2025-05-17
InicioServicios PrivadosSalas de espectáculos y deportesBECeko langileek mobilizazioak hasi dituzte soldata murrizketen aurka

BECeko langileek mobilizazioak hasi dituzte soldata murrizketen aurka

Gaur, apirilak 4, BECeko langileek 2 orduko lanuztea eta elkarretaratzea egingo dute sarrera nagusian zuzendaritzak ezarri nahi dien soldataren %15eko beherapena salatzeko.


BECeko zuzendaritzak langileen ordezkariei jakinarazi die langile guztien soldatetan %15eko beherapena ezartzeko asmoa duela. Neurri horrek, gainera, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundia, BECen jabe diren bi entitate nagusienen oniritzia du. Komiteak eta langileek argi dute zuzendaritzarena dela BECek bizi duen egoeraren erantzukizuna, eta ez daude prest murrizketak onartzeko. Mobilizazioak hasi dituzte, langileei soldatak lapurtuz zuzendaritzak bere kudeaketa txarra ezkutatu nahi duela salatzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioa egingarria da eta onurak ekarriko dizkio euskal langile klase osoari

LGS propioaren alde esparru sindikalean, sozialean, politikoan zein instituzionalean lanean jarraituko dugu, gaurko mintegiak eskaini dizkigun ekarpenak presente izanik.

LABek BOST enpresako ordezkariei erabateko babesa erakutsi die Donostiako epaitegian, enpresaren aldetik jasaten ari diren jazarpenaren aurrean

LAB sindikatuak BOST enpresako bere delegatuei erabateko babesa erakutsi die, eta ohartarazi du beharrezkoak diren bideak jorratuko dituela bere ordezkarien eta afiliatuen defentsan.

Faxismoaren oldarraldi LGTBIfobikoaren aurrean, atzera urratsik ez!

LABen aldarrikatzen dugu sexu- eta genero-disidentzia sexualitatea askatasun osoz bizitzeko hautu zilegia baino gehiago dela: kapitalismo heteropratiarkalak esleitutako leku eta roletatik askatzen gaituen hautua da.