2026-08-07
InicioAcción PolíticaMARTXOAK 3 – 40. URTEURRENA

MARTXOAK 3 – 40. URTEURRENA [ ELA, LAB, ESK eta STEILAS ]

MEMORIAK INDARTUTA
Geure etorkizuna eraikitzen

Dagoeneko berrogei urte beteko dira Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Pereda poliziak erailak izan zirela Gasteizen.

Ez ditugu ahaztu nahi ere: Juan Gabriel Rodrigo eta Vicente Antón Ferrero, Tarragonan eta Basaurin elkartasun manifestazioetan erail zituztenak. 
Hemen gauden sindikatuok: ELA, LAB, ESK eta STEILAS, harro gaude data hau Gasteiz den herri baten borrokaren eta duintasunaren erreferente bezala mantentzeko gai izan garelako. Izan ere bere langile klasea aurretik eta gure hiriaren sektore sozial zabalekin ez du ahaztua edo bestelako ospakizun/oroitzapenetan azpiratua gelditzea nahi izan. Ez da lan erreza izan, batez ere 80ko hamarkadan, baina gaur esan dezakegu kontsolidatuta dagoen egun bat dela.

Antolakunde sindikalez gain, bestelako antolakunde eta ekimenek data honi bestelako edukiak ematen ari zaie, eta lan esparruaren gainetik aberastu egiten dute, memoria historikoarena den bezalakoa. Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteari egiten diogu men bereziki, zeren eta euren lana: egia, justizia eta erreparazioa den horrekin egun hau indartzeko ekarpen itzela egiten ari direlako.

Gertakizun haietatik 40 urte igaro dira eta jendartearen zati garrantzitsu handi bat bizitzen ari den egoera ez da garai hartan bizi zena baino askoz ezberdina. Bere burua demokratikotzat duen jendarte eredu batean bizi bagara ere, ezezagunak ziren ezberdintasun sozial maila batzuekin aurkitzen gara, non hurrengo belaunaldiek ez dutela euren bizi eta ongizate maila aurrekoena baina hobea edukiko.

Beste alde batetik, prekarietatea, bere adierazpen guztietan, halabeharrezkoa dela eta merkatuen nahien arabera onartu beharra dugula. Lan eskubideei egindako erasoa ikaragarria da.

Injustizia sozial egoera honek, gaur bertan gauden sindikatuok animatzen gaitu borrokan jarraitzeko beharrari berrestera. Izan ere borrokarik gabe ez dago aldaketa sozialik, eta aldaketa sozialik gabe gelditzen zaigun bakarra sistema kapitalista honen basakeria besterik ez da, eta nora garamatzan garbi ikusten dugu. Borroka hau gure aurretik izan direnei zor diegu.

3an egingo dugun manifestazioak ibilbide ezberdina egingo du aurten, hiriaren erdialdetik abiatuko gara eta bost kideak erailda eta jende mordoa jipoitua izan ziren sarraskiaren tokian amaituko dugu. Berrogeigarren urteurren honetan toki berean egin nahi diegu omenaldia, eta duela berrogei urte egin zen hiletaren ibilbidea nolabait gogorarazi nahi dugu.

Azkenik eta beti bezala, sistema honek sortzen dituen bidegabekerien kontra euren eremuetatik (feminista, ekologista, etxe-gabetzeen kontra…) borrokatzen duten jendarte eragile guzti horiek manifestazio honetara gonbidatu nahi ditugu .


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las trabajadoras de la empresa de telemárketing Konecta BTO realizarán paros los días 11 y 17 de agosto en contra del ERE encubierto

Exigirán responsabilidad a Vocento e Iberdrola, principales clientes de la empresa La plantilla de Konekta BTO, empresa de telemárketing con sede en Güeñes, denuncia que...

Las condiciones laborales matan

Hoy hemos tenido conocimiento de que J.A.A.T., trabajador del sector forestal de 44 años, falleció en el día de ayer en un accidente laboral...

Navarrabiomed sale a la calle para dar a conocer su labor y exigir un convenio digno que fortalezca la capacidad investigadora del Sistema Público...

El Comité de la fundación pública reclama voluntad para poner fin a 40 años de carencia de un convenio propio que recoja las peculiaridades...