2024-05-02
InicioAcción Sindical"Argie amatau etorkizune iziteko" Arratian deituriko dinamikak ELA, LAB eta eskualde hainbat...

«Argie amatau etorkizune iziteko» Arratian deituriko dinamikak ELA, LAB eta eskualde hainbat enpresa batzorderen atxikimendua jaso du

Arratian Lan eta Bizi plataformak deituta urriaren 30 honetan, arratsaldeko 19.30etan, itzalaldi elektriko handi bat eta elkarretaratzeak egingo dira Arratian, enplegu suntsiketaren aurka. ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek, Arratiako hainbat enpresa batzordetako kideek eta haiekin bat egin duten ALFUS eta INCOESAko langileek prentsaurrekoa eskaini dute gaur Igorren, Arratian Lan eta Bizi plataformak eskualdearen egoera salatzeko deitu duen ekimen honetan parte hartzera deituz. 

Agerraldian egindako irakurketa:

Prentsaurreko honetan parte hartzen ari garenok eskualdeko hainbat enpresetako delegatuak gara eta gurekin daude ere egoera oso zailean dauden INCOESA eta FCC ALFUSeko langileak. Prentsaurreko honetan eta urriaren 30ean gogoan izan behar ditugu hainbat hilabete greban dauden langile hauek eta beraien borroka. Zuen borroka guretzat eredugarria da. Aurre egiten ari zarete enpresari trakets eta zitalei. Zuen borrokak gure babes osoa du.

Arratian denbora gehiegi daramagu krisiaren ondorioak pairatzen. 1.000 pertsona baino gehiago langabezian, enpresen itxierak, lan zentruetan lan baldintzen aurkako txantaila ezberdinak, pobreziaren hazkundea… egoera onartezin hau aldatzeko mobilizazio sozial eta sindikala ezinbestekoa dela uste dugu.

Salatu nahi dugu baita eskualdeko egoera latz hau ez datorrela kasualitatez. Gogoratu nahi ditugu aurreko urteetan aurrera eraman izan diren eta Madriletik inposatu dizkiguten erreforma ezberdinak:

-2010 eta 2012ko Lan Merkatuaren Erreformak
-2011 eta 2012ko Negoziazio Kolektiboaren Erreformak
-2011 eta 2013ko Pentsioen Erreformak

Erreforma hauek guztiak eta murrizketa ezberdinak tresna oso baliagarriak bihurtu dira hemengo Patronalarentzat (Confebask eta Cebek/Fvem), beraien helburuak aurrera eraman ditzaten. Langileriaren enplegu, lan baldintza eta eskubide sozialak kolokan jartzen ari dira beraien etekinen mesedetan. Ez diete ardura Arratiako langileen eta biztanleen bizi baldintzak.

Arratian gehiengo sindikala osatzen dugun ELA eta LAB sindikatuok urriak 30ean gure eskualdean aurrera eramango den Argie amatau etorkizune iziteko! dinamikari atxikimendua ematen diogu.

Arratia Lan eta Bizi plataformak egiten duen irakurketarekin eta mobilizazio beharrarekin bat gatozelako ELA eta LAB sindikatuok Arratiako enpresa ezberdinetako enpresa batzordeen atxikimenduak landu ditugu, besteak beste:

ORMAZABAL
TECNICHAPA
CEMENTOS LEMONA
GEA IBERICA
ARALUCE
MANUFACTURAS ALFE
HIERROS SANCHO
ALIASA
NEGARRA

Enpresa hauetan, atxikimendua emateaz aparte ekimen ezberdinak egingo dira urriaren 30ean: besteak beste, bilkurak turno aldaketetan, arratsaldean lan zentruetan argia era batean edo bestean amatatuko da, eta hainbat herrietan egingo diren elkarretaratze ezberdinetan parte hartuko dugu langileok.

URRIAREN 30eko DEIALDIA

19.30etan ITZALALDI ELETRIKOA eta ELKARRERATARATZEAK Arratiako herri guztietan.

Protesta egun honetan egingo diren ELKARRETARATZE batzuk nabarmentze aldera, BEDIAN ETA LEMOAN udaletxe aurrean eta IGORREN kultur etxe aurrean egingo direnak azpimarratu behar ditugu.  

 

LAB sarean
{module[111]}

       


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Vamos a impulsar desde el sindicalismo la liberación nacional y social

La crisis ecosocialista tiene alternativa y es hora de apostar por el reparto del empleo, del trabajo y de los bienes, tal y como hemos reivindicado hoy en el Anaitasuna, en un Primero de Mayo que ha dejado margen no solo para la lucha sino también para la celebración.

El sector forestal intensivo se lleva por delante la vida de un trabajador de 22 años

El trabajador de 22 años, M.A.A, herido grave en labores forestales la semana pasada en Artzentales, ha fallecido a consecuencia de las graves heridas sufridas.

Firmamos un acuerdo histórico para el Centro Especial de Empleo Taller Ranzari, ratificado por la gran mayoría de las personas trabajadoras #LortuDugu

El pasado 22 de marzo, el sindicato LAB llegó a un preacuerdo con la gerencia, que fue ratificado por los y las trabajadoras en asamblea con fecha del 19 de abril. Ahora, han firmado el convenio.