2024-04-29
InicioPrimero de Mayo 2018Eskualdez eskualde mobilizatuko gara Maiatzaren Lehenean

Eskualdez eskualde mobilizatuko gara Maiatzaren Lehenean

"Lan, bizi, herri duina" izango da aurtengo leloa, eta bi erronka izango ditu ardatz: eraldaketa sozialerako grina gauzatzeko mobilizazio soziala indartzea; eta aldaketa sozialerako grina edo gogo hori burujabetza prozesuarekin lotzea.

LABek aurtengo Maiatzaren Leheneko bere irakurketa eta egun horretarako deituko dituen mobilizazioen berri eman du gaur Bilbon, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu, Antolakuntza Idazkari Izaskun Garcia eta Komunikazio idazkari Maider Jauregiren eskutik. Eskualdez eskualde hainbat mobilizazio egingo ditugula jakinarazi dute, "Lan, bizi, herri duina" leloarekin.

Maiatzaren Leheneko aurtengo leloa langile eta herri moduan ditugun helburuen erakusle da. Helburu potolo horiek bi erronka nagusi dituzte ardatz, eta horiei buruz aritu da Garbiñe Aranburu.

Lan, bizi, herri duina helburu, herri honetan dagoen eraldaketa sozialerako grina gauzatzeko mobilizazio soziala indartzea litzateke lehen erronka.

Aranbururen hitzetan, "eredu berri bat eta aldaketa soziala aldarrikatzen duen mobilizazio soziala bizi bizirik dago. Emakumeak kalera atera gara, pentsionistak kalean daude, hainbat dira lantokiz lantoki borrokan dauden langileak"

Era berean, Langileen borrokari esker lortu da Tubos Reunidoseko EREa atzera botatzea, Nafarroako klausula sozialen legea onartzea.

Sindikatuko idazkari nagusiaren hitzetan, "LABek lan munduan eragin eta lan mundutik eragitea du helburu, lantokietan ekintza sindikala indartuz, borroka eta grebak sustatuz. Baditugu proposamenak eta badugu zer borrokatu: 1.200 euroko gutxieneko soldata, 35 orduko lan astea, soldata arrakalarekin amaitzeko, pribatizazioa eta azpikontratazioari aurre egiteko, lanetik bizirik bueltatzeko, 1080€ euroko gutxieneko pentsioa…

Pentsionistak eta emakumeak mobilizatu diren moduan, langilego osoa mobilizatu behar da eta lantokietan ere ari dira ugaritzen gatazkak: bulegoetako langileak, gipuzkoako hotelak, Vicinay, Dia supermerkatuak….

Hala, lantokiz lantoki ematen dugun erantzunaz harago, erantzun orokorragoak behar dira: "Inboluzio sozialak hainbat adierazle ditu, baina guretzat azpimarragarria da Akordio Interprofesionalaren kontrako erasoa. Inpugnazioaren helburua dugun burujabetza maila mugatua erasotzea da. Injerentzia argi bat da, 155en artikulua lan harremanetara ekartzea dela esan dezakegu. Bertako hitzarmenak negoziatzeko dugun eskubidearen kontra jotzen du zuzen zuzenean, euskal langileon erabaki ahalmena erabat mugatuz. Eraso larria da eta tamainako erantzuna emateko deia luzatu dugu, eta ez dirudi beste sindikatuak horretarako prest daudenik. LAB mobilizatuko da estatalizazioaren aurka eta Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren alde".

Garbiñe Aranbururen esanetan, "mobilizatu behar dugu, ez bakarrik Madriletik datozen erasoen aurrean. Bizi dugun prekarizazioaren erantzuleak ez daude Madrilen bakarrik. Edozein instituzioren ardura izan beharko luke lan eta bizi duina bermatu eta herri duina eraikitzea. Gutxieneko pentsioa, 1.080 bermatu daiteke edota Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Herri Ekimen Legegileak aldarrikatzen duen bezala, herritar guztiei oinarrizko errenta eta etxebizitza bermatzea posible da".

Aldaketa sozialerako grina edo gogo hori burujabetza prozesuarekin lotzea litzateke bigarren erronka, burujabetza prozesuari ekiteko garaia delako.

Garbiñe Aranbururen arabera, "fase politiko honen helburua ezkerretik elikatuko den burujabetza prozesua martxan jartzea izan behar da. Eraldaketa sozialean aurrera egingo badugu, lan duina, bizi duina eta herri duina eraikitzeko, ezinbestekoa da burujabetza eskuratzea".

Esan bezala, bizi bizirik dagoen aldaketa sozialerako grina eta behar hori gauzatzeko burujabetza prozesua martxan jartzea ezinbestekoa da: "Ez dago eraldaketa sozialik erabaki ahalmenik gabe. Ez dago lan, bizi, herri duinik Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua eraikitzeko tresnarik gabe".

