2026-02-03
InicioAcción PolíticaIrailaren 10ean Donostian #kalera irtengo gara bakea eta askatasuna irabaztera

Irailaren 10ean Donostian #kalera irtengo gara bakea eta askatasuna irabaztera

Atzo, Kalera Kalera dinamikatik, ezker abertzaleak irailaren 10ean Donostian izango den manifestazioa iragarri genuen. Mobilizazioa eguerdiko 13:30ean hasiko da Bulebarretik eta euskal jendarteari bertan parte hartzeko deia luzatu nahi diogu.

Atzo, Kalera Kalera dinamikatik, ezker abertzaleak irailaren 10ean Donostian izango den manifestazioa iragarri genuen. Mobilizazioa eguerdiko 13:30ean hasiko da Bulebarretik eta euskal jendarteari bertan parte hartzeko deia luzatu nahi diogu.

AGERRALDIAREN EDUKIAK
"Lehenik eta behin, hemendik, Kepa del Hoyo zenari gure aitortza eta omena. Izan dadila sakabanaketak eragindako azken heriotza. Era berean, euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztiei gure babes eta animo guztiak bidaltzen dizkiegu.

Euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztiak Euskal Herriko kaleetan nahi eta behar ditugu. Maite ditugulako / zaituztegulako gure aldamenean nahi/behar zaituztegu.

Abiatu berri den kurtso politikorako gauza bat eskatu nahi diegu eragile sozial, sindikal eta politikoei, aintzat hartzeko, eta beraien agenda politikoan sartu dezatela presoen auzia. Herri honek bakea eta askatasuna merezi dituelako. Eta bakea lortzea guztion ardura denez, guztioi dagokigu elkarrekin beharrezkoak ditugun lanabes egokiak sortzea.

Aipatutako helburu horiek gauzatzeko herri honetako eragile politiko, sozial eta instituzional guztien parte hartzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Garbi dugulako presoen afera ez dela ezker abertzalearen ardura bakarrik, herri honetan gatazka gogorra egon da eta horren ondorio baizik ez dira dira euskal errepresaliatuak. Beraz, ez dezagun errealitate honen aurrean beste alde batetara begiratu.

Arduraz jokatzeko unea heldu da. Bakearen bidean asko dago egiteko, hori dela eta premiazkoa da eragile guztien artean bide-orri komun eta egoki bat osatzea. Helburu eta urgentziak ondo finkatuz; larriki gaixo diren presoak, adinekoak, urte asko espetxean daramatenak, sakabanaketaren amaiera, eta guztiak espetxeetatik irten daitezen plangintza integral bat osatzeko kontsentsutik eta akordiotik ekin behar diogu. Bakearen bideak ez du onartzen alderdi politikoen interesei begiratzea, herri honen behar eta interesei baizik.

Heldu da ordua aurreko fasea modu iraunkor eta egokian ixteko. Gure ahalegin guztiak horren alde jarri behar ditugu eta jarriko ditugu. Herri honetan ez delako benetako bakea eta elkarbizitza izango sufrimenduak irauten duen bitartean. Euskal preso, iheslari, deportatu eta haien senideen sufrimenduak irauten duen bitartean. Guztion artean sufrimendu honekin, zentzugabekeria honekin, bortizkeria mota honekin amaitzeko, ahaleginean sakontzea ezinbestekoa dugu.

Herri honek, gure seme-alabek, merezi dute ahalegin hau, merezi dute bakean eta askatasunean bizi ahal.

Guzti honengatik, guzti honi bultzada emateko, Kalera Kalera dinamikatik datorren irailaren 10ean igandean eguerdiko 1:30ean Bulebarretik abiatuta burutuko dugun manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen diogu euskal jendarteari.

Urratsez urrats, Kalera Kalera, Bakea Eta Askatasuna Irabaztera!!!" 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA y CGT denuncian la actitud de VW Navarra, UGT y CCOO para eludir la ley y amenazar a la plantilla

Desde los sindicatos ELA, LAB y CGT queremos denunciar, por considerarla inadmisible, la actuación de VW Navarra, UGT y CCOO, intentando presionar y coaccionar...

LAB denuncia el acuerdo del PNV con el Gobierno español para desahuciar a las personas en situación más vulnerable

Con este acuerdo los jeltzales atentan contra los derechos de los inquilinos y inquilinas sin ofrecer ninguna alternativa para las personas en situación de...

La Marcha Mundial de las Mujeres* de Euskal Herria ha presentado una herramienta de lucha renovada para seguir articulando respuestas colectivas frente a la...

LAB asume el compromiso de participar en ella. La reivindicación de la autodefensa feminista ha ocupado un lugar central, reforzando el protocolo para hacer frente...