2026-06-19
InicioServicios PrivadosTelecomunicacionesXupera XXIko langileak murriketen aurkako mobilizazioetan murgildu dira

Xupera XXIko langileak murriketen aurkako mobilizazioetan murgildu dira

XUPERA XXI enpresako zuzendaritzak kostuak murrizteko eta absentismoa gutxitzeko hainbat aldaketa egiteko asmoa duela iragarri du. Honen aurrean eta ekainaren 18an izango den kontziliazio-ekintzan hitzarmenik lortu ezean, enpresa batzordeak epaitegietara joko duela iragarri du. Pasadan ekainaren 5ean egin bezala, ekainaren 12an elkarretaratzeak deitu ditu batzordeak.

Xupera XXIeko enpresa batzordearen oharra
(LAB, UGT, CCOO)

«Pasa den maiatzaren 15an telemarketing sektorekoa den XUPERA XXI enpresako zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen arteko bilera izan genuen eta han enpresak jakinarazi zigun hainbat aldaketa egiteko asmoa, kostuak murrizteko eta absentismoa gutxitzeko.

Hartu dituzten neurriak eta inposatu nahi dizkigutenak hauxek dira:

• Ez dituzte ordainduko gaur egun arte medikuak ematen ziguten 24/48/72 orduko egonaldiak. Neurri honekin bilatzen dutena da lehenego egunetik gaixoaldi-baja hartzea eta honela hitzarmen-kolektiboan agertzen dena ordaintzea, hau da, 1etik 3ko epean %70 arautzaile neurriekin, 4tik 20ra %75 eta 21garren egunetik urtera arte %100.

Orain arte, nahiz eta ez hala jaso hitzarmen-kolektiboan, medikuak holan onartzen bazuen baja baino lehen gaixotasun egonaldiak ematen zituzten, modu horretan geure soldata ez zuen lermatzen, hau da, soldataren 100% kobratzen genuen. Geure ikuspuntutik eta lehen esan dugun bezala, nahiz eta hitzarmen-kolektiboan ez agertu, lortutako eskubide bat da eta horrexegatik ez dugu onartuko holako murrizketa, gure lan eskubideen kalterako baita.

• Hartu duten beste neurri bat da hemendik aurrera ez direla emango ordaindutako baimenak 65 urtetik gorako eta 8 urtetik beherako senitartekoak medikutara laguntzeko; besteeik laguntzeko erabilitako orduak langileok gu geu medikutara joateko urtean dauzkagun 35 orduetatik deskontatuak izango zaizkigu. Nahiz eta hitzarmen kolektiboan ez agertu, ulertzen dugu denborarekin lortu dugun eskubide bat dela eta enpresak inolako kalterik ez duela eduki baimen honekin. Askotan lan orduetatik kanpo egiten ditugu holako ekimenak, dauzkagun baimen ordu horiek ez ukitzeko. Neurri hau familia eta lanaren kontziliaketaren kontrakoa da eta gainera ez du ezer konponduko.

Horregatik, enpresa komitetik bi lan moldeekin jokatuko dugu geure eskubideak berriro lortzeko:

1. Eskubide hauen urraketa salatu dugu CRL-n ( kolektibitate gatazka salatzen den erakundea) eta datorren Ekainak 18 edukiko dugu kontziliazio-ekintza. Ez bada inolako hitzarmenetara heltzen epaitegira joko dugu.

2. Bi elkarretaratze egingo ditugu enpresaren aurrean, geure lan eskubideetan atzera egitearen kontra, lanean jasaten ditugun presioengatik eta geure lan baldintzen narriadura salatzeko. Elkarretaratzeetan lehena gaur, ekainak 5, egin dugu eta hurrengoa ekainaren 12an izango da, goizez 12:00tatik 12:30ak arte eta arratsaldez 19:00etatik 19:30 ak arte.

Ez dugu baztertzen geldialdi ekimenik, baina lehenago nahi dugu erantzun potente bat eman elkarretaratzeekin. Murrizketeei aski dela esateko unea heldu da, geure etorkizuna defendatzea geure betebeharra da.

Bilbon, 2014ko ekainaren 5ean»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

PNV y PSE vuelven a bloquear hoy la mesa de Udalhitz por falta de compromisos por su parte, tanto en el tema del euskera...

PNV y PSE, con la excusa del debate sobre la modificación de la Ley vasca de Empleo Público, no han querido avanzar en las...

Exigimos que el personal de servicios generales de las EEII sea sustituido en cuanto se produzca la necesidad

Llevamos ya dos cursos enteros con serios problemas para sustituir al personal de servicios generales de las escuelas infantiles del Gobierno de Nafarroa. Lamentablemente, se ha vuelto habitual que estas lleguen muy tarde, si lo hacen. Y a veces incluso echan mano de empresas privadas. Eso provoca, de manera totalmente innecesaria, una grave tensión y una gran sobrecarga a la plantilla.

Las trabajadoras de limpieza de edificios municipales de Bilbo exigen al ayuntamiento que asuma de una vez su responsabilidad en el conflicto

Tras nueve semanas de huelga para mejorar sus condiciones laborales, les ha llegado el momento de descansar, pero advierten de que el próximo curso retomarán la lucha con fuerza.