LABeko ordezkariaren hitzetan, "Estatuak birzentralizazioaren aldeko apustu argia egin du eta tentaldia dagoenari eustea izan daiteke. Estatutua betetzeko eskaera luzatu dio Urkullu lehendakariak berriro ere Madrilgo gobernuari, guretzat motz geratzen den eskaera. Guk ez diogu gaurko markoari eutsi nahi, ez dugu Autonomia Estatutuan geratu nahi, erabat mugatua delako. Autonomia Estatutuak eta Amejoramanduak esan nahi dutena da gutxieneko soldata, lan baldintzak, pentsio sistema eta abar Madrilen erabakitzen jarraitzea".

Estatus politiko berriaren eztabaidak erabakitzeko eskubideari irtenbidea eman behar dio eta enplegu eta babes sozial gaietan eskuduntza guztiak aldarrikatzen ditugu berriro ere. Estatus politiko berriak Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua eraikitzeko tresnak bermatu behar ditu.

Garbiñe Aranbururen esanetan, "EAJren Gobernua ez dugu bide honetan ikusten. Aurrekontuen negoziazio fasea azken txanpara heltzen ari da. EAJk herritarren gehiengoaren beharrei muzin egin eta berriro ere alderdi korrupto eta antidemokratiko baten eskuetan dagoen gobernuari estabilitatea emateko prestutasuna adierazi du. PPren aurrekontuak, patronalaren klase interesak defendatzen dituen aurrekontuak babesteko, prestutasun osoa du EAJk. Hori da, eta ez besterik, Estatuarekin aurrez aurre ez jartzeko arrazoia. EAJk ez du burujabetzan sakontzearen beharrik, egungo eskuduntzak eta kontzertuak ematen dituen aukerak nahikoak ditu, CONFEBASKen interesak zaintzeko".

Estatuak Kataluniarekiko darabilen errepresio bortitzak apur bat desitxuratzen dio argazkia eta 155.en artikuloaren inguruan hartu duen jarrera antzerki hutsa da, Garbiñe Aranbururen ustez: "155.en artikuluaren mehatxuak, Katalunian gobernua osatu edo ez, bere horretan jarraituko du".

Garbiñe Aranbururen arabera, "eraldaketa soziala eta burujabetza guztiz lotuak dauden eztabaidak dira, lantokietan eta kalean egiten ari garen mobilizazioak, benetan alternatiba orokor batean gauzatuko badira ezinbestekoa.

Sindikalgintza abertzaleak ezin du eztabaida honetatik kanpo geratu, ezin du begirale papera jokatu, ezin ditu aliantza horretan aurrera ez egiteko etengabe aitzakiak bilatu: "Eragile aktibo izan behar dugu, prozesua martxan jartzen laguntzeko, prozesu hori ezkerretik elikatzeko eta prozesu horretara langileen gehiengoa ekartzeko. LAB prest dago horretarako".

Mobilizazioak:

ARABA
Gazteiz. Bilbo Plaza 12:00etan
Oion. Herriko Plaza 12:30ean
Laudio. Lamuza Plaza 12:30ean

BIZKAIA
Basauri, Benta plaza 12:30
Bilbo. Zabalburu 12:00
Gernika, Udaletxean 12,30
Markina. Zelaia 12:30
Mungia. Udaletxea 12:30
Sestao Kasko plaza 12:30
Zornotza Zelaieta parkea 12:00

GIPUZKOA
Donostian. Bulebarra 12:00
Eibarren. Untzaga Plaza 12:00
Hernanin. Gudarien Plaza 12:00
Irunen. Txanaleta Plaza 12:00
Ordizin. Plaza Nagusia 12:00
Tolosan. Triangelu Plaza 12:00
Zumaian. Beheko Plaza 12:00

NAFARROA
Altsasu. Foruen plaza 12:30
Doneztebe. Avia gasolindegia 12:00
Iruñea. Gazteluko plaza 12:00
Lizarra. Udaletxea 12:30
Tafalla. Nafarroa plaza 12:00
Tutera. Foruen plaza 12:30

IPAR EUSKAL HERRIA
Baiona. Tren geltokia 11:00
Maule. Kurutze Xuria 11:00

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las y los trabajadores de Intervención Social de Bizkaia, exigimos a Gizardatz y Geroan que abandonen la posición boicoteadora que lleva a que el...

Los y las trabajadoras de Intervencion Social de Bizkaia llevamos desde el año 2022 sin convenio y con más de 8 días de huelga, varios días de movilización, incluidos ayunos, con la determinación de lograr un convenio que dé reconocimiento a la labor que realizamos.

Exigimos medidas para garantizar la salud laboral en el caso del amianto en CAF

Con motivo de la celebración ayer del Día de la Salud Laboral, los trabajadores y las trabajadoras de CAF han comparecido para informar sobre una cuestión relacionada directamente con el tema: el amianto.

Denunciamos la actitud de la empresa con las y los huelguistas de Imegar y reivindicamos la legitimidad de la lucha

Durante estos días las y los trabajadores de Imegar (Laudio) han estado movilizándose y pidiendo a la empresa que readmita a sus compañeros de trabajo y que de solución a este conflicto.