2024-04-19
InicioServicios PrivadosLimpiezaAuzo Lagun, lanaldia murriztearen aurka protesta Donostian

Auzo Lagun, lanaldia murriztearen aurka protesta Donostian

Euskal Autonomia Erkidegoko AUZO LAGUN enpresako hiru batzordeek deituta, elkarretaratzea egin da gaur goizean Donostian, Caja-Laboral Euskadiko Kutxaren egoitzan aurrean. Enpresa batzordeek salatu nahi dute garbikuntzako 130 lankide jasaten ari diren egoera larria. Caja Laboral-Euskadiko Kutxak, berriki Ipar Kutxarekin egin duen bat egitea baliatuz, aipatu langileen lanaldia bataz beste %35 murriztu nahi du.

AUZO LAGUNeko LANGILEEN PROTESTA DONOSTIAN, GARBIKUNTZAKO 130 LANKIDEREN EGOERA LARRIA SALATZEKO

«Euskal Autonomia Erkidegoko Auzo Lagun enpresako hiru batzordeetako ordezkariok deitu dugun prentsaurreko honen bidez, jendartean salatu nahi dugu garbikuntzako 130 lankide, gutxi gorabehera, jasaten ari diren egoera larria.

Caja Laboral / Euskadiko Kutxak, Ipar Kutxarekin berriki egin duen bat-egiteaz baliatuz, aipatu langileen lanaldia (batez beste) %35ean murriztu nahi du. Arduragabekeriaz, hozkeriaz, etikarik eta eskrupulurik gabe jokatuz, bi erakundeon arduradunek gure lankide asko eta asko txirotasunaren mugara eraman ditzakete. ETA HORI EZ DUGU INOLA ERE ONARTUKO!!

Bai, badago jarduteko beste moduren bat: adibidez, egunero CAJA LABORALEAN (Mondragon taldea) eta IPAR KUTXAN lan egiten duten garbikuntzako langile guztiei baldintzak duinak eutsiz. Dena dela, erakunde hauetako goi-kargudunek ez dute egoera horri eusteko gogorik azaldu.

Krisialdia, krisialdia, krisialdia, krisialdia,… azken urtetan patronalak (Caja Laboraleko eta Ipar Kutxako arduradunak barne) erabili duen hitzik gogokoena da. Eta egoera horretatik irteteko langileria deitzen dute lagun dezan. Une gorenetan bizi zirenean deitu al ziguten, pilatzen ari ziren eta pilatzen ari diren irabazien partaide izan gintezen ala? Ez, inondik inora!

Ba al dakizue sukurtsaletako bulegoak garbiak egon daitezen langile batzuek garbitzen dituztela? Bai ba!! Ba hauek ere gure lankideak dira!

Krisialdia ez badugu guk sortu, ez dugu onartuko honen ondorioek suntsi gaitzaten! Ez dugu onartuko, EZ GARELAKO HONEN ERANTZULE!

Banku eta kutxetako goi-kargudun hauen boterea (hauxe da adarjotzea!) hazten ari da (nahiz eta azken urteotan sinestarazi nahi diguten hauek bestelako jarreraz jokatzen dutela). Krisialdiaren aitzakia pean, legeak, araudiak eta jardunbideak sortzen ari dira, aspaldiko helburu bakarrez: gainezka dauzkaten patrikak gehiago betetzen iraun dezaten, beti ere, langileriak egin neke askoren kostuz.

Beren diru-kutxak beterik iraun dezaten, langileriari eskatzen digute beren galerak sozializa ditzagula. Gaur egun, iraganean bezala, eskrupulurik gabeko elite hau gurea ez den partidua jokatzen ari da.

Euskal Kutxa izenekoa (Espainiako) lan erreformaz baliatzen da garbikuntzako BEREN langileei lanaldia murrizteko, eta honela lan baldintzak zorrozki kaskartzen dizkie! Ez dugu onartuko, Kutxa Seguruaren izenpean, gure ogiarekin jolas dezaten! Zer nolako segurtasun mota saltzen digu langileak gisa horretan tratatzen dituen kutxa batek? Zer nolako euskal esparrua babestuko du horren latza eta garratza den lan erreforma (Espainiakoa) bere egiten duen eta erabiltzen duen kutxa batek?

Gu emakumeak gara; guk, diru-gose diren junki hauek eragin duten ekonomiaren hondamen honen ondorioak bortizkien jasaten ari den taldea osatzen dugu.

Guri ekonomikoki lapurtzen saiatuko dira, baina hala ere, ez digute inoiz DUINTASUNA ostuko! Murrizte bidegabeak ezartzen saiatuko dira, baina aurrez aurre aurkituko gaituzte, guk sinesten dugulako badela jarduteko beste modu bat! Gure eskubideen eta lanpostuen alde, jadanik ohitu garena egiten egingo dugu: BORROKATU, BORROKATU ETA BORROKATU! Ez gara egonean geldituko!

Ez dugu onartuko, ekonomia harien erabilpenaz jabetzeko, banku handiei eta gisa honetako azpikeriatan dabiltzan erakundeei, gu guztiona den dirutza-publikoa sartu izanak ardurako kontsumoa, elkartasuna eta duintasuna bezalako balioak itzal ditzan. Aipatu baliook langileriarenak izaten diraute.

Honen bidez, irmotasunez eskatzen dugu CAJA LABORALAK EZ ditzala aldaketa kriminal hauek gauza; eskatzen dugu ere, eragindako lankide guztiak jar ditzala Auzo Lagunek, berehala eta berriro, lanean.

Donostia, 2013ko urtarrilak 25» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Tras la jornada de 24 horas realizaremos hoy un paro de dos horas en Ugao, convocado por los y las trabajadoras de la empresa...

La plantilla de Envases esta secundando una huelga que comenzó el 8 de Abril por el ERE que la multinacional presentó hace ya mas de un mes.

Firmamos un acuerdo que mejora las condiciones laborales en Haurreskolak

El acuerdo, que ya está en vigor, implica la prórroga de los contratos por producción, el procedimiento para ampliar la relación de puestos de trabajo y avances en la reducción de jornada por edad.

Denunciamos que la realización de horas extras en las villavesas en 2023 eliminó 16 puestos de trabajo

La sección sindical de LAB en el transporte urbano de la Comarca de Iruñea —denominado popularmente como ‘villavesas’ y gestionado actualmente por la empresa TCC— ha emitido una nota en la que explica y denuncia que la suma de las horas extras y complementarias realizadas en 2023 fue de 27.608 horas, una cantidad escandalosa que elimina 16 puestos de trabajo a jornada completa, lo que es totalmente contrario a la distribución equitativa del trabajo.