Deba Beheako metalgintzako delegatuek Eibarren izandako Batzarrean, herrialdeko hitzarmenaren aldeko dinamika aurkeztu zuten. Dinamika horren baitan, hitzarmenaren aldeko sinadura bilketa bat burutuko dute sektoreko enpresetan. Batzarraren ostean metalgintzako hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea egin zuten Eibarko Unzaga plazan.

Hurrengo astetarako plangintza

– Urtarrilaren azken astean eskualdeko poligono guztiak eta zubi guztietan propaganda jarriko da.

– Otsailaren 7an, kotxe karabana Deba Beheako eskualdean, Itziargo Correa Anayak enpresatik hasita, goizeko 8:30etan.

– Otsailaren 8an, Bilboko CONFEBASKen egoitzaren aurrean kontzentrazioa, metaleko sektoreaz gain, beste sektoreetako delegatuekin batera.

– Otsailaren 18an, Industrias Mail lantokiaren aurrean kontzentrazioa goizeko 11etan.

– Otsailaren 27an, Deba Beheako metaleko delegatuen batzarra, goizeko 10etan Eibarko LABen egoitzan kanpainari jarraipena emateko eta egunean bertan JAZZ ZUBIAURRE lantokiaren parean kontzentrazioa, eguerdiko 12etan.

– Hitzarmenaren aldeko sinadura bilketa kanpaina bat burutuko da sektoreko enpresetan.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha reivindicado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a trabajar y vivir en euskera

LAB ha reivindicado que el euskara tenga los mismos derechos que el castellano en las administraciones públicas de Hego Euskal Herria ante las administraciones...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...