2025-12-18
InicioMujeresMartxoak 8ALERTA FEMINISTA!. "Feminismoa, inoiz baino beharrezkoagoa"

ALERTA FEMINISTA!. «Feminismoa, inoiz baino beharrezkoagoa»

Aurtengo martxoaren 8an ere, ehun urtetik gora erreibindikatzen daramagularik, emakumeok adi gaude eta mobilizazioari eusten diogu, aurre egiten ari baikara gure eskubide sozial eta laboralik funtsezko eta oinarrizkoenak ukatzen dizkiguten eraso neoliberal patriarkalei.
EZ DA EGIA emakumeok ajusteak eta erreforma estrukturalak behar ditugunik. Ez, bederen, emakumeak bizimodu gero eta prekario, duintasunik gabe eta txiroago bat izatera makurrarazi nahi dutenei mesede egiteko. Pobrezia feminizatzen ari da. Emakumeok egindako ugaltze eta zainketa lana, bizitzari berari eusteko ezinbestekoa, ez da aintzat hartzen, eta kapitalaren nahiz merkatuen esku uzten ari dira. Honela agerian geratzen da ezkutuko krisia, zainketen krisia.

EZ DA EGIA krisia unean-unekoa denik eta irtenbide gisa ezartzen diren erabakiekin zinezko berdintasuna iritsiko denik. Hau sinestea gaitza da, botere ekonomikoa -gehienbat gizonezkoen esku dagoena- eta erakundeen igualitarismo formala zoriontsu ezkonduta bizi diren aldetik.

HORI DENA GEZURRA DA! Horregatik, emakumeok adi egon behar dugu, jarrera aktiboan eta antolatuta, gainera datozkigun murrizketen aurrean. Horrenbestez, mugimendu feministak benetako alternatiba erradikal bihurtzen dira, funtzio politiko-publikoak, aldaketarako benetako indarrak gera arazi nahi dituztenak, gero eta legitimitate gehiago galdu ahala. Feministok nagusi den eredu kapitalista heteropatriarkala zalantzan jartzen ari gara, eta hala jarraituko dugu.

EMAKUME GUZTIAK OHARTARAZI NAHI DITUGU:

Lan ordaindua dutenak; INEMeko ilarak osatzen dituztenak; ezkutuko ekonomian murgilduta daudenak; ikasketak amaitu berriak direnak; ibilbide laborala burutzekotan daudenak; gizarte-laguntza eta -prestazioak jasotzen dituztenak; etxe-langileak; baserritarrak; ama izan nahi dutenak, baita izan nahi ez dutenak ere; beste pertsona batzuk zaintzen dihardutenak; beren herritik atera eta berton hiritartzat hartzen ez dituztenak; beren eskubide sozial eta ekonomikoak ezin goza ditzaketenak gaigabezi bat dutelako; etab.

EZezko kolektibo baten oihartzuna aditzen da proiektu politiko feministan. Ezezko ozen, bateratua botere publiko eta faktikoei, zeinek gure borroka, konkista eta lorpen historikoen irabazi eta plusbaliak kapitalari ematen baitizkiete.

Alerta egoeran gaude, eta ekintza beharrezkoa da: emakumeon eta mugimendu feministen egitekoa erabakigarria da hari aurre egiteko eta eraldatzeko daukagun ahalmena erakusteko.

Hori guztia dela eta,

BAI FEMINISMOARI ETA KALEKO BORROKA FEMINISTARI!
BAI GURE ESKUBIDE SOZIAL ETA LABORALEI!
FEMINISMOA, INOIZ BAINO BEHARREZKOAGOA!
GORA BORROKA FEMINISTA!

BEA, BF, MUNDUBAT, MUGARIK GABE, COORDINADORA ONGDs EUSKADI, EB, ELA, LAB, STEE/EILAS, ESK, CCOO, UGT

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek langileen etorkizuna argitzeko eskatu die Arcelor AMDS eta enpresa batzordeari

LAB sindikatuak salatu du langileen etorkizunari buruzko informazio falta nabarmena dagoela Arcelor AMDSek Legasako lantokiaren itxiera-prozedura abiatu zuenetik, eta UGTk —langileei inolako kontsultarik egin...

LAB reafirma su apuesta por la acción sindical antirracista en el Día Internacional de las Personas Migrantes

Hoy, Día Internacional de las Personas Migrantes, y todos los días, en LAB queremos reconocer a estas y estos compañeros por estar sosteniendo en muy malas condiciones laborales sectores fundamentales de la economía vasca, y sobre todo, poner en valor su aportación social, cultural y política en los pueblos y barrios de Euskal Herria.

LAB exige en Gasteiz garantías legales para poder trabajar y vivir en euskera en los servicios públicos

Ante los partidos y sindicatos euskaráfobos, es hora de defender con firmeza el derecho a trabajar y recibir atención en euskera. Por ello, LAB...