2025-12-05
InicioNo a fiestas impuestasAbenduak 6, inposatutako jai egunen aurrean planto egin eta lan eguteko propioa...

Abenduak 6, inposatutako jai egunen aurrean planto egin eta lan eguteko propioa aldarrikatzeko eguna

Beste urte batez Espainiako konstituzioaren ospakizuna inposatzen zaigularik, lan egutegi propioa aldarrikatzeko eguna dugu gaurkoa. Hala, inposatutako jai egun eta ospakizunen aurrean planto eginez, LAB sindikatua lanean da gaur ere, eta egoitza guztiak zabalik izango dira betiko ordutegiarekin. Era berean, Independentistak Sareak Durangon deitutako Martxa Berdearekin bat egin eta antolatutako ekimenetan parte hartzeko deialdia luzatzen diegu langile eta euskal herritar guztiei.

Jai inposaturik ez!

LAB sindikatua ere badoa, "Euskal Herriak #Independentzia aldarri", Independentistak Sareak abenduaren 6rako antolatu ekitaldietara

«LAB sindikatuak bat egin nahi du Independentistak Sareak, independentzia aldarri, datorren abenduaren 6an Durangon deitu duen Martxa Berdearekin.

Bagoaz, Euskal Herriak independetzia lelopean antolatutako egitarauaren baitan arratsaldeko 17.00etan Landako gunetik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egiten diegu euskal langileei eta herritarrei, orohar.

Estatu espainiarra egiturazko erreformak burutzen ari den honetan, lurralde ereduaren inguruko erabakiak hartzen ari delarik, ezin premiazkoagoa egiten zaigu independentziaren aldarria. Bizi dugun krisialdi bortitzak sakoneko aldaketak eskatzen ditu, eta aldaketa horiek Euskal Herriaren eta euskal langileon interes eta beharrei erantzun behar diete.

Krisiaren aurrean ez da nahikoa arazoak gainditzeko edo zuzentzeko neurriak hartzea edota exijtzea, krisiari irtenbidea emateko benetako alternatiba bat eraiki behar dugu, eta horrek burujabetza prozesuan aurrera egitea eskatzen du, independentismoan baitago Euskal Herriarentzat alternatiba estrategiko bakarra, eredu ekonomiko, politiko nahiz sozialari dagokionez.

Euskal Herriak Europan Estatu izateko baldintzak baditu. Posible ez ezik, beharrezkoa ere badu Euskal nazioak independentzia. Sakoneko aldaketak burutuko diren garai honetan, “Espainia” proiektuaren egiturazko arazoak inoiz baino ageriagokoak dira, krisiak egiturazko arazoak handitzea ekarri baitu. Aldaketak ekidin ezinak dira. Aldaketa horien nolakotasuna da jokoan dagoena. Eta hor, independentziaren bidera gero eta herritar gehiago ari da batzen, ikusirik, krisiaren ataka larriaren aurrean herri honi bestelako eredu ekonomiko, politiko eta sozial bat bermatuko dion proiektu bakarra independentziarena dela.

Euskal Herriak bere bidea hartu behar du. Espainiaren aurrean planto egiteko unea da. Planto, Espainian indarrean den legediaren ezarpenaren adierazle den konstituzioaren egunaren aurrean, nazioen eskubideak urratzeko sortua izanik, euskal herritarron eskubideak zapaltzen eta ukatzen jarraitzen baitu.

Euskal Herrian, 2012ko abenduaren 5ean»

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...