2026-03-20
InicioNotasZerbitzu PribatuakMobilizazioak Indusal-eko kaleratzeen aurrean

Mobilizazioak Indusal-eko kaleratzeen aurrean

Indusaleko langileak gara eta gaur konbokatu zaituztegu enpresa honetan ematen ari den egoera azaltzeko eta aldi berean argi uzteko, orain dela lau urte bezala, ez garela ixilik geratuko. Nahiz eta azken erreformak enpresari ematen dion azken hitza, guk gure bertsioa emateko aukera guztiak bilatuko eta erabiliko ditugu.
Gaur, datozen egunetan gertatuko den bezala, ezin izango gara kaltetutako langile guztiak egon, printzipioz, apirilaren 24 arte Arrigorriagako lantegian lanean jarraitzen dugulako.

Hasteko, azaldu nahi dugu 2008an Indusalen zegoen egoerak hilabete eta erdiko grebara bultzatu gintuela. Langileok jasaten genuen sexuagatiko diskriminazioa arinduko lukeen hitzarmena exijitzeko egin zen greba. Emakumeok gizonezkoek baino 300 euro gutxiago kobratzen genuen; gizonek soilik izaten zituzten larunbatak libre; diskriminazioa lanpostua eskuratzerako orduan, etab.

Gatazka hitzarmenaren sinadurarekin amaitu zen. Honek, modu mugatuan prekarietatea txikitzen zuen eta neurri batean, generoaren arabera diskriminazioa konpondu. Garaipen handia izan zen guretzat hitzarmen hori sinatzea, enpresak langileekin akordioetara heltzeko zuen itxitasun historikoa kontuan hartuta.

LAB sindikatua eta gu ez ginen izan enpresa honetako diskriminazioa salatu genuen bakarrak, Berdintasunaren Defentsoriak zein Lan Ikuskaritzak ere detektatu zuten eta azken honek, bi arau-hausteko akta egin zituen: bata sexuagatiko diskriminazioarengatik enplegua eskuratzerakoan eta bigarrena sexuagatiko diskriminazio hori konpontzeko, soldata eta asteko atsedenean.

Lau urte beranduago, 2012ko urtarrilean eta hitzarmenerako negoziazio mahaia berriro irekitzeko beharrarekin bat eginez, enpresak estintzioko Enplegu Erregulazio Espendientea aurkezten du arrazoi produktiboengatik 25 langilerentzat. Aurkeztutako zerrendan, 2008an greba egin zuten langileen ia %100 zegoen. Egungo langileen %32ak soilik hartu zuen parte greba hartan, hala ere, espedienteak eragiten dien %84k hartu zuen parte gatazkan.

Eusko Jaurlaritzak espedientea bertan behera utzi zuen eta ez zion enpresari utzi aipatu arrazoiengatik inor kaleratzen, gainera, aintzat hartu zuen balizko diskriminazioa langileen aukeraketan.

Indusaleko zuzendaritzak, egungo erreformak ematen dizkion tresna berriak makurki erabiliz, aurrera jarraitzen du langile batzuk kaleratzeko asmoarekin. Helburua, langile batzuk zigortu eta besteei mezu zuzena bidaltzea. Honela, administrazioaren ebazpenari entzungor egiteaz aparte, 23 langile kaleratu nahi ditu lekualdatze kolektiboz mozorrotuz (Huelva, Kordoba, Pontevedra, Guadalajara eta Valentziara). Inolako zalantzarik gabe, Indusal-en gogoa ez da lekualdatzea, kaleratzea baizik.

Eta zalantzarik balego, uste dugu hau desagertu egingo litzatekeela guk egunero ikusten duguna ikusi ahalko balitz. Adibidez, lan nahikoa ez dagoela justifikatzeko bezero batzuen materiala beste enpresa batera bidaltzen ari dira. Bada beste kontu bat ulertzeko zaila dena, nola lekualdatzen gaituzten duela ez asko estintzioko espedienteak burutu dituzten lantegi batzutara.

Bada ulertzen ez dugun beste kontu bat. Administrazioak bertan behera utzitako espedientea 175 langilerentzat zen. Egun, kaleratze kopurua berdina planteatzen da 165 langiletako plantilan.

Gure ustez arrazoi nahikoak ditugu gure lanpostuak defendatzeko eta horrela egingo dugu, mobilizazio ezberdinak burutuz. Tinko eutsiko diogu babes posible guztiak jasotzeko ahaleginari eta eraso hau salatzen jarraituko dugu, berau gelditzea lortu arte.

Arrigorriagan, 2012ko apirilaren 11an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB llama a luchar con todas nuestras fuerzas contra la discriminación racial

Que no sea un día corriente. Que sirva para, de verdad, avanzar en algunos de los (muchos) pendientes que tenemos. Como organización sindical, LAB, podemos optar por ser un tentáculo más del pulpo o, por el contrario, luchar con todas nuestras fuerzas contra él

LAB llama a las y los trabajadores vascos a participar masivamente en Korrika

Mañana comenzará la 24ª edición de Korrika en Atharratze, bajo el lema Euskara Gara, y el sindicato LAB se ha sumado un año más a la Korrika, tal y como lo ha hecho desde el inicio de esta gran carrera en favor del euskera. Ha adquirido varios kilómetros y su militancia está participando activamente en la organización de Korrika, tanto en comités locales como en los centros de trabajo. Ahora es el momento de salir a la carretera. Por ello, LAB hace un llamamiento a los y las trabajadoras vascas a reforzar la ola en favor del euskera a partir de mañana.

LAB exige soberanía, el control público de la economía y un salario mínimo propio para asegurar condiciones de trabajo y vida dignas aquí

El Consejo Económico y Social de Nafarroa (CES) ha celebrado una reunión extraordinaria con el objeto de analizar el impacto de la guerra de...