2024-05-07
InicioAcción SindicalTolosaldeko enpleguaren aldeko manifestazioa Tolosan

Tolosaldeko enpleguaren aldeko manifestazioa Tolosan

LAB eta ELA sindikatuek Tolosaldean ematen ari den enplegu suntsiketa salatzeko manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, hilak 14, Tolosako Triangelu plazan eguerdiko 12:00etan. Deitzaileek herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu die eta instituzio ezberdinei, bakoitzari dagokion erantzukizunetik, egoera honen aurrean posizionatu eta dagozkien urratsak emateko eskatu die.

TOLOSALDEKO ENPLEGUAREN ALDE LANGILEOK BORROKAN

Abenduak 14, manifestazioa tolosan
12.00etan Triangelu plazatik abiatuta

Azken mendean Tolosaldeko industria papergintzari lotua egon izan da. Horren adibide 80. hamarkadan geneukan sare industriala: 2000 lanpostu zuzen papergintzako 13 enpresetan banaturik eta beste 2000 lanpostu baino gehiago papergintzarekin lotura zuten beste 35 lantegien artean banatuta. Papergintzaren eta ondorioz Tolosaldeko ehun industrialaren gainbehera 80. hamarkada bukaeran hasi zen, orduan hasi eta gaur egunerarte iraun duena.

90. hamarkadan gaur egun indarrean jarraitzen duten aldarrikapenekin hasi ginen eskualdeko sindikatu eta eragileak: Tolosaldeko arazo sozioekonomikoaren aurrean bertako industria eta enplegua bermatuko zuten erabaki eta plan estrategikoen beharra.

Admnistrazio desbedinen erabakiek ordea oso bestelako ibilbide bat izan dute. Enpresarien mesedera planifikaturiko neurriak nagusitu dira lanpostuen inongo bermerik gabe lurzoru merkea enpresaren lekualdatzearen ordainetan eskainiz. Ez da benetako proiekturik egon eta inork ez du bere gain hartu plan estrategikoa garatzeko ardura.

Ondorioz, gaur egun soilik papergintzara dedikaturiko 400 lanpostu zuzen dauzkagu 4 enpresetan banaturik. Papergintzarekin lotura zuten beste hainbat enpresa ere itxita dauzkagu: Gorostidi, Perot, Winkler, Emusi…

Azken lau urtetan, Tolosaldean, 500 lanpostu zuzen baino gehiago suntsitu dira industrian. Azken hilabeteetan desindustrializazio prozesu hau azkartu egin da, hain zuzen ere, Espainiako gobernuak inposaturiko erreforma laborala indarrean jarri zutenetik. Gure eskualdeko ekonomia, hamarkada luzeetan industria produktiboan oinarrituta egon dena, gure begien aurrean txikitzen ari dira, eta oso azkar gainera.

Multinazionalek, epe motzera jokatzen dute, lantegiak erraz eta merke ixteko aukera ikusten baitute, eta irabaziak azkarrago lortuko dituzten lekuetara eramaten ari dira lana. Multinazionalen akziodunentzat negozio borobila, gure herritarrentzat hondamendia.

Multinazionalen eta enpresari handien inpunitatearen aurrean, langileok borroka desorekatu batean aurkitzen gara. Gure lanpostuak defendatzeko erresistentzia dinamikak aurrera eramanez, arazoak gizarteratzen, baina borrokan dena emanda ere, aukera gutxi dauzkagu gure lan postuei eustea.

Sektorearen gainbeherarekin eskualdean ez da sare industriala eraberritzeko apustu estrategikorik egin. Ondorioz industriak pisua galtzen du egunez egun, inolako alternatibarik lantzen ez den bitartean.

Guk argi dugu: ez dugu itxiera bat bera ere ontzat emango, ez dugu kaleratze bakar bat onartuko. Enplegu politika eraginkorrak behar ditugu eta bide horretan borrokan jarraituko dugu.

Bide honetan ordea alde guztien konpromisoa behar dugu. Deia bertako herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko eta instituzio desberdinei, bakoitzari dagokion erantzukizunetik egoera honen aurrean posizionatu eta dagozkien urratsak emateko.

LAB-ELA

 

LAB sarean
{module[111]}

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Convocamos dos días de huelga en ANFAS Navarra para avanzar en la negociación del convenio

La plantilla hará huelga el 8 y 11 de mayo para pedir a la dirección incrementos salariales y recuperación de poder adquisitivo, entre otras cuestiones. Exigen la implicación del Gobierno de Navarra para mejorar sus condiciones laborales, ya que, mientras que el Gobierno de Navarra ha subvencionado a ANFAS dos tercios de su presupuesto en los últimos 4 años, las condiciones laborales no se ven lo suficientemente mejoradas en esta negociación.

La Coordinadora de Pueblos de la Federación Sindical Mundial inicia un nueva etapa

El pasado 2 de mayo por la tarde se celebró en Iruñea una reunión de la Coordinadora de Pueblos de la Federación Sindical Mundial. La reunión no solo ha dado la bienvenida a los nuevos sindicatos, sino que ha supuesto el inicio de una nueva fase ante la creciente presencia y fortaleza de los sindicatos de naciones sin estado que estamos afiliados a la FSM.

La ambulancia medicalizada de Gernika, sin médico

Ayer, 5 de mayo, la ambulancia medicalizada de Gernika que garantiza la asistencia sanitaria de emergencia desde Bermeo, Lekeitio, Durango y hasta Zeanuri, estuvo sin médico. Ello se debe a la mala gestión de la Dirección de Emergentziak Osakidetza.