Garbiñe Aranburuk adierazi du onartezina dela langileoi behin eta berriz eskatzea...

Naiz Irratian elkarrizketatu dute idazkari nagusia. Maiatzaren Lehenaren atarian hitz egin du, eta igandeko mobilizazioetan banaketa politiketan indarra jarriko dugula berretsi du.

Sindikatu eta eragileok Maiatzaren Lehen bateratura deitzen dugu Ipar Euskal Herrian

Inoiz baino beharrezkoagoa da gure indarrak batzea eta bizia eta lurra suntsitzen dituen sistema kapitalistaren aurrean alternatiba sinesgarri eta iraunkorra eraikitzea. Horrela, Ipar Euskal Herrian hainbat sindikatu eta eragilerekin batera antolatu ditugu Maiatzaren Leheneko mobilizazioak, CGT, BIZI!, FSU, ALDA, EBA, CFDT eta ETORKINEKIN Solidarite migrants-ekin batera, hain zuzen ere. Bi manifestazio egingo ditugu langileon egunean, biak ala biak 11:00etan abiatuko direnak, Baionan (Lan Burtsatik) eta Maulen (Gurutze Xuritik). “Mundu justu, jasangarri, solidario eta baketsu baten alde: gu gara alternatiba!” lemapean mobilizatuko gara.

Zutik, kanta, garaitzera goaz!

Hemen da Maiatzaren Lehena, eta LABek langile klasearen harrotasunaren eguna musikatu du, "El pueblo unido jamás será vencido" abesti historikoaren euskarazko aldaera eginda. Hain zuzen ere, Andreina Jolin musika talde nafarraren eskutik egin dugu abestia, "Herria, batua, inoiz ez garaitua" izenburupean.

Manifestazio bateratua egingo dugu Baionan, Maiatzaren Lehenean

Lapurdiko hiriburuko Lan Burtsatik abiatuko dugu mobilizazioa, 11:00etan, beste sindikatu eta eragilerekin batera.