2026-03-12
InicioSin categorizarAmatasun eta aitatasun prestazioak IRPF zergan aitortzetik libre uzteko deia egin dugu

Amatasun eta aitatasun prestazioak IRPF zergan aitortzetik libre uzteko deia egin dugu

Madrilgo Justizia Epaitegi Goreneko epai batek ebatzi berri du amatasun zein aitatasunagatik jasotako prestazioek IRPFan aitortuak izatetik libre egon behar dutela, Ogasunari kontzeptu horregatik jasotako dirua langileari itzultzera behartuz. Modu honetan, epaitegiak orain arte Ogasunak ezarritako irizpideen kontra egin du, eta, epaiak jurisprudentzia ezarri ez badu ere, Madrilgo erkidegoan behintzat 2012tik hona ogasunak kontzeptu honengatik jasotako dirua erreklamatzeko aukerari ateak zabaldu dizkio.

Euskal Autonomi Erkidegoan, hiru foru aldundiek 2012. urtetik aurrera Gizarte Segurantzak ordaindutako amatasun eta aitatasun prestazioak IRPFan deklaratu beharrekoak bezala ezarri zituzten, urte horretara arte Araban prestazio hauek IRPFen aitortu behar izatetik libre baitzeuden.

LABetik aldundiei dei egiten diegu Madrilgo Epaitegiko epaiak ezarritako irizpideak bere egin eta Gizarte Segurantzak ordaindutako amatasun zein aitatasun prestazioak IRPFetik libre utz ditzaten, erkidego autonomoek zein udal instituzioek kontzeptu hauengatik ematen dituzten prestazioekin egiten duten bezala.

Era berean, 2012.urtetik Gizarte Segurantzak ordaindutako amatasun edo aitatasun prestazioak jaso dituztenei kendutako dirua itzultzeko bitartekoak martxan jar ditzatela eskatzen diegu aldundiei. Norabide berean, 2012. urtetik hona amatasun edo aitatasun bajan egon direnei dagokien Ogasun Bulegoan erreklamazioa egitea gomendatzen diegu, presio neurri honek ere aldundiek hartu beharreko erabakian eragin dezaketelakoan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB no acudirá a la reunión del Grupo para la Defensa Industrial convocada por el consejero de Industria, Transición Energética y Sostenibilidad del Gobierno...

La decisión se fundamenta en la ausencia de garantías respecto al objetivo real de dicho espacio. LAB no acudirá a la reunión convocada para hoy,...

[OPINIÓN]: A la Presidenta Chivite y a la dirección de PSN, Contigo Zurekin y UPN

Somos Begoña Agundez Rodríguez y Gilda Elisa Solares Alonzo delegadas de ELA y LAB en la residencia de ancianos Amavir Mutilva y en la...

LAB y ELA notifican a la patronal CEN otra convocatoria para el 25 de marzo, exigiendo que se siente a negociar un salario mínimo...

Representantes de los sindicatos LAB y ELA se han reunido hoy con responsables de la Confederación Empresarial Navarra (CEN) para abordar la posibilidad de...