2026-03-30
InicioIndustriaMetalBergarako Arcelor Mittaleko Lan Osasuneko sindikatukideek zuzendaritzaren jarrara aldatu artean Lan Osasun...

Bergarako Arcelor Mittaleko Lan Osasuneko sindikatukideek zuzendaritzaren jarrara aldatu artean Lan Osasun Batzordeetan ez parte hartzeko erabakia hartu dute

Bergarako Arcelor Mittaleko Zuzendaritzak Lan-segurtasuna, Lan osasuna eta Lan arriskuen prebentzioa ez dituela haintzat hartzen salatu dute Lan Osasun Batzordeko delegatuek. Honen aurrean eta zuzendaritzak jarrera aldatu artean Lan Osasun Batzordeetan parte hartzeari uko egingo diote. Bihar, urriak 16, protesta-bilkura egingo dute lantokiko sarreran.

Bergarako Arcelor Mittaleko Enpresa Batzordearen oharra
«Lan-segurtasuna, Lan osasuna eta Lan arriskuen prebentzioa lehen mailako arazoak dira behargin guztiontzat, gai hauetan egin daitekeen kudeaketa zuzenaren baitan egongo delako, neurri handi batean, langileriaren ongizatea. Honengatik, Bergarako Arcelor Mittaleko Lan Osasun Batzordeko delegatuek gogotsu jardun gara aipatu gaiak ahalik eta eraginkortasun handiagoz kudea daitezen, bagenekielako aipatu lankidetzak onurak ekarriko zizkigula guztioi. Tamalez, gure portaerari Enpresako Zuzendaritzak ez dio eskatzen ari ginen neurri berean erantzun.

Gure desadostasunak aspaldikoak dira, Batzorde hau beti azaldu delako hainbat metodo erabiltzearen aurka, adibidez: Zuzendaritzak lantokiko ezbehar-kopurua ezkutatzeko erabili ohi dituen baimen ordainduen, lan egokituen, eta abarren aurka. Hala ere, aipatu ezadostasunak ez dira traba izan lan osasun ordezkariok zintzotasunez egin dezagun lan Bergarako Arcelor Mittaleko Segurtasunari dagokion guztia hobetu dadin.
Dena dela, azken urtean, ondoz ondoko lan istripuen ondorioz, zuzendaritzak, aginte-katearen mailetan behin eta berriz zigortuz, errepresioaren bidea hautatu du, eta Batzorde honek egin dituen deiak ez ditu aintzat hartu, pedagogia-zereginak, heziketa eta inbertsioa baino, bere metodoak lehenesten dituelako, kontuan hartuz, lortzekotan, giro jasanezina eta lantoki honetan inoiz ezagutu ez den motibazioa galtzea lortu duela. Honi guztiari gehitu behar diogu, lehen, edozein istripu gertatzen zenean, Lan Osasun Batzordea deitzen zela jazo zena aztertzeko; gaur egun, hori egin beharrean, zigortu egiten du.
Honengatik guztiarengatik, gure Batzordeak jakinarazi nahi die Arcelor Bergarako beharginei eta baita iritzi publikoari ere, arazo hau bideratu arte, Lan Osasuneko sindikatukideak Lan Osasun Batzordeak egingo dituen bileretan ez dutela parte hartuko. Era berean, behargin guztiak deitzen ditu bat egin dezaten urriaren 16an, 13:30ak eta 14:30ak bitartean, lantokiko sarrera aurrean egingo den protesta-bilkurarekin.

Bergaran, 2012ko urriaren 12an»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Trabajadores del banco de sangre de Gipuzkoa en huelga para exigir mejoras laborales

El 30 de marzo, la plantilla del Centro Vasco de Transfusión y Tejidos Humanos de Gipuzkoa (banco de sangre) inició la primera jornada de...

LAB llama a la lucha en las gasolineras de Gipuzkoa tras considerar insuficiente la oferta de la patronal

Tras quince reuniones de negociación del convenio de estaciones de servicio, la patronal sigue sin realizar una oferta suficiente para alcanzar un acuerdo satisfactorio. El...

LAB critica que Pradales no haya hecho mención a la competencia para fijar el salario mínimo en su reunión con Sánchez

Pradales y Sanchez se han reunido hoy para abordar la transferencia de varias materias. En opinión de LAB, el lehendakari Pradales ha hecho una...