2026-09-29
InicioEcosocialismoZabor-janaren multinazionalen aurkako manifestazioa deitu dute hainbat eragilek

Zabor-janaren multinazionalen aurkako manifestazioa deitu dute hainbat eragilek

LAB, CCOO, ESK, ELA, EHNE-BIZKAIA, ERNAI, + DENDAK eta Biduko Udal zinegotziek datorren larunbaterako, hilak 14, zabor-janari ezetz esateko eta abeltzaintza eta nekazaritza sostengarriaren alde manifestazioa deitu dute Abadiñon. Manifestazioak bi abiapuntu izango ditu baturik Eroskiko aparkalekuan amaitzeko.

Zabor-janik ez! Abenduaren 14an manifestazioa Abadiñon
Zabor-janariaren bi multinazionalek, Burger King eta McDonald´sek, Abadiñon denda bana ipintzeko proiektuak aurkeztu dituztela jakin dugu azken asteotan. Zehatzago berba eginez, esan behar da Burger Kingen proiektua Eroski berak aurkeztu duela.

Erakunde eta pertsona askok uste dugu honek gure eskualdean eragin kaltegarria izango lukeela. Multinazional hauek nekazaritza eta elikadura industriala bultzatzen dute eta gure produktuek jasaten dituzten prezio beherakaden eragileak ditugu. Merkatari legez aurkezten dira, ostalaritza aktibitatean aritu ahal izateko. Euren irabaziak handitzen dituzte lan baldintzen prekarizazioa bultzatzen dutelako, eta euren produktuen prezio merkea eskeintzen duten kalitate eskasean oinarritzen da.

Gure apustua abeltzaintza eta nekazaritza sostengarria dira, kalitatezko elikagaien aldeko apustua egiten dugu, elikagaiok maila lokalean kontsumituak izan daitezen. Behar beharrezkoa da elikagaien ekoizpena, bertako merkataritza (harategiak, dendak…) eta herrietako ostalaritza bultzatzea.

Multinazional hauek langileekiko duten jarrera eta etengabeko eskubide urraketak asko kezkatzen gaitu.

Zabor-kontratuak dira nagusi, ordutegien malgutasun osoarekin eta soldata miserableen menpe. Eskainitako lana gutxitan izaten da behin betikoa eta, nagusiki, gazteenei zuzendutako ordukako postuak izan ohi dira.

Asko izango dira erabili nahi izango dituzten argudio maltzurrak:

– Lan-postuak sortzera datozela. Gure herrietan zenbat denda edo taberna txiki itxi beharko dira bi multinazional hauek irekiz gero? Zer da sortuko dena eta zer galduko dena?

– Egun bizi dugun langabeziarekin, edozelako lanpostuak beharrezkoak direla. Duintasunez bizitzeko eskubidea dugu, nahiz eta "krisi" honen izenean kontrakoa sinestarazi nahi diguten. Horregatik, gu guztion helburua egun dagoen lan prekarioarekin bukatzea izan behar da eta, ez horrelako lanpostu gehiagoren sorrera onartzea.

Guzti horregatik, eta aipatu gabe gelditzen den beste askogatik, idatzi hau sinatu dugun erakundeok abenduaren 14ko manifestazioan parte hartzera gonbidatzen dugu jendartea.

LAB · CCOO · ESK · ELA · EHNE-BIZKAIA · ERNAI · + DENDAK · BILDUKO UDAL ZINEGOTZIAK

 

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

CCOO ha traicionado a las y los trabajadores del sector de estaciones de servicio de Gipuzkoa

Estando en minoría en el sector, ha firmado un acuerdo de eficacia limitada con la patronal AEGA.

El Ayuntamiento de Donostia vuelve a dejar a cero las inversiones del SPEIS, incumpliendo la ley, como ya hizo en 2023

El proyecto presupuestario de 2027 impide ampliar un Parque de Bomberos ya saturado, prolonga el bloqueo iniciado en 2026 y se aparta del compromiso...

Desde LAB convocamos movilizaciones por la vivienda en las capitales de Hego Euskal Herria

En el sindicato tenemos varios conflictos sindicales en marcha, y hemos organizado las movilizaciones junto con los y las inquilinas afectadas. El negocio de la vivienda es una amenaza para todos y todas nosotras, y se ha convertido en una de las razones principales del empobrecimiento y la precarización de la clase trabajadora. Por ello, reivindicaremos que el modelo debe transformarse de arriba a abajo, para lo cual es urgente intervenir en el mercado de la vivienda y terminar con el rentismo.