2026-06-18
InicioPrimero de Mayo 2017Ainhoa Etxaide: "Euskal Estatu bat eratzea da gure herri proiektua, eta orain...

Ainhoa Etxaide: «Euskal Estatu bat eratzea da gure herri proiektua, eta orain da momentua»


Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin, Euskal Herriko kaleak hartu ditugu milaka eta milaka langilek, Euskal Estatua aldarrikatzeko. Burujabetza osoa behar dugu aldaketa soziala gauzatzeko, garai berri bat irekitzeko, eta hala aldarrikatu dugu Baiona, Iruñea eta Bilboko manifestazioetan. Mobilizazioa ezinbesteko tresna da politika instituzionaletan eragiteko. Herriak prozesu soberanistaren palanka izan behar du. Bada, Maiatzaren Lehenean, langileok erakutsi dugu garai berri baten bila goazela.

"Langile herria da gurea. Langileak gara, bai, eta harro gaude. Gure eguneroko borrokak balioan jartzeko eguna da gaurkoa, prekarietatearen kontra, justizia sozialaren bila, bizitzea merezi duen bizitza baten alde martxan gara".

Bilboko ekitaldian esandakoak dira horiek, Bizkaiko hiriburuko kaleak hartu dituen manifestazioaren amaieran esandakoak. Hain zuzen ere, Sabin Etxearen aurrean hartu dugu hitza, EAJren egoitza nagusiaren aurrean, Maiatzaren Lehena dela eta.

"Gora Maiatzak Lehena" oihukatuz ekin dio bere agerraldiari LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek, eta langile klaseak kapitalismoaren aurrean ez duela etsiko nabarmendu du: "Kapitalismoaren benetako garaipena langileok borrokari uko egitea da. Zenbatetan eskatu digute hori. Eta hori ez dute lortu, ez Euskal Herrian. Mobilizatzen den jendea dagoen bitartean kapitalak arazo bat du: alternatiba bizirik dagoela. Ezer ospatzeko ez dugu, baina harro esan dezakegu gurekin jai dutela".

EAJrentzat ere hitzak izan ditu, eta alderdi jeltzalearen egoitzaren aurrean egindako elitaldian iruzur gehiagorik ez dugula onartuko azpimarratu du: "Euskal Estatu bat eratzea da gure herri proiektua, eta orain da momentua". Ildo honetan, LABek burujabetza prozesua abian jartzeko konpromisoa duela berretsi du, beti ere aldaketa politiko eta soziala erdiesteko.

GARAI BERRIA, GURE GARAI
Garai berri baten atariko Maiatzaren Lehena izan daitekeela diogu, aldaketa garaia, gure garaia, langileon garaia izan behar duelako. Hor daude aukerak, baina arriskuak ere badaude, iruzur berri baterako arriskuak. "Horregatik, hemen gaude. Aurrean gaituzte, eta izango ere, gure herriaren burujabetza nahia ukatzen duten horiek, aldaketa sozialari ateak ixten dizkiotenek, gure prekarietatearen kontura beren poltsikuak betetzen jarraitu nahi duten horiek", adierazi dugu Sabin Etxearen aurrean.

Bilbon ez ezik, Baionan eta Iruñean ere mobilizatu gara Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin. Bertan ere Euskal Estatua aldarrikatu dugu, burujabetza osoak bide emango bailioke aldaketa sozialari.
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La plantilla de CEMOSA denuncia que el amianto mata

El pasado 9 de mayo falleció el trabajador de CEMOSA, empresa situada en Atxondo, Juan Mazorriaga Maguregui Matxorri, como consecuencia de su exposición al...

Seguimiento masivo de la huelga en la planta embotelladora de PEPSICO de Etxebarri-Ibiña

La plantilla de PEPSICO está secundando una jornada de huelga, a convocatoria de su comité de empresa, para denunciar el uso abusivo y arbitrario...

Desde LAB exigimos que se corrija inmediatamente la financiación del salario de las trabajadoras familiares

Tras la instancia presentada en el Departamento de Derechos Sociales del Gobierno de Nafarroa, en marzo recibimos la respuesta de que se iba a realizar un “análisis” de los módulos de financiación de las trabajadoras familiares recogidos en el DF 48/2020. Tres meses después aún no tenemos una respuesta y este colectivo de los servicios sociales de base sigue sufriendo un agravio comparativo intolerable.