2026-10-19
InicioNotasZerbitzu PublikoakIñaki Igerategiren atxiloketa salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko LABen atal sindikalak

Iñaki Igerategiren atxiloketa salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko LABen atal sindikalak

Iñaki Igerategi Lizarribar lankidea atxilotu dute bart Tolosako Suhiltzaile Etxean, bertan lanean ari zela. Polizia operazio berean atxilotu dute, baita ere, Juan Ignacio Otaño Ttinto.

Goizeko 02:00ak aldera azaldu dira guardia zibilak Oriako Suhiltzaile Etxean, eta esku burdinak jarrita eraman dute Iñaki, laneko arropekin.

Bien etxeak eta garaje bat miatu dituzte ondoren, eta 09:30ak aldera Madrilera eraman dituzte ibilgailu banatan guardia zibilek.

Atxilotuen eskubideak ez urratzea eskatzen dugu. Izan ere, oso kezkatuta gaude atxilotuei inkomunikazio garaian eman diezaieketen tratuaz, besteak beste. Gogora ekar ditzagun, esate baterako, Euskal Memoria fundazioaren datuak: azken 50 urteetan, 35.000 bat euskal herritar atxilotu dituzte eta horietatik 10.000 bat torturatu dituzte.

Atxilotzea, errugabetasunaren printzipioa ukatzea, inkomunikatzea eta torturatzea ez da, noski, gatazka konpontzeko metodorik aproposena. Metodo agortua da, atzera begirakoa, gatazka zalea. Euskal gizarteak beste bide-orri bat aukeratu du, aurrera begirakoa.

Gure elkartasuna adierazten diegu atxilotuei eta horien senideei, eta atxilotuen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu Gipuzkoako Foru Aldundiko langileei. Hitzordua, gaur arratsaldeko 19:30ean, Andoaingo Zumea Plazan.

Donostian, 2012ko otsailaren 21ean

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las familias afectadas por Testa anuncian que se quedarán en sus viviendas cuando venzan sus contratos

La manifestación convocada por LAB y los y las inquilinas de Testa ha reunido a más de 2.000 personas en Iruñea, y ha reclamado...

La plantilla de la Diputación Foral de Bizkaia y del IFAS realizará paros el 21 de octubre para reclamar una negociación real

En la asamblea del pasado 7 de octubre, con el apoyo de más de 400 trabajadoras y trabajadores, la plantilla decidió por unanimidad dar...

Rechazamos el acuerdo marco a nivel estatal de Siemens Gamesa y defenderemos el ámbito de negociación de Euskal Herria

Denunciamos que Siemens Gamesa pretende establecer un acuerdo marco a nivel estatal, con el riesgo que ello supone de que se eliminen los marcos...