2024-05-02
InicioEnseñanzaCocinas y limpiadorasEskola jangelak, jasotzeko erein

Eskola jangelak, jasotzeko erein

IRITZIA
Iolanda Formoso eta Zuriñe Andres
LABen Eskola Jangeletako Batzordea

IRITZIA
Iolanda Formoso eta Zuriñe Andres
LABen Eskola Jangeletako Batzordea

Eskola-jangelen eraldaketari buruzko eztabaida guztion agendetan dagoen gaia da, pil-pilean dagoena komunikabide, plataforma, ikastetxe, familia, langileen artean… LABek agortutzat ematen du egungo eredua eta jangelak herriaren eraldaketa eta eraikuntzarako tresnak izan daitezela proposatzen du.

Zergatik proposamen hau. Herri edo jendarte baten eraikuntzan hezkuntza da elementu zentrala, eraldatzeko transmititu. Egungo heziketa ereduak “zerbitzu osagarria” deritzo jangelari, ondorioz, gure umeak “erabiltzaile” deitzen dituzte

Egungo hezkuntza sistemen antzera, sistema kapitalistaren tresna dira, inposatua, patriarkarra eta zapaltzailea. Kapitalak nahi duen jendarte ereduaren jarraipenerako erabiliak dira.

Gure nortasunaren kontrako filosofiak elikatzen dituzte, zenbait alderditatik. Kudeaketa inposatua da, ez du aukerarik uzten ze elikagai sartu behar den zehazteko. Zein enpresekin lan egin behar den ere inposatzen du, jangeletan ezarri beharreko ratioak eta lan baldintzak. Datu bitxi moduan ikastetxe kontzertatuak aipa ditzakegu, kudeaketa zuzeneko araudian sartu gabe daudenak eta hala ere, kudeaketa zuzeneko hornitzaile berdinekin lan egiten dutenak. Enpresa berdinak, baldintza berdinak. Iruzurragatik botatako eta ebazpen zain dagoen 18 milioi eurotako isuna jaso duten enpresak dira (Auzo Lagun, Cocina central Goñi, Cocina central Magui, Eurest colectividades, Eurest Euskadi, Tamar Las Arenas, Gastronomía cantábrica eta Gastronomía Vasca).

Elikadurari dagokionez, bertoko elikagaiak sartzeari uko egiten zio. Horrela gure ingurua, produktuak, ekoizleak eta gure izaera ezagutu ahal izatea ezerezean uzten da. Gainera, jateko modua bateratzen da: beti berdina. Egokienak ez diren sukalde-teknikak erabiltzen dira: prijituak, saltsak, egina izan denetik ordu batzutara berriro berotu behar den katerineko janaria. Soberan dagoen janari asko botatzen da, egoera ekonomiko prekarioan larrian dauden pertsona eta familiak elikatzeko erabil zitekeena.

Jangelak espazio fisiko bezala hartuta, ikastetxeetako sukaldeak desagertzen dira, bazkaltiarren kopuruak gora egiten du egoera ekonomikoa dela eta, askotan txiki geratu diren espazioetan kontzentratzen dira, txandak ezartzen dira, erlaxatua izan beharko lukeen unea estresagarri bihurtzen dutenak (presek agintzen dute), jangelak aska bihurtuz.

Langileei dagokienez, LABek ez du onartzen egungo banaketa jangela eta gainontzeko egitasmo hezitzailearen artean. Lan hezitzailea ezin da 12etan bertan behera utzi eta 15etan berrartu. Gainera, ez dugu onartzen langileak azpikontratatzerik; funtzio berdinak, baldintza berdinak, enpresa berdina. Egoera zatikatzaile eta diskriminatzaile honekin amaitu beharko litzateke.

Kalitatezko hezkuntza sistemak kontuan hartu behar du tresna hau eta bere osagaiak. Langileak funtsezkoak dira transmisioan, eta ez dugu bereizketarik egiten, guztiok hezitzaile garela uste dugulako.

Oinarrizko adierazpen honetatik, ezinbestekoa da langileak modu egokian trebatzea, ez soilik higieneari dagokionez, ikasleekiko harremana indartzearekin lotutako guztian baizik. Ratioak arreta ona emateko egokiak izan daitezela zaindu beharko litzateke, euren lan hezitzailea onartuz eta euren ikusezintasunarekin amaituz.

Egungo sistemak patriarkatuaren ereduari eusten dio. Langileen %95 emakumezkoa da eta honekin transmititzen dena da amaren figurari dagokiola jaten ematea. Sektore feminizatuetako lan-baldintzak ezartzen dira hemen: lanaldi murritzak, prestakuntza falta, gaindimentsionatutako ratioak, aitortza profesional falta edo soldata prekarioak. Lanaldiak murriztu egiten dira ikasturte hasiera eta amaieran, enpresen beharrizanen arabera.

Guzti honen nabarmen uzten du egungo sistemak pentsarazten duela emakumeek etxean “laguntza bat” ematearekin konformatu behar dutela, eta egungo egoera sozio-ekonomikoan, horrela izateari utzi dio familia askotan.

Hezkuntza sistemari dagokionez, aurretiko erreformen kasuan bezala (LOGSE edo LOE), LOMCE ere inposatu egin digute. Berriro ere heziketa eredu uniformizatzaile, zentralizatu eta inposatuak, inola ere gure nortasunera egokitzen ez direnak. Heziketa erreformak biharko langileak sortzera bideratuta daude: merkeak, prekarioak, otzanak, kontsumistak… Ez dira lagungarriak ezta familia, ikasle eta langileen konfluentziarako gune moduan aitortzeko ikastetxea.

Honi lotuta, herri moduan ditugun beharrizan guztiak beteko dituen hezkuntza eredu propioaren eraikuntzaren alde egiten du LABek.

EAEn, 267.498 ikasle daude lehen eta bigarren hezkuntzan (133.539 kontzertatuan eta 133.959 publikoan), eta %19ak jasotzen du jangelako beka.

Kezkatuta eta lanean gaude eskola-jangelen egoeraren inguruan, LABek bere aldaketa proposamena abiatzen du eta hezkuntza sisteman presente dauden eragile guztiekin lanerako mahaia martxan ipintzea proposatzen du.

Egoera zenbait alderditatik aztertzea proposatzen dugu eta hiru ardatzetan aukerak aurkeztea: elikadura, eredua eta lan-baldintzak, honekin lotutako politika publikoek langunduta etorri behar duela ulertuta (hezitzaileak, laboralak, ingurumen-aldetikoak, sozialak…), gure burujabetzatik eraikiak. Bihar jasotzeko gaur ereinez.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Vamos a impulsar desde el sindicalismo la liberación nacional y social

La crisis ecosocialista tiene alternativa y es hora de apostar por el reparto del empleo, del trabajo y de los bienes, tal y como hemos reivindicado hoy en el Anaitasuna, en un Primero de Mayo que ha dejado margen no solo para la lucha sino también para la celebración.

El sector forestal intensivo se lleva por delante la vida de un trabajador de 22 años

El trabajador de 22 años, M.A.A, herido grave en labores forestales la semana pasada en Artzentales, ha fallecido a consecuencia de las graves heridas sufridas.

Firmamos un acuerdo histórico para el Centro Especial de Empleo Taller Ranzari, ratificado por la gran mayoría de las personas trabajadoras #LortuDugu

El pasado 22 de marzo, el sindicato LAB llegó a un preacuerdo con la gerencia, que fue ratificado por los y las trabajadoras en asamblea con fecha del 19 de abril. Ahora, han firmado el convenio.